(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zinema dokumentaleko 17 filmek lehiatuko dute Punto de Vista jaialdiko Atal Ofizialean astelehena, 2015.eko abenduak 28


Aukeratutako zinten artean, zinemagile espainiarren film luze eta labur bat daude


Jaialdiko kartela. ( irudia handitu )

14 herrialdetako bederatzi film luzek eta zortzi film laburrek lehiatuko dute aurten Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko hamargarren edizioko Erdialdeko Eskualdea-Atal Ofizialean. 2016ko otsailaren 8tik 16ra izango da jaialdia.

Aukeratutako zinten artean zinemagile espainiarren film luze eta labur bat daude. Dokumentalen hautaketaren barnean daude politikoki konprometitutako zinemako kopiak eta fikziozkoa ez den zinemako proposamen artistiko eta apurtzaileei egindako erretratua soziala. Pelikula batzuk, gainera, Nafarroako jaialdian ikusi ahalko dira estreinakoz.

Film luzeak

Hautaketa-batzordeak 1.378 film ikusi ditu, guztira, eta haien artean ondorengo film luzeak aukeratu dira Erdialdeko Eskualdea jaialdiko lehiaketa-atala osatzeko:

1. Olmo and the Seagull,
Petra Costa and Lea Glob-ena (82', Danimarka, Brasil, Portugal, Frantzia, Suedia)

2. Las letras
Maya Kosa, Sérgio da Costa-rena (95', Suitza, Portugal)

3. Cantonese rice
Mia Ma-rena (50' Frantzia)

4. The death of JP Cuenca
João Paulo Cuenca-rena, (90 min, Brasil)

5. Writing on the city
Keywan Karimi-rena (60’ Iran)

6. Lampedusa in winter
Jakob Brossmann-ena (93’ Erresuma Batua)

7. Casa Blanca
Aleksandra Maciuszek-ena (62' Polonia)

8. Bella e perduta
Pietro Marcello-rena (89', Italia)

9. Oleg y las raras artes
Andrés Duque-rena (70´ Espainia)

Film laburrak

Aukeratutako film laburrak honako hauek izan dira:

1. The Tree
Roya Eshraghi-rena (13’, Kuba)

2. Extremes
Federico Molentino eta Juan Manuel Ferraro-rena (27’Argentina)

3. Among us
Guido Hendrikx-ena (24’ Herbehereak)

4. If mama ain't happy, nobody's happy
Mea de Jong-ena (24’ Herbehereak)

5. The Place
Julia Poplawska-rena (14’ Polonia)

6. The factory of the world
Minna Rainio eta Mark Roberts-ena (8’ Finlandia)

7. Where is the jungle
Iván Castiñeiras Gallego espainiarrarena (30’ Frantzia)

8. The Meadow
Jela Hasler-ena (9’ Suitza)

Hautaketa Batzordea honako hauek osatu dute: Oskar Alegria (jaialdiko zuzendari artistikoa), Koldo Almandoz (zinemagile eta kazetaria), Ozge Calafato (programatzaile eta idazlea), Alexei Dmitriev (zinemagile eta programatzailea) eta Guillermo G. Peydró (zinemagilea, irakaslea eta programatzailea).

Sari ofizialak eta bereziak

Epaimahai Ofizialak honako sari ofizial hauek banatuko ditu:

- Film onenaren "Punto de Vista" sari nagusia, 5.000 eurokoa Epaimahaiaren ustez jaialdiko atal ofizialeko obra onenaren saria da, filmaren iraupena eta nazionalitatea alde batera utzita.

- Zuzendaritza onenaren Jean Vigo saria, 5.000 eurokoa. Jean Vigo-ren figurari berariaz ohore egiten dion saria da, eta haren lanaren balio etiko nahiz formalak ondoen adierazitako atal ofizialeko pelikulak jasoko du.

- Film labur onenaren saria, 3.000 eurokoa. Saria 35 minutuko edo gutxiagoko film onenari emango zaio.

Ondorengo sari bereziak ezartzen dira, gainera:

- Publikoak film onenari emandako sari berezia, 1.650 eurokoa.

- Film onenaren Gazteria saria, 1.500 eurokoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa