(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta EAEk politika sozial, etxebizitza eta enpleguko esperientziak partekatuko dituzte astelehena, 2016.eko urtarrilak 11


Beste gai batzuen artean, Foru Komunitatean eta EAEn bermatutako errenta-sistemaren kudeaketa aztertu dute


Bilera

Nafarroako eta EAEko ordezkaritzen arteko bilera. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toña gaur goizean bildu dira Nafarroako Jauregian politika sozial, familia, etxebizitza eta immigrazioaren kudeaketako ikuspegiak nahiz esperientziak partekatzeko.

Esperientziak trukatzeko bilera honek, etorkizunean lankidetzan aritzeko itxaropenarekin, iragan irailean Uxue Barkos eta Iñiko Urkullu Lehendakariek izandako bilkuran adierazitako asmoari erantzuten dio, hau da, EAE eta Foru Komunitatearen arteko harremanak sendotu eta zabaltzeko asmoari. Bilera haren ondoren, bi gobernuen arteko etengabeko harreman-bidea hasi zen interes partekatuko alderdietan batez ere lan egiteko, herritarren bizi-kalitatearen zerbitzura auzotasun egokiko harremanetan aurrera egitearekin batera.

Lehen harreman honetan, beste gai batzuen artean, EAE eta Nafarroaren arteko bermatutako errenta-sistema aztertu da esperientziak trukatze aldera. Gainera, bi gobernuek interesa dute erakunde bakoitzak errealitate soziala neurtzeko dituzten adierazle-sistema partekatu eta sakontzeko.

Bi gai horietan sakondu ahal izateko, bilkuran honako hauek ere parte hartu dute Nafarroako Gobernuaren aldetik: Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusi Patxi Tuñonek eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile Paz Fernandezek; Eusko Jaurlaritzaren aldetik, berriz, Lanbideko zuzendari nagusi Adolfo Alustiza izan da, besteak beste.

Nafarroa eta EAEren arteko lankidetzan aurrera egiteko helburuarekin, babes sozialeko lankidetza-azterketa batzuk hasiko dira.

Bi kontseilariek bilera "probetxuzkoa eta aberasgarria" izan dela esan dute, eta "hain gai garrantzitsuetan, eskubide sozialetan, esaterako, lankidetza estua izaten jarraitzeko" asmoa adierazi dute; izan ere, gai horietan Euskal Autonomia Erkidegoa nahiz Nafarroako Foru Komunitatea " Europako batez besteko mailatik gora daude".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa