(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan iragan hilean aurkeztutako gai judizialen % 80 telematikoki egin da astelehena, 2016.eko otsailak 1


Espediente bat hasteko 6.822 idatzi erregistratu dira urtarrilaren 1etik, hura ezartzen duen legea indarrean sartu zen datatik, hain zuzen


Iragan hilean aurkeztutako gai judizialen % 80 telematikoki egin da, zehazki espediente bat hasteko 6.822 idatzi, iragan urtarrilaren 1etik hura ezartzen duen legea indarrean sartu zenetik.

6.822 idatzi horietatik, 3.002 demandak ziren, 2.307 hasitako espedienteei buruzko pertsonatzeak, 878 egikaritzeko eskaerak, 632 hasi gabeko espedienteei buruzko pertsonatzeak, eta 3 kexa-errekurtsoak. Idatzi horiek Nafarroako Zerbitzu Profesionalen Atariaren bidez aurkeztu dira.

Arau hori 18/2011 Legea da, uztailaren 5ekoa, Justizia Administrazioaren informazioa eta komunikazioaren erabilera arautzen duena; lege horrek Justiziako profesional guztientzat esparru horretan administrazio eskudunek ezarritako baliabide elektronikoak, aplikazioak edo sistemak erabiltzeko beharra ezartzen du.

Berariazko plataforma telematikoa

Nafarroako Zerbitzu Profesionalen Atariaren plataformak Justizia Administrazioa eta tartean dauden profesionalen arteko elkarrekintzarako bide bat eskaintzen du (abokatuak, prokuradoreak eta lan-harremanetako gradudunak). Gainera, Nafarroako Zerbitzu Profesionalen Ataria "Avantius" kudeaketa prozesaleko sistemarekin integratuta dago; hala, organo judizialek denbora errealean kontrol zehatza egin dezakete profesionalei egindako jakinarazpenen egoerari buruz, bai eta horrengatik aurkeztutako hasierako idatziak eta izapidezkoak ere.

Hala, demandak, kereilak eta haien erantzunak, bai eta izapidezko idatziak ere, telematikoki bidaltzen dira lau jurisdikzio-ordenatan: zibila, administrazioarekiko auzia, soziala eta penala, 42/2015 Legean jasotakoak salbu.

Nafarroako Gobernuaren arabera, zifra hori (% 80) "zabalkunde arrakastatsua izan da, eta horrek Foru Komunitatea aurkezpen telematiko hori ezartzen lehenengoetarikoa eta aurreratuenetarikoa izatea ekarri du autonomo erkidego guztiak aintzat hartuta, profesionalen hasierako idatzietan nahiz izapidezkoetan". Gobernuaren iritziz, "arrakasta horren gakoa prozesuan parte hartutako guztien inplikazioan dago: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia, Fiskaltza, Dekanotzak, organo judizialak eta Justiziako profesionalak".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa