(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ETEek kanpo-merkataritzako langileak kontratatzeko laguntzak eska ditzakete jadanik asteartea, 2016.eko urtarrilak 12


Enpresa bakoitzeko 15.000 euroko diru-laguntza emango da, deialdiaren 120.000 euroak osatu arte


profesionala

Profesional bat kontuak berrikusten.

Nafarroako Gobernuak astearte honetan zabaldu du epea –otsailaren 12ra arte luzatuko da– nazioartekotze-planak dituzten Nafarroako ETEek kanpo-merkataritzako langileak kontratatzeko laguntzak eska ditzaten. Aurtengo edizioan enpresa bakoitzeko 15.000 euroko diru-laguntza emango da 14.000 euro beharrean, hau da, zenbatekoa igo da.

Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira astelehen honetan, urtarrilak 11, eta eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzu-katalogoari dagokion fitxa bidez (www.navarra.es).

Laguntza horiekin (120.000 euroko aurrekontua dute, guztira), Garapen Ekonomikorako Departamentuak enpresak babestu nahi ditu haien esportazio-prozesuan, azkenean Nafarroako enpresa-sarearen nazioartekotzearen alde eginez, Nafarroako II. Nazioarteko Plana 2013-2016an jasotzen denez.

Deialdia zerga-egoitza Nafarroan izan eta nazioartekotze-proiektu bat duten ETEetarako da. Langile teknikoari dagokionez, espainiarrak edo Europar Batasuneko kide batekoak izan behar dute, eta enpresan lan egin ez izana kontratu formalizatu baino sei hilabete lehenago, praktika edo heziketa eta ikaskuntzako kasuan salbu.

Gainera, murrizketak daude enpresaren jabetzarekin edo zuzendaritzarekin ahaidetasuna izateagatik. Kontratuak urtebete iraungo du gutxienez, mugagabea edo aldi baterako kontratua, baina ez da praktiketakoa edo heziketa edo ikaskuntzarako izango.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa