(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Hijos de la Tierra” Espainiako Film Labur Dokumental Onena jasotzeko lau izendatuen artean dago 2016ko Goya sarietan asteartea, 2016.eko urtarrilak 12


Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntza jaso zuen ekoizpenerako laguntzen kontzeptuan


Noainen antolatutako Planetaren Espiritua jaialdian ateratako argazkia, 2013ko ekainean. ( irudia handitu )

Axel O´Mill argentinarrak eta Patxi Uriz nafarrak zuzendutako "Hijos de la Tierra" ("Lurraren seme-alabak") dokumentala Goya sarien galan sari bat eskuratzeko lau obra finalisten artean dago. Ekitaldi hori otsailaren 6an egingo da. Zinema-akademiako kideek bi egunetan jakinaraziko dute bozketen ondoren aterako irabazleak zein diren.

2012an Kulturako Zuzendaritza nagusiaren eskutik 30.000 euroko diru-laguntza jasotako film labur honek (ikus-entzunezko obren ekoizpen eta garapenerako laguntza-kontzeptuan jasotako laguntza) naturari lotutako pertsonen testigantza kontatzen du, eta beren bihotza zabaltzen dute Ama Lurrak duen jakituria igortzeko. Pertsona horiek dituzten ezagutzak beren arbasoengatik jaso dituzte, eta praktika horrek erakusten du farmazia bizi bat dugula gure esku, baldin eta planeta zaintzen badugu. "Medizinako gizon-emakumeak" dira, "iniziazio-bidaia" bat eta medikuntza naturalaren aldeko arrazoibide bat proposatzen dute.

Dokumentalean, Ingalaterrako druidek eta Brasilgo Amazoniako eta Mexikoko xamanek medikuntza tradizionalaren ezagutza handia erakusten dute, eta Lurraren nahiz gizakien osasuna ez zela negozioa izan behar ohartarazten.

Film labur honek frogatzen duenez, diferentzia historiko eta geografikoen gainetik, gizakiek beren natur gunearekin erlazionatzen jakin izan du bertan garatzeko beharrezko baliabideak topatuz. Atlantikoaren alde bateko zein besteko kulturen arteko aldeak gizakia-natura harreman oso ezberdina argi uzten du ere eta, hari esker, kontzeptu unibertsalen gainean hausnartu daiteke, esaterako, osasun, aurrerabide, espiritualtasun, zoriontasun eta abarren gainean.

"Hijos de la Tierra" (Lurraren seme-alabak") Nafarroa eta Amazoniako agertokietan garatzen da, eta Gorka Pastorren soinu-banda du.


Xaman guarani bat eta haren emaztea tabakoarekin errito bat egiten, Brasilgo Florianopolisen. ( irudia handitu )

AXEL O´MILL

Giuseppe Tornatore-ren "La leyenda de 1900" ("1900eko kondaira") filmeko postprodukzioan lan egin zuen, zenbait talde artistikorako bideoklipak zuzendu ditu eta editore modura lanak egin ITP produkzio-etxerako; haien artean, besteak beste, MClan, Rosendo, Bebo eta Chucho Valdés taldeetarako bideoklipak nabarmendu behar dira. Kamera, edizio eta postprodukzioko eskolak ematen ditu.

2013an Kanaki Films produkzio-etxearekin lan egin zuen kamerari eta soinu-laguntzaile Raul de la Fuenteren "Minerita" pelikulan, film labur dokumental onenaren saria jaso zuena 2014ko Goya sarietan.

PATXI URIZ

Argazki-kazetaria, 2000. urtean Phototext agentzia sortu zuen. 2008an National Geographic saria jaso zuen, Kanbodiako Angkor-en egindako argazki batengatik landa-eremuko ezkontza batean. Gourmand Cookbook Awards-ek bitan saritu du.

2008an Navarra a la Carta bere liburuak Londresen saritu zuten (munduko bidaia gastronomikoen hirugarren liburu onena). 2010ean Navarra la cultura del vino liburuak (argitalpen-koordinatzaile eta argazkilari modura kolaboratu zuen) Parisen Europako ardo-munduko liburu onenaren saria eskuratu zuen. Pamplona, retratos de una ciudad eta Verduras de Navarra, sabores y emociones argazkilari eta argitaletxe-koordinatzaile modura argitaratutako azken bi liburuak dira.

2012an eta 2013an Hijos de la Tierra (Lurraren seme-alabak) dokumentalean lanean aritu da da ekoizle eta zuzendarikide modura. Arena Comunicación produkzio-etxearekin kamerari-lanak ere egin ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa