(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hil honen amaieran Hondakinen Kudeaketa Plan berriaren oinarrizko dokumentua aurkeztuko du osteguna, 2016.eko otsailak 4


Hala iragarri du Eva Garcia Balaguer zuzendari nagusiak Izarbeibarko materia organikoaren bilketa aurkezteko ekitaldian


Nafarroako Gobernuak otsailaren amaieran Foru Komunitateko Hondakinen Kudeaketako Plan Integratu berriaren oinarrizko dokumentua aurkeztuko du, ostegun honetan Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garcia Balaguer-ek iragarri duenez.

Zuzendariak IzarbeibarkoMankomunitateko materia organikoaren bilketa-datuen aurkezpenean parte hartu du (bosgarren edukiontzia), bilketa-mota hori ezarri den lehen sei hilabetetako datuak, hain zuzen(2015eko ekaina-abendua). Garesen egin den ekitaldi horretan ere, Izarbeibarko Mankomunitateko lehendakari Sabina Garcia Olmeda eta erakunde horretako hondakin eta ingurumeneko arduradun Oscar Rubio Unzue izan dira.

Garcia Balaguer-ek egindako agerraldian gogorarazi du, hondakinak birziklatzeko arloan Nafarroak gaur egun duen erronka nagusia materia organikoa bereiztea dela, hau da, etxeko zaborraren % 40 inguru dena.

Europar Batasuneko araudiaren arabera, 2020rako hondakin horien % 50 jaso beharko da.

Zuzendari nagusiak adierazi duenez, helburu hori lortzeko beharrezkoa da herritarren laguntza izatea, eta partaidetza hori suspertzeko, agintari eta kudeaketa publikoko langileek lan egin behar dutela esan du,"kalitate handiagoko bilketa-sistemak ezartzeko, produktu horiek birsortzen lagunduko dutenak".

Azkenik, Nafarroako Hondakinen Kudeaketako Plan Integratu berriaz hitz egiten du, eta haren zirriborroa Gobernuak otsail amaieran aurkeztea espero du, eta erantsi duenez, "plan horrek anbizio handiko helburuak proposatzen ditu", Europako araudiarekin bat etorriz.

Izarbeibarko bizilagunen % 66k materia organikoa bereizten du

Gaurkoan azaldutako datuen arabera, Izarbeibarko Mankomunitateko udalerrietan bizi diren 11.281 pertsonatatik 7.452 pertsonak (3.000 familia) materia organikoaren borondatezko bereizketan parte hartzen dute. Kasuen % 38,9an herritarrekin ezin izan da hitz egin oraindik, eta % 3,43ren kasuan bizilagunek ez dute parte hartzeko asmorik agertu.

Elkarlan horri esker, Bosgarren Edukiontzia ezartzeko lehen sei hilabeteetan 284 tona materia organiko jaso da, hau da, 50,8 kilo biztanleko mankomunitateko biztanle-kopurua aintzat hartuta.

Gainera, bereizketaren kalitatea egokia da, "inpropioen" % 2 baino ez baita detektatu (legeak % 10 izatea uzten du).

Bildutako materia organikoa Mendigorriako Biomendi lantegian tratatu da, eta bertan 108.230 kw lortu dira eta 124.368 kw termiko. Kopuru horiek 21 etxebizitzaren hornidura elektrikoaren parekoak dira eta 16 etxebizitzaren hordinura termikoaren parekoak.

Izarbeibarko Mankomunitatea 13 udalerrik osatzen dute, eta honako toki hauetan banatuta daude: Izarbeibarko ibarra (Artazu, Etxarren, Girgillao, Obanos eta Gares), Erdialdea (Artaxoa, Berbintzana, Larraga eta Miranda-Arga), Nekeas mendilerroa (Mendigorria), Mañeruko ibarra (Zirauki eta Mañeru), Gesalazko ibarra (Muez) eta Jaitz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa