(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,8 milioi euroko diru-laguntza emango du nekazaritza-aseguruak izenpetzeko aurten asteartea, 2016.eko otsailak 2


Izenpetzen dutenei diru-laguntzaren % 75 aurreratuko die poliza formalizatzeko unean


Nafarroako Gobernuak 1,8 milioi euro erabiliko du 2016an nekazaritza-aseguruak izenpetzeko laguntzetan, aurtengo aseguru-planari dagozkionak. Alde horretatik, aipatu behar da Foru Gobernuak izenpetzen dutenei diru-laguntzaren % 75 aurreratuko diela poliza formalizatzeko unean.

Jarraian, jasotako eskaerak ebaluatu ondoren eta dagoen aurrekontuaren arabera, pertsona onuradun bakoitzari dagokion gehieneko diru-laguntza zehaztuko da eta, hala badagokio, gainerako zenbatekoa ordainduko da, diru-laguntzaren % 100 osatu arte. Laguntza horiek Estatuak xede berarekin emandakoak (Aseguruen Estatuko Erakundea-ENESA) osatzen ditu. Europako araudiak adierazten duen moduan, diru-laguntzaren zenbatekoak (Nafarroako Gobernua eta ENESA) ezingo du inolaz ere nekazaritza eta abereen aseguruen % 65 gainditu, eta ezta % 90 ere hildako animaliak kendu eta suntsitzeko.

Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur, otsailak 2, argitaratutako ebazpen batean jasotzen da.

Nekazaritza-sektorean diruz lagundu daitezkeen lerroak estaldura gorakorrak dituzten aseguruetarako izango dira, honako ustiapen-mota hauetarako: estalkipeko fruta eta barazkiak, udazken-negu zikloko atari zabaleko baratzak; belarki-laborantza estentsiboak; fruitu lehorrak; kaki eta beste fruta-arbolak (kiwia eta elorri beltza); ardoa egiteko mahatsa; olibondoak; gereziondoak; udaberri-negu zikloko atari zabaleko baratzak; eta ondorengo zikloak. Berrikuntza modura, baratzetako aseguru gorakorren 307, 318 eta 327 lerroetarako, kanpaina honetan laguntza EBak ezarritako gehieneko laguntzaraino handitu da, hots, % 65.

Abereen sektorerako, honako hauek ustiatzeko aseguruak diruz lagunduko dira: hazteko behi-azienda eta hazkuntzakoa; ardiak eta ahuntzak; plazako behiak; gizentzeko azienda; bazken galera konpentsatzeko; balorazio genetiko handiko behiak; zaldiak; haragitarako hegaztiak; arrautzak jartzeko hegaztiak; hazteko behiak eta txerrien azienda.

Azkenik, ustiapenean (berriztagarria eta berriztagarria ez dena) hildako animaliak suntsitzetik sortutako gastuak estaltzeko aseguruak diruz lagunduko dira ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa