Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Aldundiak kultura eta kirol alorretan proiektuak partekatzea adostu dute
ostirala, 2016.eko urtarrilak 8Herrera kontseilariak eta Kulturako diputatu gipuzkoar Denis Itxasok lan-bilera bat izan dute ostiral honetan Iruñean
Bi lurraldeetako kultura eta kiroletako arduradunek gaur goizean izandako bileraren irudi bat.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera eta Gipuzkoa Aldundiko Kultura diputatu Denis Itxaso Iruñean bildu dira gaur, eta bilera honetan bi aldeek legealdi berrian lankidetza" estu eta emankorra" izateko asmoa erakutsi dute.
Bilkuran izan dira ere: Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen koordinatzaile Patxi Presa; Nafarroako Gobernuko Kulturako zuzendari nagusi Fernando Perez, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Ruben Goñi.
Bi arduradunek lehen bilera honetan harremanetarako bideak nahiz elkar ulertze instituzionala ezartzea adostu dute kultur harreman biziak eta errazak eraikitze aldera.
Bi ordezkariek alor horietako politika propioak mahai gaineratu dituzte, eta bi lurraldeen esperientziak partekatu musikan, zineman, dantzan, gazteentzako ekintzetan eta beste kontu batzuetan.
Denin Itxasok Nafarroako arduradunei Donostiako kultur hiriburutzaren proiektua aurkeztu die, bai eta "bonokultura" ere, abendutik aurrera Gipuzkoak arrakasta handiarekin abiarazitako ekimena, eta ekimen horren gainean Herrera kontseilariak interesa agertu du.
Herrera kontseilariak ERESBIL Musikaren Euskal Artxiboari buruzko interesa agertu du ere. Bertan euskal musika-ondarea biltzen, kontserbatzen, babesten eta hedatzen da eta, bereziki, euskal konpositoreen ekoizpena.
Bi ordezkaritzek, halaber, sortzaile eta artista nafar nahiz gipuzkoarren artean esperientziak gehiago trukatzeko formuletan lan egitea adostu dute.
Kirolean (alor horretan bi ordezkaritzak ere eskumendunak dira) federazioen nahiz kluben funtzionamendua eta diru-laguntzen politikak aztertu dira, eliteko kirola optimizatzeko eta bi lurraldeetako biztanle guztien kirol-jarduera erraztu eta suspertzeko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen