Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Langile horiek osasun-arretako sare publikoan sartzeko zer arrazoi dauden azaldu die Gobernuak
Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Unibertsitate Klinikoak lantalde bat sortuko dute Klinikan beren tratamendua zer pazientek amaitu dezaketen aztertzeko.
(
irudia handitu
)
Uxue Barkos Lehendakaria eta Osasuneko kontseilari Fernando Dominguez gaur goizean bildu dira Nafarroako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Klinikoko langileen plataformako ordezkaritza batekin.
Bileran, Nafarroako Unibertsitate Kliniko eta Nafarroako Unibertsitateko langile horiek osasun-arretako sare publikoan sartzeko zer arrazoi dauden azaldu die Nafarroako Gobernuak; horrez gain, Nafarroako Unibertsitate Klinikoarekin lanean jarraitzeko bokazioa eta borondatea erakutsi die Nafarroako gizarte guztirako onuragarria den gai guztietan.
Gainera, Gobernuak zehaztu duenez, lantalde bat sortuko da, eta bertan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Unibertsitate Klinikoak parte hartuko dute honako paziente hauen kasuak aztertzeko: diagnostikoko prozesuan dauden pazienteak, prozesu akutu edo azpiakutuengatik tratamenduan daudenak edo gaitz larriak dituztenak; hala, era iragankor batean, Nafarroako Unibertsitate Klinikoan arreta jasotzeko aukera izan ahalko dute.
Plataformaren aldetik, honako hauek izan dira: Ignacio López Goñi (eleduna),Nagore Gil, Jorge Martínez, María Asun Santamaría, Beatriz Paloma eta María Guillén.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen