(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Lehen Hezkuntzako 6. mailako “errebalida”-ren aurkako legezko akzioak aztertuko ditu asteazkena, 2016.eko urtarrilak 20


Gobernu Zentralak azaroan onartutako Errege Dekretuak ere ez du Nafarroako ikastetxeetako autonomia errespetatzen, Foru Gobernuak dioenez


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki bat hartu du eta, haren arabera, Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuari dagozkion legezko akzioak aztertzeko baimena ematen zaio Lehen Hezkuntzako 6. mailako derrigorrezko "errebalida"-ri buruzko estatuko araudia errekurritze aldera (Lehen Hezkuntzako azken ebaluazioko azterketak), azaroaren 20ko 1058/2015 Errege Dekretuan araututakoa.

Gogora ekarri behar da, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak (LOMCE) banakako ebaluazio bat ezartzen duela Lehen Hezkuntzako 6. maila amaitzean, eta haren garapena azaroaren 20ko 1058/2015 Errege Dekretu horretan islatzen dela.

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki bat hartu du eta, haren arabera, Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuari dagozkion legezko akzioak aztertzeko baimena ematen zaio Lehen Hezkuntzako 6. mailako derrigorrezko "errebalida"-ri buruzko estatuko araudia errekurritze aldera (Lehen Hezkuntzako azken ebaluazioko azterketak), azaroaren 20ko 1058/2015 Errege Dekretuan araututakoa.

Gogora ekarri behar da, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak (LOMCE) banakako ebaluazio bat ezartzen duela Lehen Hezkuntzako 6. maila amaitzean, eta haren garapena azaroaren 20ko 1058/2015 Errege Dekretu horretan islatzen dela.

Foru Gobernuaren iritziz, arau horrek ez ditu Nafarroako eskumenak errespetatzen hezkuntza-arloan, eta ezta indarrean dauden lege-esparruek aurreikusitako ikastetxeen autonomia ere.

Arrazoi pedagogikoak ere

Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak Aragoiko Gobernuko homologo Mayte Perezekin abenduan egindako bilkuran jadanik aurreratu zuenez, Nafarroak Errege Dekretu horren aurka beste hamar autonomia erkidegok gutxienez aurkeztuko duten errekurtsoarekin bat egingo du, eta haien artean dago Aragoi alboko autonomia erkidegoa ere.

Errege Dekretua lehenago izapidetzeko gaur eskatzen den errekurtsoan alega daitezkeen eskumeneko eta lege-mailako gaiekin batera, pedagogia-mailako hainbat arrazoi daude Nafarroak (beste hainbat eskualde bezala) Gobernu Zentralak hartutako erabaki horren aurka egin dezan.

Nafarroako Gobernuaren aburuz, azterketa hori, hezkuntzako era honetako jardueretan ezinbestekoa den adostasuna ez izateaz gain, "ez da ebaluazio bat, ebaluazio batek izan beharreko izaera jarraitua, orokorra, prestakuntzakoa eta orientatzailea ez baititu; gainera ikasleen bilakaeraren une zehatz batera eta testuingurutik kanpoko egoera batera murrizten du".

Halaber, azterketa Lehen Hezkuntzan garatutako zazpi konpetentziatatik biri buruz soilik izango da; beraz, Foru Gobernuaren ustez, " ikasleei buruzko informazio aipagarririk ez du emango, hezkuntzako etapa horretan ikasleekin harremanetan izan diren irakasleen txostenetan azaltzen denarekin guztiz bestelakoa dena".

Azterketa horren aurka izateko beste arrazoietako bat ondorengoa da: irakasleek ebaluatzeko duten profesionaltasuna eta objektibotasuna zalantzan jartzen dela, bai eta ikastetxeetako zuzendaritza-taldeena edo ikuskaritzarena ere, azterketa horiei baliozkotasuna emateko kanpoko profesionalenagana jo behar izan delako. Nafarroako Gobernua kezkati agertu da "errebalida" horrek ikastetxeetan ranking-ak ezartzeko balio dezakeelako, eta horrek "ikastetxeak diskriminatzen eta ospea kentzen lagunduko luke, eta hezkuntzako lanari ez lioke mesederik egingo".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa