(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitzen eraikinetako inguratzaile termikoak birgaitzeko laguntzak % 50eraino igo dira asteazkena, 2016.eko urtarrilak 27


Gainera, Nafarroako Gobernuak gaur izandako bileran etxebizitza bakoitzeko egin beharreko gutxieneko inbertsioa 6.000 eurotik 4.000ra murriztu du diru-laguntza horiek eskuratu ahal izateko


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran foru-dekretu bat onartu du; haren arabera, etxebizitza-arloko jarduera babesgarrien egungo araua aldatzen du, eta haren berrikuntza nagusia da etxebizitzen eraikinetako inguratzaile termikorako laguntzak igotzen direla (% 40tik % 50era), gehienez 7.500 euro etxebizitza bakoitzeko (6.000 euro gaur egun); horrez gain, 6.000 eurotik 4.000 eurora murriztea etxebizitzan egin beharreko gutxieneko inbertsioa laguntza horiek eskuratu ahal izateko.

Etxebizitzen eraikinetako inguratzaile termikoa hobetzeko obren barnean sartzen dira, alde batetik, estalki edo forjaketen isolamendua areagotzea, eta bestetik, espazio publikorako eta patioen barnealdeetarako kanpoko fatxaden isolamendua hobetzea , fatxada horien alde itsuetan nahiz tarteetan, leihoetan, esaterako.

Inguratzaile termikoen hobekuntzaren ondorioek energiaren erabilera eraginkorrago eta ekonomikoago batean eragin zuzena dute.

Gainera, prebentzio-neurri garrantzitsu bat dira pobretasun energetikoko egoerarik izan ez dadin..

Zehazki, isolatu gabeko eta behar bezala isolatutako etxe baten artean aurreztutako energia % 30 eta % 40koa da.

Gainera, atmosferara isuritako CO2 kopurua murrizten da; izan ere, kontsumitutako energia gehiena erregaiak erretzetik dator. Fatxaden estetika eta kontserbazioa ere hobetzen dira, inguratzaile termikoa birgaitzeak, bide batez, bertan sortutako kalteak konpontzea baitakar.


Etxebizitzak birgaitzeko % 100erainoko diru-laguntza etxebizitza sozialeko foru-funtserako

Bestalde, foru-dekretu horrek ere neurri berri bat sartzen du; haren bidez, % 100eko diru-laguntza jaso ahalko du etxebizitza sozialeko foru-funtsera bideratutako etxebizitzetan egindako edozein birgaitze-motak; beren ohiko etxebizitzatik kanporatu dituzten familientzat dira bereziki edo etxegabetzea jasateko arriskua dutenentzat.

Alde horretatik, aipatu behar da, laguntza horiei esker, Gobernuaren 15 etxebizitza birgaitu eta Etxebizitzaren Foru Funtsari atxikiko zaizkiola (une honetan 55 ditu, jadanik). 15 etxebizitza horiek Iruñean eta Iruñerrian, Irurtzunen eta Tuteran daude.


2015 eta 2014 artean hasitako birgaitze-espedienteak % 50 inguru igo dira

2015ean, Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako birgaitzeko hasitako espedienteak (behin-behineko kalifikazioa lortutakoak) igo egin ziren, birgaitu beharreko etxebizitzetan, aurrekontu babesgarrietan, edo eman beharreko diru-laguntzetan.

Zehazki, 2.328 etxebizitzari lotutako espedienteak kalifikatu ziren (1.544, 2014an), hau da, birgaitze-espediente batek mesede egindako etxebizitzen % 50 gehiago.

Espedienteen aurrekontu babesgarriei dagokienez, 2015ean 28.714.078 eurokoa izan zen (25.648.560, 2014an), hau da, % 12 igo da.

Diruz lagundu daitekeen aurrekontuei dagokienez, 2015ean 27.094.387 euroko zenbatekora heldu zen; 2014an, 23. 776.629 eurora, hau da, % 14ko igoera.


Azkenik, aipatu behar da 2015an behin-behinekoz kalifikatutako espedienteetan kalkulatutako diru-laguntzaen kopurua 9.614.447 euro izan zela, eta 2014ko diru-laguntza guztiak, berriz, 8.285.623 euro. Emandako diru-laguntzen kalkuluaren igoera % 16 izan zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa