(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2016ko Kulturaren “Vianako Printzea” sarian ez da dirurik banatuko eta Erriberriko Jauregian entregatuko da asteazkena, 2015.eko abenduak 23


Ekitaldia datorren udaberrian egingo da


Nafarroako Gobernuak foru-dekretu bat onartu du gaurko bileran; haren arabera, Kulturaren "Vianako Printzea" sarian dirurik ez banatzea ezartzen da, eta merezimenduzko saria izango da soilik. Hurrengoa Erriberriko jauregian banatuko da, 2016ko udaberrian.

1990ean sortutako sari horren helburua kulturaren edozein arlotan pertsona edo erakunde aipagarriek egindako lana aitortzea da, sorkuntza, azterketa edo ikerketaren bidez, edo arlo horiek sustatuz.

Saritutako pertsonak edo erakundeak Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jasoko du bere obra zabaltzeko proiektu batean, sustapenean eta kalitatezko proiektu bat egiten utziko duen diru-kopuru batekin; hala, bere sorkuntza aitortuko da eta bere lanaren alderdi funtsezkoenak ezagutaraziko.

Saria banatzeko kokapen berriari dagokionez, Erriberriko Jauregia hautatu da sariari izena ematen dion gizonaren bizitza eta obra ondoen gogoratzen dituen toki egokiena delako, Trastámara eta Evreux-ko Karlos Vianako lehen Printzea; jauregi horretan bizi izan zen urte askoan.

Jauregi hori Nafarroari legatuan utzitako obra interesgarriena da, bertako erregeen mezenasgoak emandakoa, Europako gotiko zibileko eraikuntza baliotsuenetako bat izateaz gain. Nafarroak XVI. mendean independentzia galdu ondoren, eraikina gainbeheran sartu zen, eta eraisteko zorian izan zen ere. 1913an, Foru Aldundiak bertako hondakinak erosi zituen eraikin guztia zaharberritzeko hurrengo hamarraldietan.

Aurreko sarituak

Orain arteko sarituak honako hauek izan dira:

1990: José Goñi Gaztambide (historialaria); 1991: Eugenio Asensio Barbarin (filologoa); 1992: Iruñeko Orfeoia; 1993: Rafael Moneo (arkitektoa); 1994: Francisco Ynduráin (filologoa); 1995: Julio Caro Baroja (historialaria); 1996: Pablo Antoñana Chasco (idazlea); 1997: Pedro Miguel Echenique (fisikaria); 1998: Montxo Armendáriz (zinemagilea); 1999: Álvaro d’Ors (legelaria); 2000: Concepción García Gainza (historialaria); 2001: Miguel Sánchez-Ostiz (idazlea); 2002: María Bayo (sopranoa); 2003: Juan José Aquerreta Maestu (pintorea); 2004: Fernando Redón (arkitektoa); 2005: Javier Manterola Armisén (arkitekto zibila); 2006: Javier Tejada Palacios (fisikaria); 2007: Pedro Iturralde Ochoa (jazz-musikaria); 2008: Alfredo Landa Areta (aktorea); 2009: Agustín González Acilu (musikaria eta konpositorea); 2010: Jürgen Untermann (hizkuntzalaria, filologoa eta epigrafista); 2011: Faustino Menéndez Pidal de Navascués (heraldista); 2012: Antonio López García (pintorea); Daniel Innerarity Grau (filosofoa); 2014: Tarsicio de Azcona (historialaria); eta 2015: Ramón Andrés González-Cobo (idazlea eta musikologoa).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa