(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak berriro esan du eskualde guztiekin harreman egonkorrerako bide bat sortzearen aldeko apustua egiten duela ostirala, 2016.eko urtarrilak 8


Sakanako enpresariekin bildu da gaur goizean, eta eskualde horretan Foru Gobernuak 250.000 euro inbertituko du Sakana Plan Estrategikoa 2020ko neurriak finantzatzeko


Bileraren ikuspegi bat

Sakanako ordezkari ekonomiko eta sozialekin izandako bileraren ikuspegi orokorra. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko lehendakariorde Manu Ayerdik gaur goizean Altsasun berriz esan du Nafarroako eskualde guztiekin harreman egonkorrerako bide bat sortzearen eta mantentzearen aldeko apustua egiten duela; bide horrekin, politika ekonomikoak koordinatuko ziren eta legealdi honetarako jasotako plan estrategikoak lurralde bakoitzaren errealitateari egokituko.

Hala adierazi die lan-bilera izan duen berrogeita hamar bat enpresari, garapeneko eragile eta udaleko ordezkariei; lehendakariordearekin batera izan dira, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñi eta Sodena enpresa publikoko zuzendari kudeatzaile Pilar Irigoien.

Nafarroako Gobernuak 250.000 euro bideratzeko konpromisoa hartu du Sakana Plan Estrategikoa 2020an jasotako neurriak abian jartzeko, "krisiak gehien astindutako zonaldetako bat", Ayerdi lehendakariordeak onartu duenez. Izan ere, 2009 eta 2015 artean, eskualde horrek 400 enpresa galdu ditu; 2.059 zeuden lehen, eta orain, 1.657.

Enpleguari dagokionez, epe horretan 2.075 lanpostu galdu dira, industriako sektorean bereziki. 2014an, Nafarroa guztian % 16,1eko langabezia-tasa zegoen, eta eskualde horretakoa % 23,8 izan zen mendebaldean eta % 18 erdialdean nahiz ekialdean. Nolanahi ere, Ayerdi lehendakariordeak adierazi duenez, 2015ean langabezia "era garrantzitsu batean" murriztu da; hala, azken hilabetean eskualde hori izan da "langabezia jaitsi den tokietako bat".

Ayerdi lehendakariordeak gaur goizean Altsasun izandako bilkura, Sakanako Enpresarien Elkarteko artezkaritza-kontseiluarekin bilera bat aurretik izan ondoren, Nafarroako eskualdeetako enpresariekin egiten ari den bilera-errondaren barnean sartzen da. Oraingoz Erriberako, Estellerriko, Pirinioetako eta Sakanako enpresariekin bildu da.


Bileraren argazki bat

Manu Ayerdi lehendakariordea bertaratutako guztiei hitz egiten. ( irudia handitu )

Eskualdearen aukerak

Bere agerraldian, Ayerdi lehendakariordeak Sakanak ekonomikoki dituen aukerak nahiz indarguneak aipatu ditu. Haien artean, industria-sare bat duela azpimarratu du, "eta garai berriei egokitu behar bada ere, egote hutsa, zalantzarik gabe, oso datu positiboa da eskualdearen etorkizuneko garapenerako", azaldu du.

Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak ere, turismoak, merkataritzak eta energia berriztagarriek duten ahal handia aipatu du, "enplegu asko sor ditzaketenak".

Azkenik, dauden komunikabide onak nabarmendu ditu, Sakanan dagoen ekintzailetzarako tradizioa eta eskualde horretako elkartegintzarako maila handia, "Nafarroako beste toki batzuetan baino handiagoa".

Departamentuaren ikuspegia

Manu Ayerdik, halaber, inguruko eragileei azaldu die Garapen Ekonomikorako Lehendakariordetzak Nafarroarako "zer espezializazio-estrategia adimentsu" prestatzen ari den kalitatezko enplegua sortu ahal izateko; hura honako hauen inguruko ekintzetan oinarritzen da: enpresa-egitura (tamaina, klusterrak eta garapenerako aukerak); inbertsioa sustatzea eta finantzaketa eskuratzea; I+G+B; Nazioartekotzea eta LH.

Testuinguru horretan, Ayerdi lehendakariordeak elkarrekiko konfiantzan oinarritutako enpresa eta sindikatuen kultura pixkanaka finkatzearen aldeko apustua egin du, eta haren barnean beharrezko enpresa-lankidetzari erreferentzia egitea sartzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa