(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

50 eta 69 urte arteko 80.000 nafar kolon eta ondesteko minbizia garaiz detektatzeko programan sartuko dira 2017a bitarte ostirala, 2016.eko urtarrilak 15


Dominguez kontseilariak gaur goizean aurkeztu du programaren bigarren fasea, eta harekin foru-lurralde guztian zabalduta geratuko da


Transcripción textual del video

Kolon eta ondesteko minbizia garaiz detektatzeko programan 50 eta 69 urte arteko 80.000 nafar inguru sartuko dira (osasuneko oinarrizko 34 guneri atxikitakoak); hala, Nafarroa guztian zabalduta geratuko da. Programa adin-tarte horretako 166.000 pertsonak osatutako biztanleriarentzat da, eta haietatik 86.000 ingururi programan parte hartzeko gonbita luzatu zaie 2013ko azaroan hasi zenetik.

Kolon eta ondesteko minbizia garaiz detektatzeko programaren 2. fasea hasiko da.

Kolon eta ondesteko minbizia garaiz detektatzeko programan 50 eta 69 urte arteko 80.000 nafar inguru sartuko dira (osasuneko oinarrizko 34 guneri atxikitakoak); hala, Nafarroa guztian zabalduta geratuko da. Programa adin-tarte horretako 166.000 pertsonak osatutako biztanleriarentzat da, eta haietatik 86.000 ingururi programan parte hartzeko gonbita luzatu zaie 2013ko azaroan hasi zenetik.

Kolon eta ondesteko minbizia Nafarroan sarrien diagnostikatutako tumorea da, minbiziagatik emakumezkoetan heriotza gehien sortzen duen lehen arrazoia izanik eta bigarrena, gizonezkoetan. Haren tratamendu eta sendatzea errazagoa da garaiz detektatzen bada, eta goiz diagnostikatzen denean, % 90 sendatzen da. Aldiz, aurreratutako faseetan diagnostikatzen bada, biziraupena % 50era murrizten da.

Osasuneko kontseilari Fernando Dominguezek programako fase berri honetako xehetasunak aurkeztu ditu gaur goizean; gainera, aurreko bi urteetan programan jadanik sartutako zonaldeak berriz parte har dezaten eskatuko zaie. Harekin batera izan dira Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Mª José Pérez Jarauta eta Epidemiologia Zerbitzuko eta Osasun Prebentzioko buru Nieves Ascunce.

Zonalde berriak jasotzeko egutegia

Hala, programaren egutegiaren arabera, 2016ko urtarril eta ekain artean gonbidapena bidaliko zaie Tafalla, Barañain,Cintruenigo, Artaxoa, Berriozar, Antzin-Ameskoa, Gares eta Noaingo biztanleei; eta urteko bigarren seihilekoan, Burlata, Zizur, Los Arcos, Allo, Villatuerta, Zarrakaztelu eta Antsoaingoei.

2017an, ekainera arte deituko dira: Buñuel, Erriberri, Azkoien, Ultzama, Elizondo, Lesaka, Orkoien, Lodosa, Doneztebe, Zangoza, Agoitz, Salazar eta Valtierra-Cadreita, eta bigarren seihilekoan, Nafarroa guztia hartuko da gonbidapenak Leitza, Cascante, Viana, Irurtzun, Altsasu eta Etxarri-Aranatzera bidaliz.

Aldi berean, programa jadanik zabaldutako udalerrietan bizi diren pertsonei gonbita luzatuko zaie berriz. Gogora ekarri behar da, garaiz detektatzeko programak eginkarietan ezkutatutako odolaren testa etxean bertan egitea aurreikusten duela; hala, kolon eta ondesteko tumoreak fase goiztiarretan detektatu ahalko dira, eta proba hori bi urtetik behin egin behar da.

Datozen egunotan komunikazio-kanpaina bat abian jarriko da 172.000 nafarrek programan parte hartu edo bertan jarraitu dezaten. Kanpainak "la Caixa"-ren Gizarte Ekintzaren laguntza du; azken horrek 25.000 euro jarriko ditu informazioko mikroespazioak egiteko, eta Nafarroako irrati-etxetan laster emitituko dira.

Gogoratuko denez, Nafarroako Gobernuak 2013ko azaroan abian jarritako programa Foru Komunitatean bizi diren 50 eta 69 urte arteko pertsona guztientzat da, eta garapen-fase goiztiarrean dauden kolon eta ondesteko tumoreak detektatzea du xede; hala, biziraupena % 90eta igo ahalko zen.

Behin-behineko emaitzak

3.634 kolonoskopia egin dira orain arte beren etxean egindako odoleko testak positibo eman zuen pazienteen kasuan: 2.716 Nafarroako Ospitalegunean, 525 Tuterako Reina Sofia ospitalean eta 380 Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalean. Haietatik heren baten kasuen emaitza normala da edo patologia garrantzitsurik gabekoa, eta ez dute jarraipen berezirik beharrik; beste heren batean arrisku ertaineko polipoak baieztatzen dira, eta kolonoskopia egin beharko zaie 3 urteko tartean; azken heren baten kasuan, berriz, izaera adierazgarria duten patologia onberak baieztatzen dira, arrisku handiko polipoak edo minbizi inbaditzaileak, programaren xede den patologia. Orain arte, arrisku handiko 796 polipo detektatu dira eta 203 tumore inbaditzaile.

Behin-behineko datuek berresten dute gizonezkoen artean gaitz hori izateko arrisku handiagoa dagoela; parte hartu duten 1.000 gizonetatik, 6 kasutan tumore inbaditzaile gaiztoa detektatu da eta 26tan, arrisku handiko adenoma bat (polipoa); emakumeen kasuan, berriz, 1.000 esplorazio egin ondoren, 3 tumore inbaditzaile eta arrisku handiko 8 adenoma baieztatu dira.

Espero zen moduan, tumore inbaditzaileen % 75 garaiz detektatu dira, eta kasu horietan tratamendua askoz leunagoa izango da; sintomak azaldu izanaren ondorioz fase aurreratuago batean detektatuko gaitzaren kasuan, berriz, tratamendua askoz gogorragoa da.

Aipatu beharra dago, Corella, San Jorge, Arrotxapea eta Sarrigurengo informazioa oraindik zenbatzeke dagoenean (irekita daude), programan % 67k parte hartu duela (% 65, gizonezkoetan eta % 68, emakumezkoetan). Partaidetza-maila horrek hasierako helburua 7 puntutan gainditzen du (% 60koa da), eta Espainia nahiz Europako altuenetako da era honetako programa-motetan.

Bizitza-estiloak eta kolon eta ondesteko minbiziaren prebentzioa

Nafarroako Minbizia Erregistroko datuen arabera (2008-2009), bi urte horietan Nafarroan kolon eta ondesteko 978 minbizia kasu izan ziren, tumore guztien % 15,60. Sexuaren arabera, bigarren postuan dago gizonetan (603 kasu) eta emakumetan (375). 2008-2012 epean, arrazoi hori dela eta Nafarroan 232 gizon hil ziren batez beste (minbiziagatik hildako kopuruaren % 13,11) eta 86 emakume (guztiaren % 14,90); gizonekoen bigarren postuan dago, eta emakumezkoetan, lehenengoan.

Minbizia mota hori prebenitzeko bizitza-estilo osasungarriak izatea garrantzitsua da, eta horren barnean sartzen da elikadura egokia (haragi gorria, prozesatuak neurrian jatea, suaren gainena zuzenean asko egindako edo ongi egindakoak neurrian jatea; zuntz askoko eta koipe gutxiko elikagaiak jatea, esnea eta esnekien kontsumoa sustatzea, elikagaietan dauden kaltzioa eta D bitamina behar bezala hartzea); ariketa fisikoa egitea (egunean ordu erdiz ibiltzea gutxienez intentsitate ertainean), sedentarismoa eta obesitatea saihesteko; eta alkohola eta tabakoa ez kontsumitzea, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa