(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Suhiltzaile eta Hezkuntzako oposizioei eutsi die Estatuak egindako errekurtsoen ondoren asteazkena, 2016.eko otsailak 3


Suhiltzaileen lehen azterketa hilaren 13an egingo da, eta datorren astean Hezkuntzako eskaintza onartuko da oraindik zehazteke dagoen plaza-kopuruarekin


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak otsailaren 13an egingo du azkenean suhiltzaileen 30 plaza betetzeko oposizioen lehen azterketa, eta datorren astean Hezkuntzako eskaintza onartzea espero du, oraindik zehazteke dagoen plaza-kopuruarekin; hala, probak udaberri honetan egin nahi dira, eta deialdia gainditzen duten oposiziogileek plaza horiek datorren ikasturtean bete ahalko dituzte.

irakaslea

Irakasle bat ikasleekin, eskolan.

Nafarroako Gobernuak otsailaren 13an egingo du azkenean suhiltzaileen 30 plaza betetzeko oposizioen lehen azterketa, eta datorren astean Hezkuntzako eskaintza onartzea espero du, oraindik zehazteke dagoen plaza-kopuruarekin; hala, probak udaberri honetan egin nahi dira, eta deialdia gainditzen duten oposiziogileek plaza horiek datorren ikasturtean bete ahalko dituzte.

Hala adierazi dute Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Maris Jose Beaumont-ek eta Gobernuko eledun Ana Ollok, Estatuko Abokatutzak Nafarroako Gobernuko Lan Eskaintza Publikoaren aurka aurkeztutako bi errekurtsoei dagokienez; eta hori guztia, azken orduetan jakin denean ere Estatuak Foru Dekretuak kautelaz bertan behera uzteko eskatu duela Lan Eskaintza Publikoa eta plantilla organikoaren aldaketa onartuz.

Maria Jose Beaumontek oposizio horiek prestatzen ari diren pertsonei lasaitasun-mezua igorri nahi izan die, eta ziurtatu du Gobernua jadanik lanean ari dela egoera berriak deialdiei nola eragiten dien jakiteko, haiek "erabateko berme juridikoarekin" egin ahal daitezen.

Errekurtsoek honako bi dekretu hauek hartzen ditu: alde batetik, martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretua; haren bidez, 358 plaza betetzeko lan eskaintza publiko bat onartu zen 2013, 2014 eta 2015 urteei zegozkienak Osasun, Hezkuntza eta Suhiltzaileen esparruetan. Bestetik, irailaren 9ko 233/2015 Foru Dekretua; haren bidez, suhiltzaileen deialdian plaza-kopurua igotzen zen, 10etik 30era.

Beaumont kontseilariak azaldu duenez, Estatuak lehen dekretuaren aurka aurkeztutako errekurtsoaren berri urriko bigarren hamabostaldian izan zuen, bai eta bigarren aurka gauza bera egiteko asmoa zuela ere, ondorengo arrazoiengatik: lehenengoa epez kanpo onartu zelako eta birjartze-tasa ez zelako betetzen (Administrazioek urtero erretiroagatik edo heriotzagatik birjarri ditzaketen hutsuneen gehieneko muga).

Egoera hori ikusirik, Nafarroako Gobernuko teknikariak Administrazio Publikoen Ministerioarekin hitz egiten hasi ziren deialdiak birjartze-tasa betetzen zutela uste baitzuten; negoziazio horiek zabalik jarraitzen dute, eta horregatik "harrituta geratu gara azken egunotan jakinarazi digutenean Estatuak bi dekretuak kautelaz bertan behera geratzeko eskatu duela", adierazi du Maria Jose Beaumontek.

Nolanahi ere, dekretuak kautelaz bertan behera geratzeko egoera hori administrazioarekiko auzien salak ez onartzeko konfiantza agertu du, "kasuen % 99an egin ohi duen moduan", eta errekurtsoak ere aurrera ez dezala egin, "Nafarroako Gobernuaren aldeko arrazoi juridikoak baitaude".

Deialdi bakoitzaren egoera

Suhiltzaileen 30 plaza horien oposizioei dagokienez (haren lehen azterketa larunbatean, hilak 13, egingo da), kontseilariak deialdiari eusten zaiola esan du, ez baitu Estatuak errekurritu, eta bertan behera geratzeko ere ez da eskatu. Oposizioetan 849 hautagaik parte hartuko dute.

Hezkuntzari dagokionez, Nafarroako Gobernuak (datorren asteazkeneko bileran, hilak 10) eskaintza bat onartzea aurreikusita du, eta eskaintza horrek ondorengo irizpideei erantzungo die: hezkuntzako beharrak asetzea, ikasten ari diren pertsonei erantzutea eta erabateko segurtasun juridikoa bermatzea deitutako plazak betetze aldera. Azterketak udaberrian egin ahal izatea da helburua; hala, hautatutako hautagaiak 2016/17 ikasturtean lanean hasi ahalko dira.

Horretarako, Gobernuak datozen egunotan errekurtsoak zenbat plazari eragiten dion aztertuko du eta zenbati ez; horrez gain, deialdiari bermea emateko egin beharreko izapidea aztertuko da.

Gogoratuko denez, Foru Gobernuak 220 plazatako lan eskaintza publiko bat onartu nahi zuen gaur, ondoren irakasleen 320 plazatako oposizio-deialdi bat egiteko.

Lan eskaintza publikoaren errekurtsoak osasun-plazei ere nola eragiten dien berrikusiko da; gai horretan lanean ari da dagoeneko Osasun Departamentua. Lan eskaintza publiko horri buruz, kontseilariak esan du erabaki bat hartzeko epe handiagoa dagoela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa