(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak Nafarroan Zika birusak kutsatzeko aukera baztertu du, eltxo kutsatzailerik ez baitago bertan

asteazkena, 2016.eko otsailak 3


Lasaitasun mezu bat helarazi du Foru Komunitatea gaitz arin horrekin iristen diren pertsonak artatzeko prest baitago


Transcripción textual del video

Nafarroako Osasun Publikoko arduradunek lasaitasun-mezu bat helarazi dute gaur goizean Zika birusak eragindako gaitzaren gainean, Osasunaren Mundu Erakundeak egindako larrialdiko adierazpenaren ondorioz zer-nolako alarma sortu den gizartean ikusirik.

Azaldu dutenez, Nafarroan bertako kasuak baztertzen dira (lurralde barneko kutsadurak), Foru Komunitatean eltxo kutsatzailerik ez baitago. Inportatutako kasuei dagokienez (gaitzarekin datozen pertsonak), gaixotasun arin bat dela gogorarazi dute, eta Foru Komunitateko osasun-zerbitzuak haiei aurre egiteko "prest daudela erabat", 2015ean bi aldiz gertatu zen moduan.

Osasunak Zika birusak Nafarroan kutsatzeko aukera baztertu du, eltxo kutsatzailerik ez baitago bertan.

Nafarroako Osasun Publikoko arduradunek lasaitasun-mezu bat helarazi dute gaur goizean Zika birusak eragindako gaitzaren gainean, Osasunaren Mundu Erakundeak egindako larrialdiko adierazpenaren ondorioz zer-nolako alarma sortu den gizartean ikusirik.

Azaldu dutenez, Nafarroan bertako kasuak baztertzen dira (lurralde barneko kutsadurak), Foru Komunitatean eltxo kutsatzailerik ez baitago. Inportatutako kasuei dagokienez (gaitzarekin datozen pertsonak), gaixotasun arin bat dela gogorarazi dute, eta Foru Komunitateko osasun-zerbitzuak haiei aurre egiteko "prest daudela erabat", 2015ean bi aldiz gertatu zen moduan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Maria Jose Perez Jarautak eta Esku Hartze Epidemiologiko eta Txertoen Atalburu Aurelio Barricartek azpimarratu dutenez, Espainian gaixotasunarekin kutsatzeko arriskua oso txikia da, nahiz eta inportatutako kasuak egoteko aukera badagoen.

Adierazi dutenez, heldu osasuntsuentzako gaitz kaltegabea da ia, baina haurtxoen sortzetiko malformazioekin harremana izan dezake, mikrozefalia eta nahasmendu neurologikoekin, adibidez.

Hala, haurdun dauden emakumeei kaltetutako herrialdeetara ez bidaiatzeko gomendatu die (Afrika, Latinoamerika eta Pazifikoa), edo, halakorik eginez gero, eltxoen ziztaden aurkako neurriak hartzea.

Gaitza dagoen herrialdeetara bidaiatzen duten pertsonentzat, eltxoen aurkako neurriak hartzea gomendatzen da (azala estaltzea, intsektu-uxagarria, aire girotua dagoen tokietan lo egitea edo eltxo-sarea duten lekuetan edo intsektizidak) eta, etortzean, aipatutako sintomaren bat badute, osasun-zentrora joan daitezela, bertan artatzeko protokolo egokia baitute.

Nafarroan, 2015ean, inportatutako bi kasu artatu ziren, Nafarroara gaitz horrekin etorri ziren pertsonak, malariarekin gertatzen den moduan, adibidez. Gaixotasuna arazorik gabe gainditu zuten.

Gaitz horren aurka estatu-mailan jarduteko protokolo bat onartu ostean ostegun honetan, hilak 4, zuzendari kudeatzaileak zentro eta profesional guztiei hura helaraziko zaiela aurreratu du. Berariazko prestakuntzarik eskatzen ez badu ere, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak informazio saio batzuk emango ditu zentroren batek hala eskatzen badu.

Pertsonen arten kutsatzen ez den gaixotasuna

Munduko Osasun Erakundeak osasun publikoko nazioarteko larrialdi bat adierazten du gaitz bat nazioartean zabaldu daitekeenean, herrialde batean baino gehiagotako osasun publikoan ondorioak dituenean eta herrialdeen arteko erantzun koordinatua eskatzen duenean (A gripea 2009an, Ebola 2014ko abuztuan eta orain, Zika).

Zika birusak sortutako gaixotasunak birus batek eragiten du, denge edo sukar horiak sortutakoaren antzekoa, Aedes generoko eltxoaren ziztadak kutsatzen du, Aedes aegypti eta Aedes albopictus (Tigre eltxo) izenekoek bereziki; Afrika, Asia eta Pazifikoko Eskualdean banatuta daude, eta inguru horietan detektatu dira gaitz horien kauak.

Azken horri dagokionez (Tigre eltxoa) ez da frogatu Nafarroan eta alboko autonomia erkidegoetan dagoenik. Espainiako autonomia erkidego batzuetan dagoela jakin badakigu, Mediterraneo aldean bereziki, eta inguru horretan Ingurumeneko erakundeak lanean ari direla kontrolatu ahal izateko. Gainera, birusa kutsatzeko zer gaitasun duen ez dago argi eta, beraz, gaur egun dauden datuekin ezin da baieztatu bektore modura jardun dezakeenik.

Gaitza koadro kliniko arin batekin aurkezten da: neurrizko sukarra, aurpegitik gorputz guztira zabal daitekeen exantema (rash-a), artikulazioetako mina (esku eta oinetan, bereziki), konjuntibitisa eta zehaztasunik gabeko sintomak, giharreko mina, nekea eta buruko mina, esaterako. Sintomarik gabeko infekzioak ohikoak dira, eta kutsatutako 4 pertsonatatik batek bakarrik dituela sintomak kalkulatzen da. Gaixotasun arin bat da, beraz, konplikazio larririk gabe konpontzen dena; ospitaleratze-tasak txikiak dira.

Malformazioak

Zika birusaren kutsadura malformazio neurologikoak agertzearekin lotu da, mikroenzefaliarekin adibidez (32 cm baino gutxiagoko buru-perimetroa, eta horrela garapen kognitiboa, koordinazio nahiz orekako zailtasunak eragin ditzake, bai eta beste zenbait arazo ere), eta ikusmen nahiz beste arazo neurologiko batzuekin haurdunaldian kutsatutako amen haurtxoei dagokienez, transplazentako eran edo erditze garaian. Zehatz-mehatz frogatuta ez dagoen arren, sortzetiko haurtxoen malformazioko kasuak birus hori haurdunaldian kutsatu izanarekin lotura duela dirudi, eta ikerketa zientifiko garrantzitsuak martxan jartzen hasi dira jada Brasil, Kolonbia eta kasu-kopuru garrantzitsuak dituzten beste herrialde batzuetan, Perez Jarauta eta Barricartek azaldu dutenez.

Odol-transfusio, sexu-harreman bidezko edo edoskitze garaiko kutsatzeak ez dira frogatu. Dagoen informazioaren arabera, birusa ez da pertsona batetik bestera kutsatzen, eltxoak kutsatutako pertsona bati ziztatzea behar da baizik, birusarekin kutsatzea eta ondoren beste pertsona bati sartzea.

Inkubazioa, kutsatze-maila eta tratamendua

Ohiko inkubazio epea 3-12 egun artekoa da, eta 15 egun gehienez. Gizakietan, birusaren epea (birusa pertsonaren odolean dagoen denbora eta kutsatutako pertsona batengatik elikatzen den eltxoa infektatu ahal izatea eta gaitza kutsatzea) laburra da, sintomak hasten direnetik 3 eta 5 egun artekoa.

Indarra hartzen ari den gaitza denez, suszeptibilitate-maila unibertsaltzat jotzen da, nahiz eta esan den moduan, sintomarik gabeko infekzioak ohikoak diren. Behin birusa hartuta, pertsonek luzaroko immunitatea garatzen dute.

Kasuetarako (gaitza duten pertsonak) ez dago berariazko tratamendurik edo profilaxirik; beraz, tratamendu sintomatiko bat egiten da eta konplikazioen zaintza. Txertotik ere ez dago une hauetan, baina haiek garatzeko ikerketa hasi da dagoeneko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa