(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak landetxeen turismoko ostatu-sarearen 25 urteak ospatuko ditu ostiral honetan Fiturren
osteguna, 2016.eko urtarrilak 21


Foru Komunitatearen stand-a 2016eko gastronomia- eta kirol-hitzorduetan oinarritu da ostegun honetako jardunaldian


Patxaran-mojitoaren sustapena.

Patxaran-mojitoa Fiturren aurten aurkeztutako produktuetako bat. ( irudia handitu )

Nafarroak ostiral honetan bere eguna ospatuko du FITUR Nazioarteko Turismo Azokan, eta jardunaldi horretan landetxe-sareko merkaturatze bateratuaren lehen esperientzia pilotuaren 25 urteak ospatuko ditu, aitzindaria izan zena.

Hogeita bost urteren ondoren, Foru Komunitateak era horretako ostatu-sare anitza eskaintzen du. Kalitatezko sare horri esker, 3.000 biztanle baino gutxiagoko herriak ezagutu daitezke, eta lurraldeak turistei ehunka aukera eskaintzen dizkie: kultura, natura, gastronomia eta ardoak, jaiak eta tradizioak, motorra, hegaztien behaketa, kirol-hitzorduak…

Ospakizun horretan izango da Uxue Barkos Lehendakaria, eta harekin batera, Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi eta Landa Garapeneko kontseilari Isabel Elizalde, bai eta landa-turismoko sektoreko erreferentziazko pertsonak ere.

Herrietan bezeroak hartzea ohiko zerbait zen hainbat herritan, turismoak garrantzi ekonomiko handia zuen zenbait herritan, Izaba, Erronkari edo Aurizberri/Espinalen, esaterako. 1991n landetxetako jarduera arautu zen estreinakoz, nahiz eta aurrez jadanik laguntzak banatzen ziren. 1988tik 2015eko abendura arte establezimendu berrien areagotzea etenik gabekoa eta iraunkorra izan da. 1990ean izan zuen maila gorena, 105 ostatuk eman baitzuten alta.

Banaketari dagokionez, 1994an establezimendu gehien iparraldean zegoen: 214 landetxetatik, 206 Pirinioetan zeuden eta zortzi bakarrik Nafarroako gainerako tokitan. Hogei urte geroago, ostatu-modalitate horrek Nafarroako zonalde guztietan hartu du indarra, nahiz eta Pirinioetakoak gehiengoak izaten jarraitu, eta 214 landetxetatik baimendutako 707ra pasa da. Landa-turismoak turismoko beste eragile garrantzitsu batzuk sartzen ditu, adibidez: landa-eremuko hotelak (31), aterpetxeak (99), kanpinak (24), apartamentuak (111) edo kirol eta kultur jardueretako enpresak (90).

25 urte hauetako datu bitxiak

• Nafarroako Gobernuak erregistratutako lehenengo landetxea Isabel Perezena izan zen, 1988ko urtarrilaren 2an; Ibargoitin zegoen, eta 1993an itxi zituen ateak.

• Turismoan erregistratutako lehen etxeak eta gaur egun oraindik martxan daudenak dira: Fernando Echauri Gallardónen Unanuko Edronekoa, 1988ko apirilaren 20an alta eman zuena landetxe modura. Data horretan bertan eman zuen alta ere,Uxueko Isolina Jurií etxeak, zabalik dagoena oraindik ere.

• Jarduera hau aipatzen duen lehen dekretua 205/1986 Dekretua da, abenduaren 12koa; haren bidez, "landetxea turismoko ostatu modura hobetzeko eta egokitzeko diru-laguntzen emakida" arautzen zen.

•1990eko ekainean esperientzi pilotu bat egin zen landetxetako turismo-ostatuen sare batean, bertan Zaraitzu ibarreko eta Erronkariko 35 etxebizitza sartu ziren eta 225 plaza hartzen zituzten, guztira. Aldi berean, eta esperientzia pilotuari babesa emateko, 1990eko Aste Santuan Landetxeak Erreserbatzeko Zentrala abian jarri zen.

• 1992an landetxeen lau elkarte sortu ziren: Erronkari eta Zaraitzuko Elkartea, Orreaga, Iruak-bat eta Aralarkoa, Urbasa eta Andiakoa. 1989ko landetxeetatik gaur arteko landetxeetara.

• 1989 eta 1990eko Turismo Zerbitzuetako ostatuen gidan landetxeei buruzko atal bat zegoen. Hamar zeuden erregistratuta, Azkoa, Elcoaz, Ibiltzieta, Ibargoiti, San Martin Unx, Uxue, Unanu eta Luzaiden. Bitxikeri modura, etxeko ezaugarrien artean, bertan zegoen korronte elektriko mota azpimarratu behar da, 125 eta 220 watt artekoa, edo ohearen prezioa pertsona bakoitzeko, mila pezeta ingurukoa zena, hau da, egungo sei euro.

• 1993an lehen Landa-turismoko Ostatuen Gida argitaratu zen, eta bertan hotelen, kanpinen eta landetxeen eskaintza agertzen zen, zona geografikoen eta ordena alfabetikoaren arabera banatuta.

• Laurogeita hamarreko hamarkadako ostatuen gidak 50.000 aleko tirada zuten; 2003koak 125.000 ale zituen, eta une horretatik aurrera, tiradak murrizten hasi ziren, eta aldi berean formula berriak sortu ziren, CD batean grabatzea gida adibidez; azken horren 56.600 kopia egin ziren 2008an. Gida paperean ofizialki argitaratu zen azken urtea 1010.ena izan zen.

Harresiak, tortilla, ekoturismoa eta kirola

Tutera eta Iruñeko udalak izan dira ostegun honetan lehenak beren eskaintza gastronomikoa Fiturren eskaintzen. Hiriburuaren kasuan, Hondarribia eta Baionako ordezkariekin batera, hiru hirietako historia, gotortutako ondare, kultura eta gastronomiari lotutako turismo-produktu baten lankidetza-proiektu bat aurkeztu du: "Creacity".

12:30ean Nafarroako Ostalaritza Elkartearen txanda izan da. Urteko gastronomiako 200 ekitaldi gastronomiko baino gehiagoren berri ematen du www.navarragastronomia.com webgune ofizialaren bidez (Pintxoaren Astea, Kazolatxoarena, Ardoarena, Udaberriko barazkien jardunaldiak, basoarena…), eta baita hitzordu berri batena ere: "Tortilla eta Coca Colaren Hilabetea", otsailaren 6tik martxoaren 6ra. Patata-tortillari balioa eman nahi diote, haren jatorria Nafarroan dagoela esaten baita.

Jarraian, Irantzuko Lurrak zonaldeko ekoturismoko 34 proposamen aurkeztu ditu (turismo aktiboa, gastronomikoa, ardoa, kultura, esperientziala…). Gainera, 2016ko hitzordu garrantzitsuenak aurkeztuko dira: Lakarko Bataila, Nafarroako Turismo Intereseko jaia, Abartzuzako Bataila, Aritzalekuko Triatloia… Gaurko eskaintzei, Nafarroako ardo, sagardo eta gazta (Eoonkari eta Idiazabal) uztartzen dituen proposamen bat gehitzen zaie, eta patxaran-mojitoa sustatuko da.

Arratsaldean, kirol-hitzorduen txanda iritsiko da. Plazaolako Turismo Partzuergoak hamargarren Plazaolako Maratoi Erdia sustatuko du (21 kilometro Plazaolako Bide Berdean). Maratoi erdia Leitzan hasiko da, irailaren 11rako dago iragarrita eta 400 parte hartzaile espero dira (150, iaz). Abuztuaren 27 eta 28an ere, Aralarko mendilerroan orientazioko lasterketako Europako txapelketa bat egingo da, Navarra Kirol Klubak eta Gipuzkoako Orientazio Taldeak sustatuta. Distantzia luzeko orientazioko karrera bat da, "rogaine" izenarekin ezagutzen dena. 13. edizioa da, eta 60-800 partaide izatea espero da, haietatik % 50 atzerritarrak.

Half triatflon Pamplona/Iruñak erdi ironman-eko distantziako (1,9 kilometro igeri, 90 kilometro bizikletan eta 21 korrika) triatloi honen erakusketa bat egingo du. Allozko urtegian jokatuko da maiatzaren 14an. Distantzia luzeko Triatloiko Espainiako Koparen barnean izango da, Elx, Valentzia eta Eivissako probekin batera.

Bestalde, Pirenaicak bi ekitaldi berri aurkezten ditu: Navarra Cycling Xperience, Nafarroako txoko erakargarrienak ezagutzeko aukera. Frantziako Tourrak ekitaldi hori Official Training Camp de L´Etape du Tour modura hartu du. Horrez gain, Irati Xtrem BTT, mendiko bizikletan egiteko bertsioa, eta Iratiko Oihaneko bihotzean sartuko da. Azkenik, Nafarroako Zirkuituan jokatuko da Enduroko Munduko Txapelketa, urrian, 700 pilotu baino gehiagorekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa