(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak informazio-kanpaina bat abiarazi du zerga-erreformari buruzko zalantzak argitzeko asteazkena, 2016.eko urtarrilak 20


navarra.es/reformafiscal2016 webguneak berrikuntzak laburbiltzen ditu, eta kontsulta zehatzak 948 5051 52 telefono-zenbakian eta hacienda.tributaria.navarra@navarra.es posta elektronikoko helbidean argituko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak informazio-kanpaina bat ireki du asteazken honetan partikularrek, enpresek eta profesionalek berriki Parlamentuak onartutako zerga-erreformari buruz izan ditzaketen zalantzak argitzeko, ondorioak 2016ko urtarrilaren 1ean izanik.

Arreta Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko (www.navarra.es) navarra.es/reformafiscal2016 webgunearen bidez bideratuko da, 948 5051 52 telefono-zenbakiaren bidez (astelehenetik ostiralera 08:30etik 17:30eta aktibatuta dago) eta hacienda.tributaria.navarra@navarra.es posta elektronikoaren bidez.

BOE

Informazioko webgunean etxebizitzan inbertitzeagatik aplika daitekeen kenkariari buruzko berrikuntzak azpimarratzen dira.

Nafarroako Zerga Ogasunak informazio-kanpaina bat ireki du asteazken honetan partikularrek, enpresek eta profesionalek berriki Parlamentuak onartutako zerga-erreformari buruz izan ditzaketen zalantzak argitzeko, ondorioak 2016ko urtarrilaren 1ean izanik.

Arreta Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko (www.navarra.es) navarra.es/reformafiscal2016 webgunearen bidez bideratuko da, 948 5051 52 telefono-zenbakiaren bidez (astelehenetik ostiralera 08:30etik 17:30eta aktibatuta dago) eta hacienda.tributaria.navarra@navarra.es posta elektronikoaren bidez.

Ogasunak datu pertsonalak eskuratzea eskatzen duten kontsulta zehatzei erantzun ahal izateko, beharrezkoa da partikularrek nahiz erakundeek beren IFZ eta PINa ematea. Halakorik egin ezean, kontsulta orokorrak baino ez ditu erantzungo.

Webguneak zerga tasen berrikuntza nagusiak jasotzen ditu: PFEZ, Sozietateen gaineko Zerga,: Ondarea; eta Oinordetzak eta beste zenbait.

Gainera, ohiko galderen atal bat jasotzen du eta Nafarroako Gobernuak zerga-sistema zergatik aldatu duen azaltzen: zerga-sistemaren progresibitatea indartzea, zerga-presioa gero eta handiagoa izan dadin errenta eta ondarea handiagoak diren heinean; zerbitzu publikoak sendotzea; eta susperraldi ekonomikoa nahiz kalitatezko enplegua erraztea, LGSa baino 1,7 bider gehiagoko kontratu egonkorrak egiten dituzten enpresak babestuko baitira (2 urte gutxienez).

Ohiko etxebizitzan egindako inbertsioa

Gobernuak argitu duenez, nafarrek ez dute beste autonomia-erkidego batzuetan baino gehiago ordainduko; izan ere, Itun Ekonomikoak Foru Komunitatea behartzen du "zerga-prezio eraginkor orokor bat izatera, Estatuko gainerako tokietan dagoenaren parekoa". Aldeak izan daitezke kasu partikularretara jaisten bada.

Kontsulta gehienak ohiko etxebizitzen inbertsioen gainean izatea espero da, gai hori sarritan ateratzen baita herritarrek Ogasunari igorritako galderetan.

Ohiko etxebizitzan inbertitzegatik aplika daitekeen kenkaria ez da desagertzen, nahiz eta funtsezko erreforma bat jasan duen. Oro har, kenkaria izateko eskubidea izango du soilik, babes ofizialeko edo tasatutako prezioa duen ohiko etxebizitza erosteak. Errentako gehieneko muga batzuei usten zaie kenkaria aplikatu ahal izateko, baina aldaketa garrantzitsuak sartzen dira muga horien zenbatekoetan nahiz haiek kalkulatzeko arauetan.

Gaur egun kenkaria aplikatzen ari diren subjektu pasiboei kalterik ez eragiteko, bi araubide iragankor arautzen dira kenkaria aplikatzeko 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen eta data hori eta 2015eko abenduaren 31 artean erositako edo birgaitutako etxebizitzetan.

Honako berrikuntza hauek dira:

1.-Etxebizitza-kontua: 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako zergapetzeak ez dira jadanik kengarriak izango.

2.- Etxebizitza baten erosketan kenkaria egin ahal izateko baldintzak zein dira?

Ohiko etxebizitza erosteagatik aplika daitekeen kenkariari eutsiko zaio, baldin eta:

• Subjektu pasiboarena den edo izango den ohiko etxebizitza babestutako etxebizitza kalifikatu bada eta hura erosteko unean saltzeko prezioaren muga bat dagoenean.

• Zerga-oinarrien batura honako hauek baino gutxiago denean: 24.000 euro; 27.000 euro seme-alaba bat edo bi dituzten subjektu pasiboentzat; edo 30.000 euro, familia ugarientzat. Zenbateko horiek 3.000 euroan handituko dira subjektu pasibo bakoitzeko, 100eko 33ko baino gehiagoko desgaitasun-mailarekin eta 100eko 65a baino gutxiagorekin, edo 7.000 euroan desgaitasun-maila 100eko 65 edo gehiago bada. Paragrafo honetan adierazitako zenbatekoak 1.500 edo 3.500 euro izango dira, hurrenez hurren, desgaitasuna duen ondorengo bakoitzeko.

3.- Ohiko etxebizitza birgaitzeko erabilitako zenbatekoak kentzen al dira?

Ez. Oro har, birgaitzearen ondoriozko kenkaria desagertzen da. Ohiko etxebizitzan egokitzapeneko obrak eta instalazioak egiteagatik dagoen kenkariari eusten zaio pertsona desgaituen kasuan, nahiz eta babes ofizialeko edo tasatutako prezioko etxebizitzak ez izan.

4.- Beren ohiko etxebizitza 2015eko abenduaren 31 baino lehen erosi edo birgaitu zutenentzako kenkaria, hipotekako maileguagatik:

2013/01/01 baino lehen erosi/birgaitu zuten pertsonek ordaindutako zenbatekoen % 15 kendu ahalko dute (% 18, % 30 familia-unitateko seme-alaba kopuruaren arabera), urtean 7.000 euroko muga izanik eta 15.000 eurokoa zergak elkarrekin ordaintzen badira. % 20, % 23 eta % 35eko portzentajeak aplikatzen jarraituko da, 2011/12/31 arte babes ofizialeko, tasatutako prezioen edo mugatutako prezio libreen etxebizitzak erositako kasuetan.

2013/01/01 eta 2015/12/31 artean etxea erosi/birgaitutako pertsonek, aurreko paragrafoetan esandakoaz gain, kenkaria aplikatzeko subjektu pasiboaren zerga-oinarriak ez du 20.000 euro gaindituko, eta 22.000 euro familia ugarien kasuan (zergak elkarrekin ordainduz gero, zerga-oinarrien baturak ez du 40.000 eta 44.000 euro gaindituko).

Pentsio-planei eta espezie bidezko ordainsariei buruzko galderak ere espero dira (aitak lan egiten duen zentroan matrikula ordaintzen ez duen semea edo alaba, adibidez). Aurrenekoari dagokionez, ekarpena kentzen jarraituko da, nahiz eta ekarpenaren muga murrizten den. Espezie bidezko ordainsariei dagokienez, prezio publikoa baloratzeko aintzat hartuko da, enplegatuak jasotzen duen soldataren % 10eko mugarekin.

Enpresetako fiskalitatea

Nafarroak zerga-ordainketa onenetariko bat du oro har, Estatukoaren edo EAEren antzekoa (antzeko egitura ekonomikoa duten foru-lurraldea),enpresetarako bereziki. Zerga-bilketa guztiaren % 6,6 bakarrik dator sozietateen gaineko zergatik.

Zerga-tasa enpresa handiei bakarrik igo zaie; % 25etik % 28ra (aurreko urteetan tasa % 30ean egon zen gutxienez). Oro har, hamar milioi euro edo gehiagoko negozioak dituztenei eragingo die, saltzen den 1.000 euro bakoitzeko batez beste 1,65eko kuota izanik. MikroETE eta ETE gehienei ez die eragingo. Tasak (% 23 eta % 19, hurrenez hurren) Estatukoak (biak % 25) eta EAEkoak baino txikiagoak izaten jarraituko dute. Lan-sozietate anonimo eta kooperatibei dagokienez, tasa % 17 da. Estatuan ez dago tratu berezirik.

2014ko zerga-egoera berreskuratzea

Webguneak jasotzen duenez, zerga-erreforma sortu da 2010-2015 epean Foru Administrazioak 771 milioi galdu dituelako finantza-gaitasunean, hiru arrazoirengatik: Estatuari egindako ekarpena handitu delako, zor publikoa ordaintzeko interesak handiagoak direlako eta defizit-helburuaren kargurako finantzaketa-gaitasuna txikiagoa delako (-483,81etik -127,85 milioira). % 20 inguruko finantza-gaitasun txikiagoa da, Aurrekontu Orokorrekin alderatuz.

Baliabideak galtzeko testuinguru horretan, Gobernuak 2014an sartutako zerga-erreformari aurre egin behar dio, Ogasunari 103 milioi euro ekarriko dizkiona bi urtetan (2015 eta 2016).

Parlamentuak berriki onartutako aldaketek 2014 arte indarrean zegoen zerga-egoera berreskuratu nahi dute. Nafarroako Zerga Ogasunak egindako kalkuluen arabera, zerga-erreformak 127,18 milioi euroko efektua izango du 2016 eta 2017ko zerga-bilketan. 2016rako, zerga-bilketa % 1,5 igotzea aurreikusten da.

Aitorpenen % 62k 2017an egindako aitorpenean ordainduko zuen zerga, 2015ean aurkeztutako errenta-kanpainaren zifra berbera edo gutxiago, eta % 37k, gehiago. Zerga-ahalegina pixkanaka egingo da urtean 22.000 euroko errendimenduetatik aurrera hasita, eta bereziki 60.000 eurotik gora. Adibidez, 30.000 euroko errentetarako, igoera 75 eurokoa da 2015arekin alderatuz.

Beste abantaila batzuk honako hauek dira: gutxiengo pertsonal eta familiarrak zerga-oinarrian ez dira kenduko, kuota osoan baizik. Gaur egun, errenta altuetarako seme-alabek zerga bikoitza murrizten dute errenta txikienekoekin alderatuz. Eta mendeko pertsonek desgaituek PFEZen duten zerga-arinketa bera izango dute.

Kenkariaren bidezko ingurune "ekologiko bat" ere bultzatzen da autokontsumorako energia berriztagarriaren ekoizpenean inbertsioak egiteko.

Ondarearen gaineko zergetan, ohikoena 800.000 euroko ondare garbi batetik aurrera ordaintzea izango da (zorrak kenduta), eta zenbateko hori 550.000 euroko salbuetsitako gutxiengotik ateratzen da gehi ohiko etxebizitzagatik salbuetsitako 250.000 euro.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa