(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak 2015ean Nafarroan egoera irregularrean zeuden 1.263 pertsonari osasun-arretaren eskubidea aitortu die, 2014an baino % 58 gehiago

osteguna, 2016.eko urtarrilak 7


Nafarroak osasun-arreta pertsona guztiei bermatzen die, haien administrazio-egoera kontuan hartu gabe, Gobernu berriaren programa-akordioan jasotzen den moduan 


Osasun Departamentuak 2015ean Nafarroan egoera irregularrean zeuden 1.263 pertsonari osasun-arretaren eskubidea aitortu die, abenduaren 17an bildutako datuen arabera. 2014an baino % 58 gehiago da, eta azken urte horretan guztira 801 pertsonari aitortu zitzaien eskubide hori.

Gogora ekarri behar da, 2012an onartutako Espainiako lege-araudian izandako aldaketa batek egoera irregularrean zeuden pertsona horiek Estatuko Osasun Sistemaren estaldura integraletik kanpo uzten zituela; izan ere, aldaketa horrekin, osasun-laguntzaren eskubidea lan-kotizazioei lotzen zitzaien.

Jakina denez, Nafarroako Gobernuak apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretu hori, Estatuko Osasun Sistemaren iraunkortasun bermatzeko premiazko neurri buruzkoa, indargabetzearen alde egiten du

Egungo legealdirako Foru Gobernuaren programa-akordioarekin bat etorriz, Osasun Departamentuak hartutako lehen neurrietako bat zirkular bat osasun-zentro guztietara bidaltzea izan zen; zirkular horretan Nafarroan bizi diren guztiei doako osasun-laguntzarako eskubidea aitortzen zaie, eta hura eskuratzeko prozedura zentro bakoitzeko gizarte-langileek kudeatuko dute.

Osasun-zentroetara igorritako zirkularrak gogoratu du ere, ez dela inoiz fakturarik edo aurrefakturarik egingo herrialdean era egonkorrean bizitzen ari den edo bizi nahi duen paziente bati laguntza emategatik eta osasuneko estaldura-sistemarik ez dutena. Nafarroako legeak ezarritako baldintza bakarra benetan Foru Komunitatean bizi dela egiaztatzea da, eta horretarako errolda-ziurtagiria, errentamendu-kontratua, edo beste agiri ofizial batzuk eskatuko dira: adin txikikoentzako ikastetxeetan izena emanda egotea edo gizarte-langilearen txosten bat, adibidez (txosten horretan pertsona Nafarroan bizi dela adieraziko da).

Amerika eta Afrikatik bereziki etorritako migratzaileak

2013ko martxotik, Nafarroako Gobernuak osasun-laguntza bere lurraldean bizi diren 2.688 laguni eskaini die, Gobernu Zentralak sustatutako araudiagatik baztertuta geratu zirenak.

Beren jatorriari dagokionez, 2.688 pertsona horietatik, % 47 Amerikakoak dira (1.260); % 27,4 Afrikakoak (736); % 13,2 Europar Batasuneko herrialdetakoak (356); % 8,1 Europako gainerako herrialde batzuetakoak (218); % 4,2 Asiakoak (114) eta % 0,1 Ozeaniakoak (3).

Nafarroako Gobernuak 2013. urtetik Gobernu Zentralak babestutakoa baino legeria propio bermatzaileagoa du, osasun-laguntza eskubide unibertsal moduan aitortzen baitu. Doako Osasun Laguntzaren Nafarroako Foru Legeak Foru Komunitatean bizi diren guztiak aitortzen ditu, atzerritarrak eta egoera irregularrean bizi direnak barne, doako osasun-laguntzarako eskubidea gainerako herritarrekin erabateko berdintasun-baldintzetan izatea eta ez du eskatzen Nafarroan gutxienez epe jakin batez bizitzen egotea.

Gainera, Nafarroako araudiari esker, Estatuak errekurritu duena eta Konstituzio Auzitegiaren epaiaren zain dagoena, Espainiako nazionalitateko 48 pertsonak osasun-txartela eskuratu ahal izan dute (Estatuko araudiak laguntza jasotzeko eskubidea kendu egin zien).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa