(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa % 2,9 hazi da 2015ean, Foru Gobernuak aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago ostirala, 2016.eko urtarrilak 29


Urte arteko bere hazkunde ekonomikoa % 3,3 igo da laugarren hiruhilekoan, bizkortze txiki bat izan ondoren


Transcripción textual del video

Nafarroako ekonomia % 2,9 hazi da 2015ean, hau da, Nafarroako Gobernuak irailean egindako % 2,8ko aurreikuspena gainditu du. Osagai guztiek laguntzen dute Barne Produktu Gordinak (BPGd) aurrera egin dezan, nahiz eta zerbitzuek eta kontsumoak neurri handiagoan egin.

Industriako enplegatua.

2016an hazkundea % 2,9 izango dela aurreikusten du Gobernuak.

Nafarroako ekonomia % 2,9 hazi da 2015ean, hau da, Nafarroako Gobernuak irailean egindako % 2,8ko aurreikuspena gainditu du. Osagai guztiek laguntzen dute Barne Produktu Gordinak (BPGd) aurrera egin dezan, nahiz eta zerbitzuek eta kontsumoak neurri handiagoan egin.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik eman ditu datu horiek prentsaurrekoan, 2015eko laugarren hiruhilekoko EINren kontabilitateko aurrerapenari dagozkionak; bertan, 2016rako hazkunde-aurreikuspenari eutsi dio: % 2,9.

Ayerdik adierazi du, hala ere, nazioarteko testuinguru arraroa ikusirik, "oso adi" eta "alertan" izan behar dela; Espainiak eta Foru Komunitateak hazkunde-tasa handiarekin jarraitzen dutela esan du ere; izan ere, petrolio-prezioaren jaitsieraren eta euro-dolar aldaketaren balio-galtzearen ondorioek gerta daitekeen aurkako egoera bat malgutu dezake eta ekonomia "indartu". Espainiarako NDFk egindako aurreikuspena % 2,7ko hazkundea da, Nafarroarako egoera positiboa dena.

Nolanahi ere, lehendakariordeak azpimarratu duenez, beharrezkoa da datu makroekonomikoak enpleguan eta kalitatezko enpleguan islatzea. "BPGd-aren hazkundea enpleguan nabaritzen ez bada, zereginaren alde garrantzitsuena falta da. Eta alde horretatik, asko dago egiteke", adierazi du.

Bizkortze arina, laugarren hiruhilekoan

Urteko laugarren hiruhilekoan, Nafarroako ekonomiak bizkortze arin bat izan zuen (% 0,9raino heldu zen), Estatuko batez bestekoa baino hamarren bat gehiago; egoera horri esker, % 3,3ko urte arteko hazkundea izan da (2014ko IV. hiruhilekoaren alderatuz), hau da, aurreko hiruhilekoan baino gehiago (% 3,1), eta Estatuarekiko diferentziala murriztu da, urte arteko % 3,5eko hazkundea izan duena. Hala, urte arteko diferentziala bi hamarren izan da; Estatuko batez bestekoak lauko aldea ateratzen zion lehen hiruhilekoan.

Laugarren hiruhilekoan izandako nolabaiteko bizkortze hori (urte hasiera ahula izan zen) egoeraren araberako adierazleetan ikusten zen. Adibidez, azaroan, zerbitzuen sektoreko negozio-zifraren % 7,4ko urte arteko hazkundea izan zen, eta industrian, eskaera-sarreren % 9,7, eta negozio-zifraren % 5,4. Afiliazioa % 3,2 igo zen azaroan, eta % 3,1 abenduan.

Lehendakariordeak aipatu duenez, hazkunde-zifra horiek (% 1,5 2014an eta % 2,9 2015ean) Nafarroa hazkunde-erritmo handienen artean jartzen dute (Espainiak % 1,4 izan zuen eta % 3,2 2015ean), Europar Batasunaren goranzko joerari jarraiki, baina aurrera egiteko tasa handiagoekin.

Aipatu beharra dago Alemaniak uzkurtze bat izan duela 2014arekin alderatuz (% 1,3, % 1,6 2014an), baina Frantzia, Nafarroaren lehen bezeroa esportazioan, erritmo onean egiten ari da aurrera (+% 0,2 2014an, eta % 1 2015ean).

BPGd-aren osagaiak

2015eko hazkunderako ekarpena BPGd-aren osagai guztien aldetik etorri zen. Sektoreei erreparatuz, ordena honetan: zerbitzuak, industria eta eraikuntza. Eta gastu-motari begiratuta, kontsumoa, kanpoko eskaria eta inbertsioa. Behin-behineko datuekin (IV. hiruhilekoko informazioa otsailaren 25ean zabalduko da), zerbitzuek eta kontsumoak tiratu zien gehien iazko hazkundeari, nahiz eta guztiek laguntzen duten, gehiago edo gutxiago, BPGd-ak aurrera egin dezan (azken kontsumoa +% 2,3; etxetako azken kontsumoa % 1,9; zerbitzuen BPGd % 1,7, industriaren BPGd % 0,6, eta gainerakoek % 0,1 bat baino gehiagoko balioekin).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa