(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

903 pazientek Nafarroako Ospitaleguneko etxeko ospitalizazioa erabili zuten 2015ean, 2014an baino % 44 gehiago astelehena, 2016.eko urtarrilak 18


Zaintza aktiboa eta laguntza konplexua behar duten gaixoentzako zerbitzu horrek zenbait abantaila ditu, infekzioak izateko arrisku txikiagoa eta errekuperazio funtzional bizkorragoa, esaterako


903 pertsonak erabili dute 2015ean Nafarroako Ospitaleguneko etxeko ospitalizazio-modalitatea ospitaleko egonaldiaren ordez, hau da, % 44 igo da aurreko hiru urteekin alderatuz; urte horietan, zifra hori 600-650ekoa zen urtean. Batez besteko egonaldia 8,6 egunekoa izan zen.

Etxeko ospitalizazioa laguntza-eredu bat da, eta pazienteei beren etxean ospitale bateko zaintza medikuak nahiz erizaintzako zaintzak eman diezazkioke, ospitaleko azpiegitura jadanik behar ez baina oraindik zaintza mediku aktiboa eta laguntza konplexua behar dutenei. Prozesu akutuengatik ospitaleratutako edo ebakuntzaren ondorengo susperraldian dauden pertsonentzat dira bereziki, ez hainbeste paziente kroniko edo egonaldi luzekoentzat.

Ospitalizazio mota hau hautatzen duen pazienteak zenbait baldintza bete behar ditu arreta ahalik eta egokiena izan dadin, eta haren ezaugarri nagusia pazienteak nahiz haren zaintzaileak ados egotea da, eta etxeko ospitalizazioa arreta modura onartzea. Pazientearekin erabateko gaitasuna duen pertsona batek bizi behar du (zaintzailea), etxebizitzak gutxieneko baldintza batzuk bete behar ditu (telefonoa, adibidez), eta zerbitzu horren taldeko estaldura-eremuaren barnean egon; horrenbestez, pazienteak bere etxean Nafarroako Ospitaleguneko medikuen bisitak eta erizaintzako zaintzak jaso ahalko ditu, zain barneko tratamenduak, nutrizio artifiziala, oxigenoterapia… Halaber, etxean odola ateratzen da analisiak egiteko, elektrokardiogramak eta tentsio arterialaren monitorizazioa, oxigeno-asetasuna eta beste konstante batzuk, ospitalegunean dauden arreta eta segurtasuneko arreta berberekin.

Nafarroako Ospitaleguneko etxeko ospitalizazioko unitatea 2008an sortu zen eta Barne Medikuntzako hiru espezialistek, 6 erizainek eta administrari batek osatzen dute. Egungo estaldura-eremua Iruña da eta 10 kilometrotako erradioan dauden herriak (300.000 pertsona inguruko biztanleria). Sortu zenetik, ospitaleratze-kopuruak pixkanaka gora egin zuen 2011 arte: epe horretan mila bat paziente izan ziren. Hurrengo urteetan, 2012, 2013 eta 2014an, 600-650 paziente izan ziren urtean, kopuruari eutsi zitzaion eta, beraz, jadanik 4.000 bat pertsona artatu dituzte laguntza-modalitate honekin.

Infekzioak izateko arrisku txikiagoa eta errekuperazio bizkorragoa

Etxeko ospitalizazioak abantaila handiak ditu, gaixoa leku ezagun eta erosoago batean baitago (etxea), senideen laguntza du, eta azken horiek lasaiago daude joan-etorri askoz gutxiago egin behar dutelako eta ospitalean gaualdiak egin behar ez dituztelako; horrez gain, ospitalean hartutako infekzioak ekiditen dira, pazienteak askoz gutxiago desorientatzen dira, eta errekuperazio funtzionala bizkorragoa da.

Gainera, ospitaleratzeko modu honi esker, osasun-baliabideak aurrezten dira eta fakultatibo espezialisten eta Lehen Mailako Arretako medikuen arteko koordinazioa hobetzen.

Nafarroako biztanleriaren zahartzeak gaitz kroniko eta patologia anitzeko pazienteen kopurua areagotzea dakar; beraz, etxeko ospitaleratzea, paziente kronikoak artatzeko unitateekin nahiz eguneko ospitaleekin batera, aukera eraginkorra da; hari esker, ospitaletan denbora gutxiago egon daiteke, eta horri lotutako konplikazioak ere murrizten dira.

2016an, Nafarroako Ospitaleguneak laguntza modalitateko eskaintza areagotzeko asmoa du hamar ohe edo postu berri irekiz; horretarako, Etxeko Ospitaleratze Unitatean (Barne Medikuntza Zerbitzuaren mende dago) fakultatibo espezialista bat behar da, lanaldi osorako bi erizain eta lanaldi erdirako beste bat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa