(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laparra lehendakariordeak azpimarratu du langabezia-tasak jaitsiera handiena izan duela krisia hasi zenetik osteguna, 2016.eko urtarrilak 28


5.000 langabe gutxiago izan dira 2015ean (41.400 daude orain), eta tasa % 13,53koa da, autonomia erkidegoen artean, bigarren txikiena


soldatzailea

5.000 langabe gutxiago izan da iragan urtean.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak langabezia-tasaren balorazio oso "positiboa" egin du, eta Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuekin bat etorriz (2015eko IV. hiruhilekoa), azken hiruhilekoan 600 pertsona gutxiago zegoen lanik gabe eta 5.000 gutxiago azken urtean; 41.400 langabe daude orain.

Krisia 2008. urtean hasi zenetik, langabeziaren jaitsieraren "urte onena" izan da, Laparrak azpimarratu duenez. % 13,53ko langabezia-tasa dago, autonomia erkidego guztiak aintzat hartuta, bigarren txikiena. Espainian % 20,90ekoa da.

Beste datu "positibo" bat, esan du, kide aktibo guztiak langabezian dauden etxe-kopuruak behera egin duela da (% 33).Guztira, 12.200 etxe daude egoera horretan Nafarroan, kopuru guztiaren % 4,8: aurreko hiruhilekoan baino 750 etxe gutxiago (-% 5,8), eta azken hamabi hilabeteetan baino 6.139 gutxiago (-% 33,5).

Lehendakariordeak aipatu du egoera horrek ondorio "oso positiboak" izango dituela gizarte-politiketan (gizarteratze-errentaren eta beste neurri batzuen behar gutxiago). Azkenik, aldi baterako kontratuen aldean mugagabeek izandako hazkundea nabarmendu du Laparrak ere (3.440 mugagabe gehiago azken hiruhilekoan).

Nolanahi ere, Laparra lehendakariordeak beste datu "anbibalente" batzuk ikusten ditu, okupatutako pertsonen kopurua aurten % 0,1 igo izana, esaterako, nahiz eta Gizarte Segurantzan 1.500 pertsona gehiago afiliatu diren.

Halaber, emakumeen langabeziak gora egin izanagatik kezkati agertu da; hala ere, okupazioaren igoera aipatu du, "eta horrek esan nahi du enplegu bat bilatzera animatzen den emakume gehiago dagoela".

Lehendakariordeak adierazi duenez, krisiaren aurreko okupazio-mailak berreskuratzeko bide luzea "geratzen da oraindik". "2011ko mailetan gaude, eta 33.000 enplegu sortu beharko dira", aipatu du; jarraian esan du Foru Gobernua ekonomia suspertzeko eta enplegurako egiten ari den politiketan erabateko konfiantza duela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa