(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kantauri isurialdean erretze kontrolatuak egiten utziko da berriz suteak izateko arriskua murriztu ondoren astelehena, 2016.eko urtarrilak 18


Larreak, sastrakak eta basoko beste lan batzuk erretzeko suaren erabilera Mendi Zerbitzuak baimendu behar du aurrez


Larreak, sastrakak, inausketa-hondakinak eta basoko beste lan batzuk kontrolatuta erretzen utziko da berriz ere Nafarroako Kantauri isurialdean; izan ere, meteorologia-baldintzak hobetzeari esker, sute-arriskua murriztu egin da, eta azken 15 egunotan gune horretan 50 litroko prezipitazioa batu da batez beste metro koadroko.

Hala ondorioztatzen da Mendi Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenetik, eta gaur, astelehena, urtarrilak 18, argitaratu dena Nafarroako Aldizkari Ofizialean; haren arabera, Foru Komunitateko iparraldeko 22 udalerritako hiri-lurzoruetatik kanpo erretzeko debekua ondoriorik gabe uzten da, iragan abenduan jarritako debekua, hain zuzen ere.

Kaltetutako udalerriak honako hauek dira: Arano, Arantza, Areso, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Eratsun, Etxalar, Ezkurra, Goizueta, Igantzi, Ituren, Leitza, Lesaka, Saldias, Doneztebe, Sunbilla, Urrotz, Luzaide eta Zubieta, bai eta Erro ibarreko iparraldea eta lurralde horietan dauden partzuergoak ere.

Gogora ekarri behar da landagunean sua erabiltzea galarazita dagoela, oro har. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak haren erabilera baimentzen du nekazaritza nahiz abeltzaintzako zenbait jarduera zehatzetarako, larreak hobetzeko eta basoetako hondakinak kentzeko, adibidez.

Kasu horietan, pertsona interesdunek Mendi Zerbitzuari baimena eskatu behar diote honako hau adieraziz: zer erre nahi duten, kaltetutako den azalera eta non dagoen. Mendi Zerbitzuak sua erabiltzen uzten badu, jarraibide eta baldintza batzuk ere eman ditzake, eta haiek nahitaez bete beharko dira erretzearen ondorioz desiragarriak ez diren efektu kaltegarriak sor ez ditzan, sua zabaldu eta basoan sute bat piztea, esaterako.

Zabalera handiagoko erretzeen kasuan edo arrisku handia izan dezaketenen kasuan, suaren erabileraren sustatzaileek diziplina anitzeko talde baten laguntza izango dute, eta talde hori Mendi Zerbitzuko langileek osatuko dute, suhiltzaileek eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak emandako basoko suteak prebenitzeko taldeek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa