(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Otsailaren 15etik 19ra 2016/17 ikasturterako Haur eta Lehen Hezkuntzako aurrematrikula egingo da astelehena, 2016.eko otsailak 1


Mendoza kontseilariak deialdia aurkeztu du, eta haren berrikuntza nagusia euskalduna ez den zonaldean euskarazko irakaskuntzako D eredua hautatzeko aukera da


Transcripción textual del video

Otsailaren 15etik 19ra zabalik izango da 2016-2017 ikasturterako aurrematrikula-epea Haur Hezkuntzan (3-6 urte) eta Lehen Hezkuntzan (6-12 urte); lehen aldiz hezkuntza-sisteman sar daitezkeen 3 urteko 6.000 haur nafarrentzat da, bereziki.

Cartel campaña.

“Publikoa aukeratu: kalitatezko hezkuntza".

Otsailaren 15etik 19ra zabalik izango da 2016-2017 ikasturterako aurrematrikula-epea Haur Hezkuntzan (3-6 urte) eta Lehen Hezkuntzan (6-12 urte); lehen aldiz hezkuntza-sisteman sar daitezkeen 3 urteko 6.000 haur nafarrentzat da, bereziki.

Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak datorren ikasturterako berrikuntzak iragarri ditu, Hezkuntzako eta Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Estebe Petrozan eta Juan Ramon Elorz-ekin batera.

Sare publikoko hezkuntza-eskaintza zabala ezagutarazteko, Nafarroako Gobernuak sustapen kanpainari ekin dio gaur, honako goiburu honekin: “Publikoa aukeratu: kalitatezko hezkuntza”.

Datorren ikasturteko berrikuntza nagusia D ereduko lerroak euskalduna ez den zonaldean irekitzea da, hau da, euskarazko irakaskuntza gaztelania ikasgai moduan izanik, eta eredu hori hiru urteko haurrek hautatu ahalko dute ere, Foru Komunitateko gainerako tokietan bezala.

Eskolatze-kanpaina

Eskolatze-kanpaina gaur egun Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari diren 60.789 ikasleen familiei begira prestatu da, baina bereziki 2013an jaiotako eta lehen aldiz matrikulatuko diren 6.000 haur baino gehiagori begira.

Aurrematrikula beren seme-alabak lehen aldiz eskolatuko dituzten familiek bakarrik egin ahalko dute, ikastetxe publiko batean edo itunpeko batean, edo beren seme-alabak ikastetxez aldatzea nahi dutenek. Ez da beharrezkoa inolako onarpen-prozedurarik ikastetxe berean jarraitzen duten ikasleen kasuan edo esleipenagatik beste batera joan behar dutenen kasuan.

Familiek gehienez hiru aukera jarri beharko dituzte, eta inprimakiak lehen aukera gisa eskatutako ikastetxean aurkeztu beharko dituzte, otsailaren 15etik 19ra.

Epe eta dokumentazioari buruzko informazio guztia navarra.es helbidean dagoen ondorengo webgunean topa daiteke

D eredua euskalduna ez den zonaldera zabaltzea

Aipatu den moduan, 2016-2017 hurrengo ikasturtetik aurrera, Nafarroan bizi diren 3 urteko haur guztiak D ereduan eskolatu ahalko dira sare publikoko ikastetxeetan, hau da, euskarazko irakaskuntza gaztelania ikasgai moduan izanik. Aukera hori gainerako adinetara zabalduko da pixkanaka datozen ikasturteetan; hala, taldeen sorrera bermatuko da derrigorrezko hezkuntzako maila guztietan, Hezkuntza Departamentuaren etengabeko ikuskaritzapean.

Berrikuntza otsailaren 24ko 4/2015 Foru Legearen ondorioa da, abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen, Euskarari buruzkoaren, 26. artikulua aldatu zuena, zonalde ez euskaldunean D ereduaren eskaintza ahalbidetuz.

Aurrematrikula-eskaera formalizatzeko, datuak bete eta “D Eredua” laukitxoa adierazi baino ez da egin behar aurrematrikulako inprimakian; inprimakia Nafarroako ikastetxe publiko guztietan eskuratu ahalko da. Eskaera Nafarroako edozein ikastetxe publikorako egin ahalko da, nahiz eta ikastetxeak gaur egun D eredurik ez izan.

Hezkuntza Departamentuak eskolatzeari buruzko arreta eredu horretan emango du, ondorengo irizpideak betez:

Ikasle-ratioaren eta onarpenari buruzko araudiaren berrikuspena

Mendoza kontseilariak aurreratu duenez, 2016/2017 ikasturtean egungo sistemaren beste elementu batzuk berrikusiko dira, esaterako: ikasgela bakoitzeko ikasleen gehieneko kopurua edo onarpenari buruzko araudia.

Lehen gaiari dagokionez, Hezkuntza Departamentuak apirilaren 20ko 14/2013 Errege Dekretuaren aurreko parametroetara itzuli nahi du, kopuru hori handitu zuena. Horrekin, Lehen Hezkuntzan, egungo 30etik 25era jaitsiko zen (Nafarroan ez dira 27 gainditu); Bigarren Hezkuntzan, berriz, 32tik 30era jaitsiko zen, eta Batxilergoan, 33an geratuko zen.

Onarpena arautzen duen araudiari dagokionez, 2016/17 ikasturtea egungo irizpideekin hasiko da. Hezkuntzak ikastetxeetako eragin-guneak berrikusteko prozesua hasi du, ikaslea bere ingurunearen eskolatzeko xedea lehenetsiz; gainera, jatorri, sexu, gaitasun edo beste egoera familiar edo pertsonalengatik sor daitezkeen diskriminazio-egoerak saihesten ahaleginduko da. Aldaketak 2017/18 ikasturtetik aurrera egingo dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa