(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astelehen honetan jarriko dira martxan endoskopiak egiteko instalazio berriak Nafarroako Ospitaleguneko C Pabiloian ostirala, 2016.eko urtarrilak 22


Azterketak egiteko gelak bikoiztu egin dira, 3tik 6ra eta, hari esker, 3.000 arreta baino gehiago eman ahalko dira


endoskopia

Nafarroako Osasun Zerbitzuko arduradunak, instalazioak bisitatzen. ( irudia handitu )

Astelehen honetan, hilak 25, endoskopiak egiteko instalazio berriak martxan jarriko dira, Nafarroako Ospitaleguneko C Pabiloiko behe-solairuan daude (lehengo Nafarroako Ospitalea), eta azterketak egiteko 6 gela gehiago izango dira, zentroko D Pabiloian egun daudenak baino 3 gehiago.

Halaber, azalera erabilgarria handitu egin da: 154 metro koadro zeuden orain arte, eta hemendik aurrera 1.074 izango dira; bertan, inguruneari egokitzeko eta esnatzeko 10 box daude, pazienteentzako 3 itxarote-gela, endoskopia, erizaintza eta anestesiako langileentzako gelak, kontrolerako gunea, komunak, biltegia, zikin-gela, garbiketa-gela, administrazioko 4 bulego, erlaxatzeko gunea eta abar.

Gela berrietan lan egiteko, plantilla beste bi medikurekin, erizaintzako bost profesionalekin, klinikako lau laguntzailerekin eta zeladore batekin indartu da.

Instalazioak ekipatzeko 1.636.739 euro gastatu da, zati handiena, 1.522.105 euro, ekipamendu elektromedikurako, eta gainerakoa, 114.663 euro, altzari eta ekipamendu orokorrerako. Teilatuko zutabeen instalazioa –anestesiarako 6 sistema eta endoskopiarako beste sei– nabarmendu behar dira, sendagas-harguneak dituztenak, hargune elektrikoak eta datu-harguneak; monitorizatzeko ekipamendua; endoskopietarako arnasgailuak; desfibriladoreak; garbigailu endoskopioak; tratamendurako 16 ohatila; edo falka desinfektatzeko sistemak, besteak beste.


gela

Azterketa-gela baten irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzaile Oscar Morachok eta Nafarroako Ospitaleguneko kudeatzaile Antonio Merinok bisitatu dituzte gela berriak. Haiekin batera izan dira unitateko zenbait arduradun, Nafarroako Ospitaleguneko Aparatu Digestiboko Zerbitzuko Jose Manuel Zozaya buru zela.

Gastroskopia eta kolonoskopiaren igoera

Horri guztiari esker, Nafarroako Ospitaleguneko Digestio Zerbitzuko endoskopietan laguntza-ahalmen handiagoa izango da, gehien eskatutako tekniketan bereziki: gastroskopia eta kolonoskopian. Urtean 3.000 azterketa gehiago egingo direla kalkulatzen da.

2015ean 7.200 gastroskopia eta uzkiko sigmoidoskopia egin ziren, eta gela berri horiek irekita urtean 7.600 azterketa egin ahalko dira.

Kolonoskopietan, iaz 7.500 bat egin ziren, eta haietatik 1.100 kolon eta ondesteko minbizia garaiz detektatzeko programari dagozkio, nahiz eta 9.000 eskaera izan ziren. Aipatu behar da, aurtengo urtarriletik aurrera, programa horretan sartutako jende-kopurua areagotu egin dela, eta programa horretarako kolonoskopia-eskaera 2.600 inguru izango dela urtean uste da; beraz, egunero bi gela programa horretarako bakarrik erabili beharko dira.

Beste azterketa zehatzagoetan (ekoendoskopia, CPRE, enteroskopia eta abar), lan-bolumen berarekin jarraituko da; izan ere, teknika horietan unitateak dagoen eskaera guztia bere gain hartzen du: urtean 600-700 CPRE egiten da; 600 ekoendoskopia baino gehiago eta hainbat motatako 1.000 azterketa terapeutiko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa