(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Martxoaren 31 arte aurkeztu daitezke 2016ko Vianako Printzea Sariaren hautagaitzak

ostirala, 2016.eko urtarrilak 29


Edizio honetan saria Erriberrin entregatuko da


Sariak Erriberriko Errege Jauregian banatuko dira. ( irudia handitu )

Bihar, larunbata, urtarrilak 30, irekiko da 2016ko Kulturaren Vianako Printzea Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea. Nafarroako Gobernuak antolatutako sariak dira, eta kultura munduko pertsona edo erakunde aipagarrien ibilbidea aitortzen dute urtero, eta haren barnean hartzen dira, arte plastiko, musika, literatura eta abarretako sorkuntza-ekintza nahiz zientzian, teknikan eta ikerketan egindako lana.

Eskaerak hartzeko azken eguna martxoak 31 izango da, 2/2016 Foru Aginduak, urtarrilaren 13koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariarena, xedatzen duen moduan; agindu horrek 2016ko Kulturaren Vianako Printzea Sarien oinarriak ezartzen ditu, NAOn gaur argitaratuak.

Gogoratuko denez, aurtengo edizioak zenbait berrikuntza ditu. Lehenik eta behin, eta helburua sarituaren obra zabaltzea dela kontuan hartuz, ez du jadanik diru-sari zuzen eta finkorik izango. Kasu bakoitzean, Kulturako Zuzendaritza Nagusia sarituarekin elkarlanean ariko da bere obra zabaltzeko proiektu batean, kalitatezko proiektu bat egiten utziko duen formatuan eta behar den dirua erabiliz; hala, bere sorkuntzaren balioa nabarmenduko da, eta haren lanaren oinarrizko alderdiak herritarrek ezagutuko dituzte.

Sariak ere ez dituzte jadanik Espainiako Erregeek banatuko, eta ekitaldia Leireko Monasterioan antolatu beharrean Erriberriko Errege Jauregian egingo da.

Hautagaitzen aurkezpena eta dokumentazioa

Testuaren arabera, hautagaitzak aurkeztu ahalko dituzte:Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek, edozein herrialdetako erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, ikastegiak, ikerketa-zentroak, enbaxadak, kontsulatuak…), hezkuntza, kultur eta gizarteko erakundeek, edozein herrialdetan legearen barnean eratutako GKEek, bai eta antolakuntzak gonbidatzen dituen pertsona famatuak ere

Proposamenak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Nagusira bidaliko dira (Navarreria kalea, 39-1. 31001, Iruña. Espainia) posta ziurtatuz, gutun-azalean “2016ko Kulturaren Vianako Printzea Saria” jarriz, bai eta posta elektronikoz ere (premioprincipedeviana@navarra.es; bidalketa mezulari bidez egiten bada, fax-ez jakinarazi beharko da igortze-egunean bertan (+34 848 424 629).

Hautagaitza aurkezteko baimendutako erakunde edo pertsonak, ondorengo dokumentazioa erantsiz egingo dute:

a) Erakundearen izaera juridikoa egiaztatzen duten datuak eta, hala badagokio, proposatutako pertsonena, haien izen-abizenak, helbidea, telefonoa, webgunea jarriz -izango balu-, IFZ edo antzekoa, erregistrotan duen inskripzio-zenbakia, bai eta epaimahaiak ezagutza hobea izateko egokiak iruditzen diren beste agiri batzuk ere.

b) Azalpen-memoria (1.000 hitz gehienez), eta bertan, alde batetik, pertsona edo erakundearen hautagaitza aurkeztea babesten duten merezimendu garrantzitsuak jasoko dira; bestetik, egokia iruditzen den gainerako informazioa, eta informazio horrek sari hori eskuratzeko irizten diren merezimenduak egiaztatuko ditu.

c) Hautagaitza babesteko gutunak aurkeztu ahalko dira era boluntario batean.

d) Argudiatutako merezimenduak babesten eta egiaztatzen utziko dituen beste edozein dokumentazio osagarri.

Epaimahaia, epaia eta saria ematea

Epaimahaia Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek osatuko dute.

Aurkeztutako hautagaitzak epaimahaiak aztertuko ditu, eta hark Nafarroarekin duen lotura berezia baloratuko du, merezimenduez gain. Epaia hedabideen aurrean emandako prentsaurrekoan iragarriko da, eta saria Nafarroako Gobernuak emango du epaimahaiak egindako proposamena aztertu ondoren.

Sari-banaketa xede horretarako antolatutako ekitaldi publikoan egingo da, behar bezala iragarriko den datan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa