(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak ibilgailuan arreta handia jartzeko eskatu du iparraldean elur-maila 400 metrotaraino jaitsi baitaiteke osteguna, 2016.eko urtarrilak 14


Bihar, ostirala, goizeko lehenengo orduetan elurra kentzeko 57 makina mugiaraziko dira


Errepidea

Neguko bidezaintza-egoeran dagoen errepidea.

Nafarroako Gobernuak gidariei errepideetan arreta areagotzeko eskatu die Foru Komunitateko iparralderako emandako meteorologia-iragarpena ikusi ondoren; haren arabera, elur-maila gaur 800/900 metrotan kokatu bada, bihar, ostirala 400 metrotara jaitsi daiteke.

Estatuko Meteorologia Agentziak, hain zuzen, ostiral honetako eguerditik aurrera abisu laranja aktibatu du, arrisku garrantzitsua, Pirinio aldean, Kantauri isurialdean eta Nafarroako erdialdean bota ditzakeen elurteengatik. Pirinioetan 20 zentimetroko elur-lodiera aurreikusten da, eta elurra gehiago pilatuko da ipar-ekialdeko gailur altuetan, eta gutxiago inguru horretako erdialde eta ipar-ekialdean.

Bestalde, Herri Laneko Zuzendaritza Nagusiak gaurko gauean elurra kentzeko 17 makina mugiaraziko diru, eta bihar, goizeko 05:00etatik aurrera, gehiago ariko dira lanean: 47 ekipo, guztira.

Haiek guztiak honako gune hauetan jardungo dute lanean: Nafarroako Autobidea (AP-15); Sakanako (A-10), Leitzarango (A-15), Iparreko (A-1) eta Pirinioetako (A-21) autobietan; Iruña eta Behobia bat egiten duten errepidean (N-121-A) eta Baztanetik Frantziarekin bat egiten duen errepidean (N-121-B).

Gainera, makinak ondorengo mendateetako errepideetatik ere igaroko dira: Artesiaga, Belagua, Egozkue, Erro, Ibañeta, Lerga, Lizarraga, Loiti, Marcalain, Meano, Mezkiritz, Aralargo San Migel, Urbasa eta Urkiaga, bai eta Goñi, Ultzamako ibarretako mendateetan eta Pirinioetakoetan, besteak beste.

Foru Komunitateko errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua honako toki hauetan topa daiteke: www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eta 848 423 500 telefono-zenbakian. Nafarroatik kanpo joan behar izanez gero, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren webgunea kontsultatzea komeni da (www.dgt.es/es/) eta bertako informaziorako telefono-zenbakia ere: 011.

Gomendioak

Nafarroako Gobernuak herritarrei gogora ekarri die trafikoko agintarien aginduak nahiz errepidean izotza egoteko aukeraren seinaleak errespetatu behar dituztela.

Gainera, gidariei elurra kentzeko makinak ez aurreratzeko eskatu die, ibilgailua ez dezatela galtzadan gelditu eta errepidez kanpo bakarrik aparka dezatela.

Gainera, gogorarazi du hobe dela egunez bidaiatzea eta errepide nagusietatik edo bide azkarretatik. Halaber, garrantzitsua da pneumatikoak, balaztak, bateria, izotz-kontrakoa, argiak, ibilgailu hoztailea eta berogailua berrikustea. Erregai-andela goraino beteta izatea ere komeni da eta 100 kilometrotik behin erregaia sartzea, berotzeko arropa eramatea, kateak edo neguko pneumatikoak ibiltzea, telefono mugikorra kargagailuarekin eta alkohola eta errasketa bat haizetakotik izotza kentzeko.

Beste gomendio batzuk dira: argi laburrekin zirkulatzea, bat-bateko erritmo bizkortze eta moteltzeak ez egitea eta ez aurreratzea. Elurragatik errepidea blokeatzen bada, ez da blokeatuta dagoen ibilgailu bat aurreratu behar hori egin daitekeela erabat ziur egon gabe, eta ez da galtzadan geratu behar, handik kanpo baizik. Ibilgailutik ere ez atera aterpe batera iristeko ziurtasun osoa izan gabe.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa