(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak ohartarazi du Navarra Arenaren obrengatik izandako 3,9 milioiko beste erreklamazio batek pabiloiaren egoera konplikatzen duela

asteartea, 2016.eko urtarrilak 26


Milioi bat euroko beste bi auzi ebatzi gabe daude, gainera


Transcripción textual del video

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak adierazi duenez, Navarra Arenaren egoera gero eta konplikatuagoa da kalte-ordainengatik egindako azken erreklamazioa dela-eta; erreklamazio hori II. Fasea Reyno de Navarra Pabiloia ABEEk aurkeztu du berriki eta, haren bidez, 3.934.389,06 euroko kalte-ordaina eskatzen du.

Pabiloia

Navarra Arena pabiloia.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak adierazi duenez, Navarra Arenaren egoera gero eta konplikatuagoa da kalte-ordainengatik egindako azken erreklamazioa dela-eta; erreklamazio hori II. Fasea Reyno de Navarra Pabiloia ABEEk aurkeztu du berriki eta, haren bidez, 3.934.389,06 euroko kalte-ordaina eskatzen du.

I. Fasea eta II. Fasea ABEEk aurkeztutako erreklamazioaren ondoren (altxor publikorako 5,1 milioi euroko kostua handitzea eragin dute), hari eraikitzeak eta mantentzeak jadanik ekarritako 56 milioi euro gehitu behar zaizkio.

Oraingo arduradunen ustez, behin eraikita, azpiegitura hori amaitzeko aurrera egin behar da, eta aukera bideragarriena irekiera partzialak dira. Nolanahi ere, lizentzia partzial bat lortu ahal izateko (pilotalekua bakarrik erabili ahalko zen, pilota-finalak eta askotariko edukiera nahiz ekitaldien kontzertuak) 1,9 milioi euro beharko zen; musika, gizarte eta kiroletako ekitaldi guztiak egiteko irekiera-lizentzia eskuratzeko, 4,3 milioi euro; eta ekitaldi guztietarako eta atzeratutako inbertsioa egikaritzeko (besteak beste, federazioen eraikina, akabatuak, pasabidea eta barneko ekipamenduak barne), 6,9 milioi euro.

Horri guztiari, orain obra honengatik egindako erreklamazioen zenbatekoa (5,1 milioi euro) gehitu behar zaio.

Kontseilariak erantsi du proiektuan lan egiten jarraitzen duela. Hala,2016an, Gobernuak instalazioen mantentze-lanen kargu egingo da, eta partida hori eraikineko segurtasun-zerbitzua berrikusiz murriztuko da, udaltzainekin egingo dena hemendik aurrera. Hari esker, gastua 184.000 eurora jaitsiko da 2016an (300.000 euro, 2015ean).

Gainera, gastuaren aurreikuspen-plan batean lanean dihardute pabiloiaren irekiera partzialak hasteko, bai eta Nafarroako kirol instalazioak modernizatzeko eta optimizatzeko plan bat ere.

Erreklamazioak

Enpresak orain arte aurkeztutako erreklamazio handiena da dirutan, abenduaren 30eko 275/2011 Ebazpenetik sortutako kalte-ordainengatik, kontratuaren aldaketa onartzen zuena ZNO-1 guneko urbanizazio-obrak (Iruñeko XXIII unitate integratua) egikaritzeko, eta "Reyno de Navarra Arena" Erabilera Anitzeko Pabiloiaren II. Faseko eraikuntza-proiektuaren garapena.

Pabiloiaren obrei lotuta orain eta aurreko aldietan aurkeztutako erreklamazio guztiak 2011ko irailaren 7ko Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren ondorioz izan dira; haren bidez, zenbait neurri hartzea onartzen da 2011ko ekitaldirako aurrekontuen egonkortasun-helburua betetzen dela bermatze aldera.

Neurri horien artean, 2011rako beste gastu-muga bat ezarri zen, eta erabaki zen doikuntza (327.250.715 eurokoa) lortu zitekeela "2012ko ekitaldiari eta hurrengoei egotzi daitekeen gastu-konpromisoa areagotuko duten kontratu eta diru-laguntzak aldatuz, % 50, gehienez ere".

Neurri horiek betez, aurreko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (gaur NKGI) ZNO-1 guneko urbanizazio-obrak (Iruñeko XXIII unitate integratua) egikaritzeko kontratua aldatu zuen, besteak beste, eta Reyno de Navarra Arena" Erabilera Anitzeko Pabiloiaren II. Faseko eraikuntza-proiektuaren garapena.

2011ko azaroaren 16ko Gobernuaren Erabakiaren bidez, Reyno de Navarra Arena pabiloia eraikitzeko obretarako aurrekontua prestatu zen, eta obra 2013ko maiatzaren 31rako amaituko zela ezarri. Nolanahi ere, abenduaren 30eko 275/2011 Ebazpenak kontratua egikaritzeko epea zabaldu zuen, obra-plan berri bat onartuz, eta hark enpresa esleipendunari bere lanak moteltzera behartzen zuen, haiek (eta dagozkien ordainketak) plan berriari egokitu zitezen.

Horrek guztiak zenbait erreklamazio eragin ditu. Hala, azken honetaz gain, milioi bat euroko bi auzi ebazteke daude:

- II. Fasea ABEEk aurkeztutako erreklamazio bat, ados ez dauden obra-amaierako ziurtagiri batengatik; 531.664,34 euro eskatzen dute.

- I. Fasea eta II. Fasea ABEEk egindako erreklamazioa, 578.000 euro, berandutzako interesengatik.

Gainera, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak aurkeztutako beste bi erreklamazio bide judizialean daude gaur egun:

- Iruñeko Udalari, ABEEk azken ziurtagiri baten gainean irabazitako epai batengatik 184.538,74 euro urbanizatzeagatik, Nafarroako Gobernuak ordaindu zuena, eta haren ordainketa udalari erreklamatzen dio.

- I. Fasea ABEEri, 284.006,09 eurokoa, besteei kalte-galerak ordaintzea ekarri zuten atzerapenengatik.

Azkenik, aipagarria da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren kontabilitatean Iruñeko Udalak ordaindu beharreko 201.787,96 euroko zenbatekoa dagoela urbanizazioaren azken likidazioaren kontzeptuan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa