(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendeko pertsonek desgaituen zerga-arintze berak izango dituzte PFEZen asteazkena, 2016.eko urtarrilak 13


Neurri horrek, Nafarroan baloratutako mendeko 13.000 pertsonatatik, 6.000 laguni ekarriko die onura, desgaitasun-aitorpena oraindik ez zutenak


Transcripción textual del video

Nafarroan baloratuta dauden 13.771 mendeko pertsonatatik 6.000 baino gehiagok % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna dutenen zerga-arintze bera izango dute PFEZen urte honetatik aurrera, desgaitasuna duten pertsona modura oraindik aitortu gabe dauden arren.

Mendekotasuna duen pertsona

Mendekotasuna duen pertsona.

Nafarroan baloratuta dauden 13.771 mendeko pertsonatatik 6.000 baino gehiagok % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna dutenen zerga-arintze bera izango dute PFEZen urte honetatik aurrera, desgaitasuna duten pertsona modura oraindik aitortu gabe dauden arren.

Neurri hori, mendeko pertsona guztiei maila berean onura ekarriko diena haien aitortutako maila edozein izanda ere (moderatua, larria edo mendekotasun handia), hil honetan sartu da indarrean Nafarroako Gobernuak onartutako zerga-erreformarekin.

Zerga-arintze horiek aplikatzeak 3 milioi euroko zerga-gastua ekarriko du, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk prentsaurrekoan onartu dutenez; biek ala biek Gobernuari neurri horien baldintzen berri eman diote asteazken honetan egindako bilkuran.

Orain arte, zerga-onura horiek desgaitasun-kalifikazioa aitortuta zutenek baino ez zuten edo, asimilazioagatik, desgaitasunagatik prestazio publikoak zituztenek. Hala, gutxienez % 33ko desgaitasunarekin parekatzen zen desgaitasun iraunkor osoagatik pentsio bat jasotzen zuen pertsona, eta % 65 baino gehiagokoarekin desgaitasun iraunkor absolutu edo baliaezintasun handikoa jasotzen zuena. Aldiz, antzeko asimilaziorik ez zegoen mendekotasun-egoerarekin,eta egoera hori zerga-erreforma berriarekin konpondu da.

Gogora ekarri behar da mendekotasun-egoeraren aitorpenak nahiz desgaitasun-mailak prozedura eta eskubide ezberdinei erantzuten dietela, zenbait araudik arautzen dituzte eta hainbat profesionalek egiten. Nolanahi ere, aztertutako kasuen arabera, desgaitasun-maila aitortzeko (zerga-arintzeez baliatzeko, oro har) eskatzen duten mendeko pertsonen % 99,95ak % 65eko edo handiagoko desgaitasun-maila lortzen du.

Zerga-neurri horren onurak

Beren agerraldian, Kaparra lehendakariordeak eta Aranburu kontseilariak zerga-neurri horrek mendekoei ekarriko dizkien onurak banan-banan aipatu dituzte. Haien artean, herritar horien edo haiek mantentzen dituzten senideen egoera ekonomikoaren hobekuntza azpimarratu dute; izan ere, aparteko gastuei aurre egin behar diete zaintza-arloan edo etxebizitza egokitzeko, adibidez.

Gainera, Nafarroako Gobernuak desgaitasun-maila baloratzeko denbora-tarteak murriztea espero du, egungo bost hilabetetatik bira, mendekoak ez baitituzte berriz ere baloratuko, oraingoan desgaitu moduan, aipatutako zerga-arintzeak eskuratzeko. Kalkulatzen da desgaitasuna aitortzeko hiru eskaeratatik bat izaera hori egiaztatzeko beharrak eragiten zuela zerga-arintzeak eskuratzeko.

Azkenik, mendekoek eta haien senideek ez dituzte prozedura burokratikoak eta desplazamenduak egingo desgaitasun-maila aitortu diezaieten (ez da etxean bertan egiten), horrek dakarren guztiarekin; izan ere, mendeko pertsonek muga fisiko-psikiko garrantzitsuak dituzte.

Zerga-arintzeen xehetasuna

Aipatu denez, mendeko pertsonek aurten % 65eko edo handiagoko desgaitasuna duten pertsonen zerga-arintze berak baliatuko dituzte PFEZen. Honako hauek dira:

Mendekotasuna duen pertsonaren beraren aitorpenean.

- Gutxieneko pertsonalagatik bere aitorpenean aplika daitekeen kenkari handiagoa

- Lanagatik aplika daitekeen kenkarian % 100eko gehikuntza

- Ohiko etxebizitzan egoera horrengatik egin beharreko obrengatik aplikatu daitekeen kenkaria

- Errenta-muga handiagoa etxebizitza erosteagatik aplika daitekeen kenkariaren ondorioetarako

- Subjektu pasibo bera zaintzegatik aplika daitekeen kenkaria

- Atxikipen txikiagoa aplikatzea

Mendeko pertsonarekin bizi eta hura mantentzen duenaren aitorpena.

- Gutxieneko ahaideagatik aplika daitekeen kenkaria mendekoarekin bizitzen den kasuan, aurreko edo ondorengo ahaidea, Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) baino errenta handiagoa izan gabe

- Kalifikazio hori duten aurreko do ondorengo ahaideak zaintzeagatik aplika daitekeen kenkaria

- Muga handiagoa elikagaietarako emandako urtesarien kasuan tarifa bereizia aplikatzeko

- Murrizketak aplikatzea mendekoen aldeko pentsio-planei egindako ekarpenengatik

Aplikazioaren hiru adibide

A) Mendeko baloratutako pertsona bat eta desgaitasuna eskatu ez zuenak, ezkongabea, 55 urtekoa eta profesionalki aktiboa ez denak errendimendu bakar gisa pentsio bat kobratzen du, 32.000 euroko oinarri likidagarria dakarrena.

2016an indarrean izango den tarifa aplikatzean, 7.760 euroko kuota ateratzen da, eta hari gutxieneko pertsonalagatik 3.447 euroko kenkaria deskontatu beharko zitzaion.

Mendekotasuna desgaitasunarekin zerga-alderaketa egin aurretik, kenkari hori 972 euro izango zen. Adibide honetan, neurri horren onura 2.475 euro da.

B) Mendeko baloratutako pertsona bat eta desgaitasuna eskatu ez zuenak, ezkongabea, 55 urtekoa eta profesionalki aktiboa denak, bere lanaren errendimendu bakar gisa 35.000 euro kobratzen du, kengarriak diren gastuak deskontatuta, eta horrek 32.000 euroko oinarri likidagarria dakar.

2016an indarrean izango den tarifa aplikatzean, 7.760 euroko kuota ateratzen da, eta hari gutxieneko pertsonalagatik 3.447 euroko kenkaria deskontatu beharko zitzaion eta lanagatik aplika daitekeen kenkaria, 1.400 euroan igotzen dena ere.

Mendekotasuna desgaitasunarekin zerga-alderaketa egin aurretik, kenkari horiek 972 eta 700 euro izango ziren, hurrenez hurren. Adibide honetan, neurri horren onura 3.175 euro da.

C) Kasu honetan, mendeko pertsona, desgaitasuna eskatu ez zuena, alarguna da, 80 urte ditu, IPREMa baino errenta txikiagoa du eta alabarekin bizi da. Alaba hori baliatuko da hartutako neurriaz bere errenta-aitorpenean gutxieneko ahaideagatik aplika daitekeen kenkariaren bidez, eta orain handitzen dena.

Alabak, 50 urtekoa eta profesionalki aktiboa izanik, errendimendu bakar gisa bere lanagatik 35.000 euroko errentak kobratzen baditu, kengarriak diren gastuak deskontatuta, horrek guztiak 32.000 euroko oinarri likidagarria dakar.

2016an indarrean izango den tarifa aplikatzean, 7.760 euroko kuota ateratzen da, eta hari gutxieneko pertsonalagatik 972 euroko kenkaria deskontatu beharko zitzaion eta, gutxieneko ahaideagatik aplika daitekeen kenkaria, 525 eurotik 2.643 eurora igoko dena. Neurri horrekin 2.118 euroko irabazi lortzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa