(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lantalde bat eratu da txirrindularien bide-segurtasuna hobetzeko osteguna, 2016.eko urtarrilak 28


Nafarroako Gobernuko, Nafarroako Txirrindularitza Federazioko, DGTko, polizi nagusietako eta toki erakundeetako ordezkariek parte hartzen dute


Bide Segurtasunaren Nafarroako Estrategiak lantalde baten sorrera sustatu du Foru Komunitateko kale nahiz errepideetan txirrindularien zirkulazio eta segurtasuna hobetzeko.Hura eratzeko bileran, Barneko zuzendari nagusi Agustin Gastaminza buru zela, hiru lan-ildo finkatu dira: udal araudiak homogeneizatzea, trebakuntza eta heziketa eta azpiegiturak. Gainera, bere jardueretan bi errealitate bereiziko ditu: hiri barneko eta hiri arteko inguruneak (araudia ezberdina da, adibidez).

Talde horretan honako erakunde hauetako ordezkariek parte hartzen dute: Foru Gobernua, Nafarroako Txirrindularitza Federazioa, DGTren Probintziako Buruzagitza, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa, Foruzaingoa, Guardia Zibila eta Iruña, Barañain eta Tafallako udaltzaingoak. Bileran izandako pertsonak bat etorri dira lantalde hori sortzeko beharra dagoela esatean eta, laster, sortuko diren lantaldeetan beste erakunde batzuk sartzeko proposamena egingo dute.

Gogora ekarri behar da iragan urrian Barneko zuzendari nagusi Agustin Gastaminzak Nafarroako Jauregian "Bizikleta Zuria" izeneko bigarren martxan parte hartutako ehun bat ziklista hartu zituela; errepidean hildako beren kideak gogoratzeaz gain, kolektibo horren bide-segurtasuna hobetzea aldarrikatzen zuten.

Istripu-tasa eta seinaleztapena

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko Arena erregistroan jasotako datuen arabera, 2010.urtetik Nafarroan 169 trafiko-ezbehar izan dira bizikletekin, eta istripu horien ondorioz, 12 txirrindulari hil dira, 38 zauritu larri eta 124 arin.2014an hil ziren txirrindulari gehien: 5 heriotza. 2010ean, bi; 2011n, hiru; 2012an, bakarra; 2013an, beste bat; iaz, berriz, bat bera ere ez.

Bestalde, Foru Gobernuko Trafiko eta Bide Segurtasuneko Atalak egindako txosten batetik ondorioztatzen denez, Nafarroako bederatzi errepidetan seinaleak jarrita daude txirrindularien ibilia adierazteko.Haietako zenbaitetan abiadura murriztuta dago bideko gainerako erabiltzaileentzat edo gehieneko abiadura jakin bat gomendatzen da, eta beste batean galtzada-zati bat gordetzen da bertatik txirrindulariak joan daitezen.

Seinaleak jarrita dituen errepideak honako hauek dira: N-135 (Iruña-Frantzia, Luzaidetik), NA-128 (Azkoien-Zarrakaztelu-Zaragozarekin muga eginez), NA-411 (Ostiz-A15arekin lotura eginez), NA-1300 (Irurtzun-Gipuzkoarekin muga eginez), NA-1310 (Bera-Frantzia, Ibardinetik), NA-2310 (Aranguren ibarra), NA-3010 (Tutera-Ablitas), NA-4000 (Lesaka-Oiartzun) eta NA-4020 (Arantza).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa