Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
36 toki-erakunde dira, eta bertako ikastetxeetan beste herri batzuetatik etorritako Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen bi ikasturteetako 3.380 ikasle eskolatuta daude
Nafarroako Gobernuak 525.504 euroko beste diru-laguntza bat emango die eskola-kontzentrazio modura jotako ikastetxe publikoak dituzten 36 udalerriei, hau da, hurbileko beste herrietako ikasleei arreta ematen dietenei.
Laguntza berri horiek helburu horrekin iragan martxoan ordaindutako 525.000 euroei gehitzen zaizkie, eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi ikasturtetako eskola-kontzentrazioen 3.380 ikasleen eskolatzetik sortutako gastuak konpentsatzen laguntzen dute.
Udalerri bakoitzari emandako zenbatekoa finkatzeko, Hezkuntza Departamentuak 310,80 euroko modulu bat kalkulatu du eskolatutako kontzentrazioko ikasle bakoitzeko, Nafarroako Gobernuaren mendeko Bigarren Hezkuntzako institutuek sortutako gastuetan oinarrituz (berokuntza, elektrizitatea, garbiketa eta atezaintza).
Gogora ekarri behar da Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi ikasturteetako ikastetxe publikoen mantentze-lana toki-erakundeen eskumena dela. Nolanahi ere, tradizioz Nafarroako Aurrekontu Orokorretan partida bat izan ohi da udalerrien gastu gehigarriak ordaintzeko (bertako ikastetxeetan beste herri batzuetako ikasleak nahitaez eskolatzen diren udalerrien gastuak).
Ildo horretatik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak honako eskubide hau aitortu die berriki udal horiei: beren ikastetxeetako mantentze- eta zaintza-lanen gastuengatik konpentsatuak izan daitezen beste herri batzuetatik bertara etorritako ikasle-kopuruaren proportzioan.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen