(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abenduan ia iragan urteko gainerako hilabeteetan adina hektarea erre ziren astelehena, 2016.eko urtarrilak 4


2015ean suteek kaltetutako hiru hektareatatik bi Baztan eta Bidasoako eskualdean zeuden


Suhiltzailea

Suhiltzaile bat, Arantzako sutea itzaltzeko lanetan.

Iragan abenduan izandako landaretzako 52 suteek 598 hektarea inguruko azalera kaltetu zuten, urteko gainerako hilabeteetan bezain beste ia, 635 hektarea, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren behin-behineko datuen arabera.

Zehazki, abenduko bigarren hamabostaldian Kantauri isurialdean piztutako lau sute handiek basobera eta baso-masaren 560 hektareako ingurua kaltetu dute (50 Goizuetan, 50 Lekarozen, 230 Igantzin eta 230 Arantzan). Nolanahi ere, kalkulu horiek oraindik orraztu egin behar dira, azalera horien barnean erre gabeko guneak baitaude.

Suak hektarea-kopuru gehien kaltetutako hurrengo hilabetea apirila izan da (309), Nafarroako iparraldean bereziki garatzen ari den basoko suteak prebenitzeko eta itzaltzeko neguko kanpainaren amaierarekin bat etorriz.

Aldiz, 2015eko uda azken hamarkadan sute eta azalera gutxien erre den bigarren uda-garaia izan da. Zehazki, 362 sute piztu dira eta 197 hektareari eragin diote; hamarkadako batez bestekoa, berriz, 436 sute eta kaltetutako 635 hektarea izan da.

Guztira, 2015ean landaretzako 1.009 sute piztu dira, eta 1.233 hektarea ingururi eragin diete, aurreko urtean baino 119 gutxiagori. 2013an, 551 hektarea kaltetu ziren; 2012an, 1.715; eta 2011, 1.038.


Suhiltzailea

Beste suhiltzaile bat, Arantzako sutean lanean.

Hiru hektareatatik bi Baztanen eta Bidasoan

Aipagarria da aurten landaretzako sute batek (1.233) kaltetutako hektarea-kopurutik, hirutik bi (824) Oronozko parkeko eragin-guneari dagozkiola (Baztan eta Bidasoako eskualdeak).

Gainerako hektareak, 409, Nafarroako gainerako tokietan banatzen dira, eta honako suhiltzaile-parkeek artatutako eremuetan daudenak nabarmendu behar dira: parke nagusia (Cordovilla), 102; Lodosa, 72; Tutera, 67; eta Tafalla, 60.

Sute-kopuruari erreparatzen badiogu, 2015ean piztutako 1.009tatik, 225 Tuterako eskualdeko parkeak itzali zituen; 155, parke nagusiak (Cordovilla); 118, Lizarrakoak; 109, Tafallakoak; 84, Oronozkoak eta beste 84, Azkoiengoak. Haien atzetik datoz Trinitarioen parkea (72), Lodosa (72), Zangoza (42), Altsasu (22), Auritz (14) eta Nabaskoze (12).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa