(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Siria, Ukraina, Jordania eta Hondurastik etorritako 16 errefuxiatu hartu ditu jadanik asteazkena, 2015.eko abenduak 23


Foru Gobernuak eta Gurutze Gorriak antolatutako dispositiboaren barnean arreta eman zaie


Barkos Lehendakaria eta Laparra kontseilaria, taldearekin. ( irudia handitu )

Siria, Jordania, Ukraina eta Hondurasko 16 errefuxiaturi harrera egin zaie Nafarroan duela hiru astetik, Nafarroako Gobernuak eta Gurutze Gorriak talde horri arreta emateko antolatutako dispositiboaren barnean.

Bost familia-talde dira, eta haietako bik adin txikikoak dituzte beren kargu. Zehazki, familia bat jatorri jordaniarrekoa da (senar-emaztea eta lau adin txikiko), beste bat ukrainarra (senar-emaztea eta adingabeko bi); beste hiru bikote, berriz, siriarra, hondurastarra eta ukrainarra dira eta seme-alabarik ez dute.

Aste honetan familiek Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosen eta Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparraren bisita jaso dute; azken horrek, hain zuzen, Foru Gobernuko gainerako kideei orain arte emandako pausoen berri eman die gaur goizean, bai eta alor horretan aurreikusitako jarduera-planen berri ere.

Familiak mailakatuta bidaiatu dute azaroko azken astean eta abenduko lehen hamabostaldian. Urriaren 15erako iritsiko zirela aurreikusten zen, baina Nafarroako Gobernuari ez dagozkion arrazoiengatik atzeratu egin dira. Lau talde Ceuta eta Melillako CETItik etorri dira (Immigranteen Aldi Baterako Egonaldi Zentroa) eta laugarren bat, Bartzelonako Gurutze Gorriko egoitzatik. Haietako bat bera ere ez dago udatik aurrera Europako Ekialdeko mugetatik iristen ari diren errefuxiatuen artean.

Nafarroako Gobernuaren konpromisoa

Gobernuko bilkuraren ondoren Ollo kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, Nafarroak bere borondatea erakutsi du pertsona horiek birkokatzeko erantzukizunean parte hartzeko, nahiz eta alor horretan eskumenik ez izan. "Asiloa eta babesa gizarte demokratikoen oinarrizko konpromiso bat da oinarrizko giza eskubideen babesean", aipatu du lehendakariordeak. Europar Batasunaren eta Estatuaren erantzuna gatazkaren larritasunaren pare ez dagoela uste du eta, beraz, Europa eta Estatuko erakundeei eskatu die "arazo honi berehalako erantzun bat eman diezaiotela, eta Europara heltzen saiatzen ari diren milaka pertsona bizitzen ari diren dramari modu erreal batean aurre egin diezaiotela".

"Gogora ekarri behar da jazarpen eta gerratik ihesi doazen pertsonak direla, eta mugetako fluxua kontrolatzeko neurriak ezin direla beharrezkotzat jo; pertsona horien asilo-eskubideari ezin zaio uko egin, nazioarteko legerian jasota dagoena", gogorarazi du lehendakariordeak.

"Gogoratuko denez, Foru Gobernuak iragan irailean pertsona horiek hartzeko eskaintza egin zuen eta, horretarako, 300 errefuxiaturi arreta emateko asilo-dispositibo bat prestatu zuen, eta konpromiso horrek indarrean jarraitzen du. Nafarroako Gobernuak herritarren partaidetza zentralizatzen du, eta maila askotako 393 eskaintza jaso dira, gehienak ostatua eskaintzen: partikularrak (120) edo toki-erakundeak (22). Boluntariotza (75) eta itzulpenak egiteko (43) eskaintzak ere jaso dira.

Ostatua eta zerbitzuak

Familia-unitate bakoitza etxebizitza independente batean dago, ekipatutako sukaldearekin eta oinarrizko altzariekin. Etxebizitza guztiak Nafarroako Gobernuko sozietate publikoak (NASUVINSA) Gurutze Gorriari utzi dizkio; izan ere, Gurutze Gorria da Foru Komunitateko errefuxiatuak artatzeko erakunde akreditatua.

Errefuxiatuei baliabide publikoak eskuratzeko aukera eman zaie –hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzuak– eta, gainera, Gurutze Gorriak egindako arreta-programa batean sartu dira.

Programak 18 eta 24 hilabete artean irauten du, eta haren helburua familiak gizarteratzea da. Lehen fase batean (seitik bederatzi hilabetera) haien oinarrizko beharrak betetzen dira, eta osasun-laguntza, psikologikoa, lege-aholkularitza, hizkuntz eskolak eskaintzen zaizkie, eta beren seme-alaben eskolatzea izapidetzen.

Bigarren fase batean (beste sei hilabete), bizitza independente bat garatu ahal izateko lan egiten da, enplegugarritasuna hobetzeko lana eta enpleguaren bilaketa areagotuz. Gainera, laguntza psikologikoarekin eta lege-aholkularitzarekin jarraitzen da, beharrezkoak balira ere.

Hirugarren fase batean (iristen direnetik 18 edo 24 hilabetera luzatu daiteke), errefuxiatuak bizitza autonomo bat egiten hasten dira, laguntzeko esku hartze zehatzak eginez, dituzten beharren arabera.

Errefuxiatu gehiagoren iritsiera

Etorkizun hurbilean, Gurutze Gorriak, errefuxiatuak hartzeko erakunde akreditatua izanik, Nafarroako Gobernuari laguntza eskatu dio beste 20 bat pertsona hartzeko. Nafarroara urtarriletik aurrera heldu daitezkeela espero da, eta Gurutze Gorriak emango die arreta, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, aurreikusitako dispositiboaren barnean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa