(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sindikatu eta enpresen ordezkaritza zabaltzen duen NEZen gobernu-kontseilu berria osatu da astelehena, 2016.eko urtarrilak 25


Laparra lehendakariordea izan da bileraren buru, eta bertan parte hartu dute UGT, CCOO, LAB, CEN eta CEPESko ordezkariek, eta baita Nafarroako Gobernukoek ere


Bilera

Laparra lehendakariordea izan da NEZen gobernu-kontseilu berria eratzeko bileraren buru. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra izan da Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) gobernu-kontseilu berria eratzeko bileraren buru; kontseilu horretan sindikatuek nahiz enpresek ordezkaritza zabalagoa izango dute.

Horrenbestez, UGT eta CCOO sindikatuei LAB erantsiko zaie orain; eta enpresaren aldetik, Nafarroako Enpresarien Konfederazioaz gain (CEN), ekonomia soziala ordezkatzen duen erakundeak ere parte hartuko du (CEPES).

Laparra lehendakariordeak, bilera hasi aurretik hedabideei egindako adierazpenetan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari aniztasun eta partaidetza handiagoa emateko garrantzia aitortu du; izan ere, "erakunde garrantzitsuena da enpleguaren politika aktiboak prestatzeko orduan eta, beraz, langabeziaren aurka borrokatzeko tresna egokiena". Alde horretatik, Miguel Laparra triste agertu da ELA sindikatuak NEZen gobernu-kontseilu berrian ez duelako parte hartu nahi izan: "Neurri batean, aukera historiko bat galdu da", onartu du.

Nafarroako Gobernuak abiarazitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuko "berritze-prozesu"-aren beste alderdi batzuk ere nabarmendu ditu Laparra lehendakariordeak, adibidez: "Eskaintzen duen zerbitzu publikoa indartzeko" bideratutako neurriak, langabeei nahiz enpresei; "eraginkortasuna hobetzea erabakiak hartzeko orduan" eta "kudeaketako gardentasuna areagotzea, hitzarmenen negoziaketa eta kudeaketan bereziki", adierazi du.

Gaurko bilera

Gaurko bileran, gobernu-kontseiluak bere funtzionamenduko gai propioak aztertu ditu (bilera-egutegia, lan-batzordeetan banatzea…) eta 2016rako Nafarroako Enplegu Zerbitzurako aurreikusitako aurrekontua.

Gobernu-kontseiluko kideek ere informazioa jaso dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuak aurten izenpetuko duen lankidetza-hitzarmenak lantzeko jarraituko den prozeduraren gainean.

Horrenbestez, NEZek adierazitako orientabideekin lerrokatuta izango dira, eta kopuru, kalitate eta enpleguaren adierazleak izan beharko dituzte. Gainera, erakunde horretako langile teknikoek egindako ekintzen jarraipen bat egingo dute, datorren hilean definituko den ikuskapen-plan baten arabera.

NEZen gobernu-kontseiluaren osaera

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren gobernu-kontseilu berriaren osaerak sindikatu, patronal eta Nafarroako Gobernuko ordezkarien hiruko partaidetza-ereduari eusten dio. Iragan legealdian 12 kide zituen, eta orain 15 izango ditu.

Eskubide Sozialetako Miguel Laparra izango du buru, eta lehendakariordea Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiko zuzendari nagusi Patxi Tuñon.

Administrazioko gainerako ordezkariak honako hauek dira: Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñi; Aurrekontuen zuzendari nagusi Begoña Urrutia eta Hezkuntzako zuzendari nagusi Estebe Petrizan dira.

Sindikatuen aldetik, UGTko Javier Lecumberri eta María Simón; CCOOko Raúl Villar eta Ricardo Jimeno; eta LABeko Alberto Goikoa.

Enpresa-mundutik, CENeko José Antonio Sarría, Carlos Fernández, Javier Martinena eta Javier Iradiel eta CEPESko Ignacio Ugalde izango dira.

Azkenik, bertako bileran parte hartzen du, ahotsa izanik baina boto-eskubiderik gabe, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile Paz Fernandezek.

Gobernu-kontseiluaren funtzioak

NEZen gobernu-kontseiluaren funtzioak honako hauek dira, besteak beste: Nafarroako Gobernuaren enpleguko politika aktiboak definituko dituzten ekintzak, planak edo programak onartzea; erakunde horren aurrekontuei buruzko informazio zehatza ematea; eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren kudeaketa kontrolatu, ikuskatu eta ebaluatzea.

Gainera, Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak adierazten duenez, bere ibilbide berrian "legealdirako programa-akordioan sartutako printzipioak jaso behar dira, erabaki horiek betetzen direla zainduz eta, beharrezkoa denean, haiek hobetuz".

"Herritarren enplegu-politikak hurbildu" behar ditu ere, beharrezko bi helburu lehenetsiz: "Egoera txarrenean dauden taldeei arreta ematea, langabezia-tasa handiak dituzten taldeei" eta "Nafarroako Gobernuaren garapen ekonomikorako estrategiarekin lerrokatzea, hau da, gizarte bidezkoagoa bat lortzen laguntzea eta beren beharretan XXI. mendeari egokituko zaiona", Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzako iturriek esan dutenez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa