(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errepideko arriskuak, lehen pertsonan asteartea, 2015.eko abenduak 29


Foruzaingoa, Adacenekin lankidetzan, zirkulazio-kontrolak egiten ari da egunotan gidariak zirkulazioko istripuen gainean kontzientzia daitezen


Foruzaingoaren kontrola

Luis González bere esperientzia gidari bati kontatzen. ( irudia handitu )

Teo, 51 urtekoa, Burgo, 50ekoa eta Luis, 35ekoa, zirkulazioko istripu baten ondorioz kalte zerebrala duten mendeko hiru pertsona dira. Gaur goizean, Nafarroako Kalte Zerebralen Elkarteko (Adacen) profesionalen laguntzarekin, Nafarroako Autobideko (AP-15) Tebasko ordainlekura joan dira, eta bertan Foruzaingoak jarritako zirkulazio-kontrol batean parte hartu dute.

Foruzainek Iruña aldera zihoazen gidariak ausaz gelditu dituzte. Jarraian, Teok, Burgok eta Luisek beren esperientziaren berri eman diete eta nola zirkulazioko ezbehar batek beren bizitza erabat aldatu zioten. Ekintza honen helburua gidariek zirkulazioko arauak bete dezaten da eta bolantearen aurrean zentzuz joka dezatela.

Gaurko hau izan da Foruzaingoa Eguberri hauetan, Nafarroako Kalte Zerebralen Elkartearen (Adacen) laguntzarekin, egiten ari den hiru kontroletako bat. Ekintza hauen helburua zirkulazioko istripuen ondorioen gainean gidariak kontzientziatzea da eta bideko ezbehar-tasa murriztea.

Gogora ekarri behar da kalte zerebrala duten pertsonen laurden batek burezur-garuneko traumatismoa baten ondorioz dutela kalte hori, % 70 zirkulazio istripu batengatik, eta portzentaje hori igo egiten dela pertsona gazteagoa den kasuetan. Nafarroan 6.353 pertsona daude kalte zerebral kronikoarekin, eta haietatik 1.270 lagunek burezur-garuneko traumatismoa izan zuten, zirkulazioko ezbeharretan gehienek.


Foruzaingoaren kontrola

Burgo Chávarri beste gidari batekin hitz egiten Foruzaingoaren kontrolean. ( irudia handitu )

Teo, Burgo eta Luisen istorioa

Teo Abajo Pérez Deikaztelukoa da eta 51 urte ditu. Ezkonduta eta adin txikiko bi seme-alaba ditu. Zirkulazioko istripu bat izan zuen kamioilari modura lan egiten ari zela 2006ko urrian. Mendekotasun larria du gaur egun eta Adacengo eguneko zentrora joaten da egunero 2007. urtetik aurrera.

Burgo Chávarri Martínez Alfarokoa da, 50 urte ditu, ezkongabea da eta ez du seme-alabarik. Renfen egiten zuen lan, eta 1992ko abuztuan izan zuen zirkulazioko istripu bat. Mendekotasun handia du egun, eta Adacengo laguntza jasotzen du haren egoitzan eta eguneko zentroan.

Luis González Pérez Ziordian bizi da eta 35 urte ditu. Ezkongabea da ez du seme-alabarik. 2010eko abenduan izan zuen zirkulazioko ezbeharra. Mendekotasun handia du eta Adacengo egoitzako eta eguneko zentroko zerbitzuak jasotzen ditu.

Gaur goizean egindako zirkulazio-kontrolean ere parte hartu dute, besteak beste: Foruzaingoko Zirkulazio Arloko eta Bide Segurtasuneko komisario Jose Antonio Gurreak eta Adacengo zirkulazio-istripuak prebenitzeko programaren arduradun Usua Purroy-k.

Adacen

Nafarroako Kalte Zerebralen Elkartea (Adacen) irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta familia-talde batek sortu zuten 1994an. 928 bazkide ditu gaur egun eta 332 pertsona artatzen ditu. 60 bat profesional ditu eta beste hainbeste boluntario.

Adacenek 40 lagunentzako eguneko zentro bat du eta beste bederatzirentzako egoitza bat, eta bi gune horiek Nafarroako Gobernuarekin hitzartuta daude. Gainera, mendekotasunari arreta emateko zentro bat du, anbulatorio-araubidean, eta bertan 100 pertsona artatzen ditu; kaltetutako pertsonentzako eta haien senideentzako aldi baterako eta arnas hartzeko egoitza bat ere du, bai eta errehabilitazio neurologikoko zentro bat ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa