(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak urtarrilean aparteko epe bat zabalik izango du 2014ko sindikatu eta elkargoen kuotengatik dauden kenkariak errazteko astelehena, 2016.eko urtarrilak 4


Erakundeei dagokie beren afiliatuen ekarpenen berri ematea


Nafarroako Ogasunak urtarril guztian aparteko epe bat zabalik izango du sindikatuek, eta neurri txikiagoan profesionalen elkargo, alderdi politiko eta beste dohaintza-hartzaileek beren afiliatuek 2014an ordaindutako kuoten berri eman dezaten. Ekitaldi honetan, eta aitorpen-ereduaren aldaketa bat dela eta, Ogasunak afiliazioen % 15aren informazioa baino ez zuen jaso.

Salbuespen modura, eta kenkaria errazteko asmoz, Nafarroako Gobernuak Foru Parlamentuak onartutako zerga-neurrien foru-legean honako hau sartu du: 2015eko errenta-aitorpenean 2014ko zenbatekoa kentzeko aukera, 2016an aurkeztu behar dena.

Zehazki, kenkaria egin ez zitzaien afiliatuek ez dute Ogasunean inolako izapiderik egin behar, eta beren erakundearekin harremanetan jarri beharko dira.

Bestalde, sindikatu, elkargo eta alderdiek urtarrilean Ogasunari 2015eko errenta-aitorpenean justifikatu ezin izan ziren 2014ko kuotak jakinarazi behar dizkiete 182 ereduaren bidez (aparteko epe berezia eta, horretarako, formularioa egokitu egin da). Izaera arruntarekin, erakundeek 2015eko kuotei buruzko informazioa ere eman beharko dute. Biak ala biak kontuan hartuko dira 2016ko urte honetan aurkeztuko den errenta-aitorpenean. Ogasunak edozein zalantza argituko du 948 50 51 52 telefono-zenbakian.

Milaka zergadun

Sindikatuen kuotei buruzko informazioak, dohaintzak, profesionalen elkargoena eta PFEZn zerga-onurak dakartzan alderdi politikoei egindako beste ekarpen batzuek milaka zergaduni eragiten die.

2014aren aurretik, erakundeek ekarpenen berri ez zuten ematen, eta kenkaria afiliatuek banakako ziurtagiriak aurkezten zituztenean egiten zen.

Nolanahi ere, kenkari horren kudeaketak zenbait arazo sortzen zituen: ziurtagiriak manipulatzeko arriskua edo autolikidazioko proposamenak egiteko zailtasunak (aitorpen-epearen aurretik ez zegoen informaziorik).

Arrazoi hori dela eta, 2014an Ogasunak erakundeei zergadunek ordaindutako zenbatekoei buruzko informazioa ematera behartu zien. Nolanahi ere, Ogasunari emandako informazioa eskasa izan zen. Aparteko epearekin, Nafarroako Gobernuak zergadunei ez die kalterik eragin nahi.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa