(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Otsailaren 8ra arte zabalik dago 2016an nazioartean praktikak egiteko bekak eskatzeko epea astelehena, 2015.eko abenduak 28


Unibertsitateko tituludunek 30 urte baino gutxiago eta langabezian izan beharko dute


Nafarroako Gobernuak otsailaren 8ra arte zabaldu du Europar Batasunetik kanpo nazioartean praktikak egiteko beka-deialdi berri bat eskatzeko epea. 30 urtetik beherakoak eta langabeak diren unibertsitateko tituludunentzat dira. Aurreko urteekin alderatuz, gutxieneko adina bost urte zabaldu da.

Deialdiak 150.000 euro banatuko ditu eta, hari esker, 6 hilabete iraungo duten 25 bat beka eman ahalko dira. Pertsona onuradun bakoitzak zuzkidura gordin bat jasoko du egonaldi, bidaia, bisatu eta aseguruen gastuak estaltzeko.

Oinarriak abenduaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta navarra.es helbideko zerbitzuen katalogoko fitxan argitaratuta daude; bertan inprimakiak eta beharreko dokumentazioa eskura daitezke eta Internet bidezko izapideak egin.

Eskaerak aurkeztu aurretik berrikusi egin behar ditu deialdi honetarako edozein erakunde laguntzailek: Unibertsitate Fundazioa-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Sozietateak eta Nafarroako Unibertsitateko Career Services-ek.

Eskaera aurkeztu aurretik, hautagaiek praktika bat izan beharko dute, bi erakunde laguntzaileek beren esku jarrita edo zuzenean lortuta.

Bekaren pertsona onuradunak hautatzeko, ondorengo irizpideak aintzat hartuko dira: espediente akademikoa (% 30) eta jarduera lanbide-profilari egokitzea (% 70).

Beka horiek Nafarroako Nazioarteko Plana 2013-2016aren barnean sartzen dira. Deialdi honen helburua tituludun nafarrek, Europar Batasunekoak ez diren herrialdetako enpresetan praktikak eginez, prestakuntza eta lanbide-esperientzia izatea da, ondoren Nafarroako enpresen nazioartekotzeari mesede egingo dietenak. Nazioartekotze-prozesuari ekiteko langile prestatuen gabezia zuzentzea du xede. Aldi berean, deialdiak gazteei lan-aukera bat eskaintzen die, langabeziaren arazoa asko pairatzen duen biztanleriaren sektore batean enpleguaren sorrera errazteko.

Deialdi hau Europako Gizarte Funtsak eta Europar Batasuneko Gazte Enpleguaren Tresnak kofinantzatuko du % 50ean gutxienez, Europako Gazte Enplegu Programa 2014-2020 izeneko programaren bidez; adin-muga 25etik 30era igo du, bekak eskaerari egokitu ahal izateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa