(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urtarrileko garaiko igoerarekin 1.970 pertsona gehiago daude lanik gabe, 45.113 pertsona guztira

asteartea, 2016.eko otsailak 2


2015eko urtarrilarekin alderatuz, berriz, 4.315 langabe gutxiago dago, hil horretako jaitsiera handiena krisia hasi zenetik


Langileak

Langileak.

45.113 langabe erregistratu dira urtarrilaren amaieran Nafarroako Enplegu Zerbitzukoenplegu-agentzietan, hau da, aurreko hilean baino 1.970 pertsona gehiago (% 4,5); aurreko hilabete horretan, 41.946 langabe zeuden.

Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak langabeen igoera hori urtarrileko garaiari egozten dio, Eguberrietako kanpainaren amaierak eragindakoa bereziki, eta bertan "langabe-kopurua igo ohi da urtero, serie historikoa hasi zenetik". "Nolanahi ere, abenduarekin alderatuz izandako igoera hori langabe-kopuru txikieneko hirugarren urtea da, krisia hasi zenetik", gaineratu du.

Urte arteko aldaketari dagokionez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 4.316 langabe gutxiago izan da, duela urtebeteko urtarrilean zeuden 49.428 langabeen aldean. Termino absolutuetan, jaitsiera hori krisia hasi zenetik garrantzitsuena izan da, aurreko bi urteetan (langabeen kopurua ere jaitsiz) 3.735 langabe gutxiago baitzegoen 2015ean eta 2.434, 2014an, hurrenez hurren. Zifra absolutuekin gertatzen den moduan, jaitsiera hori 2008. urtean krisia hasi zenetik handiena izan da (2015ean % 7 jaitsi zen aurreko urtearekin alderatuz eta % 4, 2014an).

Kontratazioan, 2016ko urtarrilean 27.405 kontratu egin dira Foru Komunitateko lantokietan. Hau da, aurreko hilean baino 1.256 kontratu gehiago eta, termino erlatiboetan, % 4,8ko igoera.

Testuinguru horretan, kontratazio mugagabeak gora egin duela nabarmendu behar da, azken  urteotako gorakada handiena. Hala, urtarrilean aurreko hilean baino 409 kontratu mugagabe gehiago egin dira, hots, 2012ko abenduan baino % 31 gehiago. Aipagarria da ere, aurreko hilaren aldean sinatutako 1.256 kontratuetatik % 32,6 kontratu mugagabeak izatea, eta % 67,4, aldi baterakoak. Bestalde, gizarte segurantzako batez besteko afiliazioa % 2,86 igo da azken urtean: 248.710 pertsona ziren 2015eko urtarrilean eta 255.841, iragan hilean.

Eskubide Sozialen Balorazioa

Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak baloratu duenez, langabezia-tasa horiek ·ez dira nahi genituzkeenak", nahiz eta "historikoki urtarrileko langabezia-igoeraren urte sasoi horretako joera errepikatzen den". Testuinguru horretan, langabeziaren urte arteko jaitsiera eta hil horretan bertan azken urteotan gertatutakoarekin alderatuz, "horrek guztiak ikusarazten uzten du krisi-garaiko langabeziaren igoeraren joera aldatu egin dela".

Gainera, Eskubide Sozialen iritziz, kontratazio mugagabearen igopera "positiboa" da, "aurreko joera bati buelta ematea esan nahi baitu, nahiz eta kalitatezko enplegu bat lortzeko nahi diren zifretatik urrun samar egon". "Suspertze ekonomikoaren ingurune batean, estrategia enpleguaren politika aktiboekin aurrera jarraitzea izan behar da", erantsi du.

Enplegu-agentzien arabera, langabeziak agentzia guztietan egin du gora: Lodosa (% 3,22), Altsasu (% 3,32), Tafalla (% 3,54), Tutera (% 3,87), Agoitz (% 4,48), Yamaguchi (% 4,59), Arrotxapea (% 4,69), Zabalgunea (% 4,91), Lizarra (% 5,70) eta Doneztebe (% 8,81).

Sexuaren arabera, 24.661 emakume zeuden lanik gabe (kopuru guztiaren % 54,7), hau da, % 6,9 igo da (1.593 emakume gehiago), eta 20.472 gizon (kopuru guztiaren % 45,4), % 1,9 gehiago (377 gizon), aurreko hilarekin alderatuz. Duela urtebete zegoen egoerarekin alderatuz, gizonei dagokienez % 12 jaitsi da (2.783 langabe gutxiago), eta emakumeetan % 5,8 jaitsi da (1.532 langabe gutxiago). Bi kasuetan, urte arteko jaitsiera horiek 2008an krisia hasi zenetik izandako garrantzitsuenak dira.

Adin-taldeen arabera, 25 urtetik beherako 4.176 langabe gutxiago dago, kopuru guztiaren % 9,3, hau da, aurreko hilean baino % 7,8 gehiago (301 pertsona). 25 eta 44 urte artekoen arteko langabeziari dagokionez, 20.790 pertsona daude lanik gabe, kopuru guztiaren % 46,1, % 4,8ko igoerarekin 2015eko abenduarekin alderatuz. Bestalde, 45 urte edo gehiagoko langabeak 20.147 dira, hots, aurreko hilean baino % 3,6 gehiago.

Sektore ekonomikoen arabera, langabezia sektore guztietan egin du gora, nekazaritzan salbu (127 langabe gutxiago). Hirugarren sektorean igo da gehien, 839 pertsona. Halaber, zerbitzu eta eraikuntzako sektorean 338 eta 2016 pertsona gehiago daude lanik gabe, hurrenez hurren.

Azpisektore ekonomikoen arabera, osasun jardueretako langabeziaren igoera azpimarratu behar da, 415 langabe gehiago, bai eta merkataritza, sukaldaritza eta Administrazio Publikoan gertatutakoa ere. Aldiz, langabeziak behera egin du enpleguari lotutako jardueretan (244 pertsona).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa