(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Peio Ayerdi Echeverri Garapen Ekonomikorako lehendakariordearen kabineteko buru izendatu dute osteguna, 2016.eko urtarrilak 28


NUPeko soziologiako doktorea da, bertako irakasle titularra eta UHUN-Iruñeko irakasle tutorea


Peio Ayerdi

Peio Ayerdi Echeverri. ( irudia handitu )

Peio Ayerdi Echeverri soziologoa Manu Ayerdi Olaizola Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariordearen kabineteko buru izendatu dute.

Iruñean jaioa da, 1958an, eta alaba bat du. Madrileko Unibertsitate Konplutenseko Zientzia Politikoetako eta Soziologiako lizentziaduna da (1983) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako doktorea (1995). 1998az geroztik NUPeko Soziologia Departamentuko irakasle titularra da, eta, 1989az geroztik UHUN-Iruñeko ikastetxe elkartuko Zientzia Politikoetako eta Soziologiako Departamentuko irakasle tutorea ere bai. Aurretik, 1988tik 1990era bitarte, irakasle aritu zen Iruñeko Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolan.

Bere ibilbide profesionalean, Foru Komunitateko Gizarte Ongizatearen Diagnostikoa egiteko lanetan parte hartu du (1986), bai eta ikerketa proiektuak lantzen ere Hezkuntza Departamentuarentzat (1993, 1995 eta 1996), BBVA Fundazioarentzat (1997 eta 2011) eta Zientzia eta Teknologia Ministerioarentzat (2007).

CAN-UNED ikerketa proiektuaren saria jaso zuen 1995ean, "Estratifikazio soziala eta bizimoldeak" izeneko lanari esker, eta Zientzia Politikoetako eta Soziologiako lizentziadunen eta doktoreen Nafarroako Elkargoko dekanoa izan zen 1991n eta 1992an.

Gai hauei buruzko biltzarretan parte hartu du, eta hainbat artikulu idatzi ditu: gizarte ongizatea, tokiko poliziak, gazteria eta enplegua, estratifikazio soziala, bizimoldeak, immigrazioa, hauteskundeetako soziologia, ETEak eta berrikuntza, besteak beste.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa