(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2015ean gizarteratze-errentan inbertitutako 64 milioi euroak Nafarroako ekonomiara itzuli ziren asteazkena, 2016.eko urtarrilak 27


Haren eragin ekonomikoari buruzko azterketaren arabera, prestazio horrek 801 lanpostu sortzen edo mantentzen laguntzen du eta zergen bidez 10,69 milioi biltzen


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak iaz gizarteratze-errentan inbertitutako 63,88 euroak Foru Komunitateko ekonomiara itzuli ziren (64 milioi, hain zuzen), prestazio horren eragin ekonomikoari buruzko txosten batetik ondorioztatzen denez.

Gizarteratze-errentan inbertitutako 64 milioi euroak Nafarroako ekonomiara itzuli ziren.

Nafarroako Gobernuak iaz gizarteratze-errentan inbertitutako 63,88 euroak Foru Komunitateko ekonomiara itzuli ziren (64 milioi, hain zuzen), prestazio horren eragin ekonomikoari buruzko txosten batetik ondorioztatzen denez.

Landa Garapeneko, lehendakariorde Manu Ayerdik eta Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak asteazken honetako ohiko bileran Gobernuko gainerako kideei aurkeztutako azterketa horretatik, ondorengoa ondoriozta daiteke, halaber: gizarteratze-errenta finantzatzeko zenbatekoak 801 lanpostu sortzen edo mantentzen lagundu zutela, eta zergetan 10,69 milioi euro biltzen.

Azterketa hori Nafarroako Gobernuko langile teknikoek egin dute honako helburu honekin: gizarteratze-errentan inbertitutako zenbat diru itzultzen den Nafarroako ekonomiara jakitea; izan ere, prestazio hori jasotzen duten pertsonek beren kontsumoan islatzen den zenbait gastu egiten dituzte.

Balorazio ekonomiko hori ere gizarteratze-errenta berria prestatzeko erabiliko da, bermatutako errenta izena izango duena, eta Nafarroako Gobernua hura lantzen hasi da jadanik profesionalen, adituen eta erakunde sozialen laguntzarekin, legealdi honetarako programa-akordioa betearaziz.

Iaz, Nafarroako Gobernuak 63,9 milioi erabili zuen gizarteratze-errenta finantzatzeko, eta errenta horrek 28.839 kidek osatutako 12.875 familiari egin zien onura (haietatik 10.820 adingabeak ziren). Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak azpimarratu duenez, 2015ean onartutako gizarteratze-errenta aldatzeak % 30 familia gehiago babestea ekarri zuen urtea amaitzerako.

2015ean prestazio hori jasotako familien % 63 Iruñerrian bizi zen, % 16 Tutera inguruan eta % 9 Estellerrian.

Gainerako onuradunak Tafalla ingurukoak (% 6), ipar-ekialdekoak (% 4) eta ipar-mendebaldekoak (% 2) ziren.

Azterketaren zifra nagusiak

Aipatu denez, iaz gizarteratze-errentan egindako 63,88 milioi inbertsioak Nafarroako ekonomian 64 milioi euroko isla izan zuen, edo gauza bera dena, inbertitutako euro bakoitzeko 1,002 euro itzuli zen balio erantsi gordinaren terminoetan.

Guztira, Foru Komunitateko balio erantsi gordinean % 0,38ko eragina izan zuen. Adierazle horrekin epe jakin batean sortutako aberastasuna neurtzen da, ekoizpen-balioaren eta erabilitako tarteko kontsumoen (lehengaiak, kanpoko zerbitzu eta hornidurak…) arteko aldetik lortutakoa.


Bestalde, enplegu-mailan, 2015ean prestazio horretarako erabilitako diruak Nafarroako lan-merkatu guztian 801 lanpostu sortzea edo mantentzea ekarri zuen, hau da, Nafarroako enplegu guztien % 0,3.

Azkenik, gizarteratze-errentaren zerga-itzulketa, kontsumitutako produktuen BEZaren bidez eta sortutako enpleguen PFEZaren bidez, 10,69 milioikoa izan da; horrek esan nahi du prestazio horretan xahututako euro bakoitzeko Nafarroako Gobernura, zergen bidetik, 0,167 euro itzuli zela.

Kalkulua nola egin den

Gizarteratze-errentaren eragin ekonomikoari buruzko txostena egiteko, foru-ekonomiarako input-output (TIO) taula berrienak erabili dira, 2008 urtekoak, Nafarroako estatistika Institutuak kalkulatutakoak.

Lehenik eta behin, gizarteratze-errentak ekonomian izandako eragin zuzena kalkulatu da.

Prestazio hori kudeatzen duten teknikarien esperientziaren arabera, gizarte-errenta horren onuradunek jasotako kopuruaren % 100 kontsumoan gastatzen dute. Kontsumo hori nola banatzen duten kalkulatzeko, hilean 1.000 euro baino gutxiagoko diru-sarreretarako Nafarroako Familien Aurrekontuen Inkesta batetik abiatu da.


Jarraian, ekonomian sortutako zeharkako ondorioa jorratu da aurreko paragrafoan aipatutako kontsumoaren igoerari erreparatzeko.

Horretarako, kalkulu matrizialak erabili dira, balio erantsi gordinean eta enpleguan ondorioa erdiesteko.


Emaitza horiekin, eragindako efektua izenekoa lortu da, hau da, aurreko biek (zuzena eta zeharkakoa) etxetako errentetan duten ondorioa eta, beraz, haien kontsumoan; horrek ekonomiako gastu eta enpleguaren zabaltze berri batean du eragina.

Azkenik, zergen bidezko itzulketa kendu da baloratutako kontsumoaren BEZa kalkulatuz eta sortutako edo mantendutako lanpostuen zerga-ondorioa kalkulatuz, PFEZaren bidez enplegu ertain baterako; izan ere, lan-mota eta soldata zein den jakitea ezinezkoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa