(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Suspertze ekonomikoa, enplegua, kohesio soziala eta autogobernua, Nafarroako Gobernuak 2016rako dituen erronkak asteartea, 2015.eko abenduak 29


Urte amaierako mezuan, Barkos Lehendakariak adierazi du bere Gobernuaren sendotasun eta egonkortasunari esker, aldaketa "eraginkor, bare eta iraunkorra" errazten ari dela


Transcripción textual del video

Suspertze ekonomikoa, enplegua, kohesio soziala, pertsona ahulenekiko elkartasuna, autogobernuaren babesa eta bizikidetza. Horiek dira Nafarroako Gobernuak 2016rako dituen erronka nagusiak, Uxue Barkos Lehendakariak urte amaierako mezuan adierazi duenez.

Lehendakaria

Lehendakariaren irudia, mezuaren grabaketan. ( irudia handitu )

Suspertze ekonomikoa, enplegua, kohesio soziala, pertsona ahulenekiko elkartasuna, autogobernuaren babesa eta bizikidetza. Horiek dira Nafarroako Gobernuak 2016rako dituen erronka nagusiak, Uxue Barkos Lehendakariak urte amaierako mezuan adierazi duenez.

Lehendakariaren aburuz, iragan maiatzeko hauteskundeen ondoren, "anitza eta herritar guztiei zabaldutako" Gobernuaren eredu berri bat ezarri da, eta azpimarratu du Foru Gobernuaren sendotasuna nahiz egonkortasuna "burutzen ari garen aldaketa eraginkor, bare eta iraunkorra" bermatzeko elementuak direla. Nafarroako gizarteari ere eskerrak eman dizkio Gobernu aldaketa normaltasun osoz hartu izanagatik.

Uxue Barkos estatuko politikaren gaurkotasunaz aritu da eta, testuinguru horretan, Nafarroa eredu modura jarri du; izan ere, Nafarroan, lau alderdi "programa-akordio bat negoziatzeko eta adosteko gai izan dira eta, hari esker, politika sozialagoak, integratzaileagoak garatu ditzakegu, finean nafar guztiei bizi-kalitate handiagoa ematea bilatzen dutenak".

Aurrerago, Lehendakariak Gobernuak bost hilabete hauetan egindako lanaz hitz egin du: egindako zerga-erreforma nabarmendu du, "eta erreforma horrek progresibitatean eta berdintasunean aurrera egiten laguntzen digu"; aurrekontuen proiektua ere azpimarratu du, "hiru urtetan kontu publikorik izan ez ondoren".

2016rako zereginak

2016rako erronkak ere aipatu ditu. Hala, lehenik eta behin, suspertze ekonomikoa dago. Helburu hori lortzeko, industrian ikerketa sustatzeko beharra azpimarratu du eta sektore estrategikoetan aurrera egiten jarraitzea (energia berriztagarriak, nekazaritzako elikagaiak edo biomedikuntza). Kalitatezko enplegua sortu eta finkatzearen alde egin du ere, bai eta pertsona ahulenen beharrei erantzutearen alde ere.

"Ziur nago Nafarroak suspertze ekonomikoaren bidetik joko duela –esan du– baina, horretarako, beharrezkoa da denok elkarrekin aurrera egitea, inor atzean utzi gabe. Horrenbestez, gizarte kohesionatuagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa lortuko dugu, gainera".

Autogobernuaren babes "irmoa" da Lehendakariak 2016rako duen beste erronketako bat; urte horretan hitzarmen ekonomikoa eguneratu behar da, "gero eta autogobernu handiago, orduan eta oparotasun eta ongizate handiagoa izango dugun uste osoarekin; baina horrek erantzukizun handiagoa ere eskatzen du".

Azkenik, bizikidetzan sakontzearen aldeko apustua egin du. Alde horretatik, elkarrizketa, akordiorako prestutasuna agertu du berriz eta iritzi desberdinekiko errespetua; horrekin batera, "lehia antzuak alde batera uzteko" eskatu du, "eta ahalik eta elkargune zabalenak bilatzea gure gizarterako funtsezko zutabeak diren gaietan".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa