(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Iberdrolarekin hitzarmen bat sinatu du baliabiderik gabeko bezeroentzako hornidura ziurtatzeko osteguna, 2016.eko urtarrilak 21


Ez bada ordaintzen, energia-konpainiak zerbitzua ematen jarraituko du Gobernuak zintzilik dauden fakturak ordaintzeko gizarte-larrialdiko laguntza bat kudeatzen duen bitartean


Hitzarmena sinatzen

Laparra lehendakariordea (eskuinean) eta Juan Aurrecoechea (ezkerrean), lankidetza-hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Iberdrolak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur osteguna, urtarrilak 21, fakturak ordaintzeko baliabide ekonomikorik ez duten bezeroei hornidura elektrikoa eta gas-hornidura ziurtatzeko asmoz.

Testua Nafarroako Jauregian berretsi dute gaur goizean Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak eta Foru Komunitateko Iberdrolaren ordezkari komertzial Juan Aurrecoecheak.

Gaur sinatutako hitzarmenaren helburua honako hau da, bi erakundeek komunitatearekin dituzten elkartasun eta zerbitzuaren printzipioak errespetatzeko konpromisoaren esparruan: beharrezko koordinazio-mekanismoak ezartzea hornidura elektrikoa edota gas-hornidura ez eteteko Nafarroan egoera txarrean dauden herritarrek fakturak ordaindu ezin dituztenean; horrekin batera, elektrizitatea edota gasa berehala ziurtatzea hornidura eten bada.

Akordioak aipatutako babesa beren ohiko etxebizitzako hornidura elektrikoa edota gas-hornidura Iberdrolarekin kontratatuta duten bezero guztiei aplikatuko zaie, Nafarroan bizi direnak eta prestazio ekonomiko bat jaso dezaketenak, aurrez gizarte-zerbitzuek balorazio teknikoa eta eskaera egin ondoren; prestazio horiek gizarte-larrialdiko egoeretako biziraupeneko oinarrizko beharrak asetzeko dira.

Enpresako datuen arabera, Iberdrolak elektrizitatea Nafarroako etxeen % 80,9ri hornitzen dio eta gasa % 17,4ri.

Hartutako konpromisoak

Hitzarmenaren esparruan (hasiera batean urtebete iraungo du eta urtero luzatu ahalko da), Iberdrolak egoera txarrean dauden bezero horiei elektrizitatearen edo gasaren hornidura ez eteteko konpromisoa hartzen du aipatutako prestazio ekonomiko hori kudeatzen den bitartean; prestazio hori hornidura horretatik sortutako zorra ordaintzeko erabiliko da.

Iberdrolak konpromiso hori hiru hilabetez beteko du, laguntza ordaintzeko eta zintzilik dauden fakturak ordaintzeko nahikoa denbora dena. Energia-enpresak bezeroari ez dio inolako interes, komisio edo gastu gehigarririk eskatuko, berriz konektatzekoa salbu hornidura etengo balitz.

Gainera, konpainiak laguntza horien onuradunei nahiz Foru Komunitateko Administrazioari honako hau eskaintzen die: aholkularitza eraginkortasun energetikoan, eta gaur goizean izenpetutako akordioaren helburuari lotutako alderdiei buruz behar duten informazioa nahiz prestakuntza.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak Iberdrolarekin ez du inolako konpromiso ekonomikorik adostu; beraz, hitzarmen honek ez du Administraziorako kostu zuzenik.

Azkenik, bi erakundeek hitzarmenaren jarraipen-batzorde bat eratzea adostu dute egoera txarrean dauden bezeroak babesteko, eta batzorde horretan bina kide jarriko dituzte.

Energia-pobretasunari aurre egitea


Hitzarmen hori Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzatik sustatutako ekintzen barnean sartzen da pobretasunari aurre egiteko helburuarekin, kasu honetan "energia-pobretasuna" izenekoa; azken horrek etxe bati gutxieneko energia-zerbitzu bat ordaintzen ez dio uzten beren oinarrizko beharrak asetzeko, etxebizitza klimatizazio-baldintza egokietan izatea, adibidez.

Alde horretatik, Eskubide Sozialetako Departamentuak antzeko beste hitzarmen batzuk sinatu nahi ditu energia-hornitzaileen beste enpresa batzuekin, elektrizitatea edo gasa hornitzen dutenekin.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak 2 milioi euro erabiliko du aurten gizarte-larrialdietako laguntzetarako, eta haien kontzeptuen barnean elektrizitate eta gasaren horniduraren fakturak ordaintzea dago. Prestazio horiek udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuek kudeatzen dituzte.

Azkenik, etxebizitza birgaitzeko arloan, aurrekontu babesgarriaren % 40 arteko diru-laguntzak azpimarratu behar dira eraikinen inguratzaile termikoa hobetzeko eta, hala, beren isolamendu-maila areagotzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa