(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Nekazaritza Ministeriori Esako urtegiko hegalen mugimenduei buruzko asteroko informazioa eskatu dio asteazkena, 2015.eko abenduak 23


Urtegia handitzeak dituen arriskuen arabera, Gobernuak babes zibil, uholde eta arrisku sismikoko planak eguneratuko ditu


Nafarroako Gobernuak, babes zibileko arloan dituen eskumenak egikarituz, honako hau erabaki du gaur: Nafarroako Babes Zibileko Lurralde Plana eta uholde nahiz arrisku sismikoengatik dauden larrialdiko plan bereziak eguneratzen hastea, protokolo horiek egokitu eta Esako urtegia handitzeko lanek sor ditzaketen arriskuak jaso ditzaten. Hiru plan horien azken eguneratzeak 2011koak dira.

Xede horrekin, Gobernuak departamentuen arteko lan-talde bat eratzea onartu du (Barneko, Ingurumeneko eta Herri Lanetako teknikariekin); Estatuko Administrazio Orokorrak emandako informazioan oinarrituz egingo du lan, hark egiten baititu obrak; eta Zangozako Udalaren eta kaltetutako beste erakunde nahiz elkarteen mandatuz gai horri buruz egindako azterketetan oinarrituz, Nafarroako eta Zaragozako unibertsitateetako geologiako adituek egindakoak.

Nekazaritza Ministerioari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren erabakiak berariaz jasotzen du talde tekniko horri 2012ko abendutik aurrera urtegiko hegaletan izandako mugimenduei buruzko informazioa guztia eman behar zaiola, bai eta data horretatik aurrera ere gune horren jokabide geologikoari buruz astero jasotzen den informazioa; funtsezko informazioa da Foru Gobernuak urtegitik behera dauden udalerrietako pertsona nahiz ondasunen segurtasuna bermatu ahal izateko (Zangoza, Esa, Xabier, Liedena, Caseda eta Galipentzu, bereziki).

Gogora ekarri behar da 2012ko abenduan, Gobernu Zentralak, Esako urtegiko eskuineko hegalean izandako irristatzeak ikusita, Esako Larrialdi Planaren aurre-larrialdiko egoera izendatu zuela, eta "Lasaitasuna" nahiz "Esako Behatokia" urbanizazioetatik jendea ateratzeko agindua eman zuela, biak ala biak Esan, eta urtegitik hurbil daudenak. Hegal horiek ziurtatzeko inbertsio gehiago ere onartu zuen, eta bertako mugimenduen jarraipen-sistema bat jartzea.

Berriki, eta aldebakarreko erabakiz, Gobernu Zentralak Nafarroako Gobernuari eta iritzi publikoari Esako hegalen bilakaera ekologikoaren berri emateari utzi dio.

Ministerioko arduradunekin bilera

Gai horri lotuta, iragan astelehenean Madrilen bildu diren; Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva García Balaguer; Zangozako alkate Angel Navallas; Ministerioko Uraren zuzendari nagusi Liana Ardiles; eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakari Raimundo Lafuente.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako kontseilari Isabel Elizaldek bilera horren edukiaren berri eman dio Nafarroako Gobernuari gaurko bilkuran; bertan, Estatuari Esako urtegia handitzeko obrei buruzko gardentasuna eskatu zion.

Zehazki, Nafarroako ordezkariek Nafarroako Gobernuari lanen garapenari eta hegalen mugimenduari buruzko informazio zehatza helarazteko beharra azpimarratu zuten. Garcia Balaguerrek Ministerioko ordezkariei igorri zien Foru Gobernuak jokabide aktiboa izango duela beren eskumenen naiz erantzukizunaren arabera.

Gainera, urtarrilaren amaieran, Nafarroako Gobernuaren, Ministerioaren eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren arteko lehen bilera teknikoa egingo da proiektuaren egoeraren gaineko zalantzak argitzeko eta dagoen dokumentazioa egiaztatzeko. Bilkura horretan, segurtasun, hidrologia eta herri lanetan adituak diren teknikariek parte hartuko dute.

Bestalde, Zangozako alkateak Zangozan dagoen kezka adierazi zuen urtegiko hegalek duten ezegonkortasuna dela eta; arrazoi horrengatik Esako bi urbanizazioetako bizilagunek beren etxeak utzi behar izan dituzte: 2013ko otsailean atera behar izan zituzten, higiezinak eta pertsonak arriskuan jarri zituzten pitzadurak agertu ondoren.

Azkenik, bileran Itoizko atzeko urtegietan aurreikusita dauden obrei buruzko xehetasuna eskatu zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa