(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

TSJNk epea bi egunetara murriztu du Gobernuak foru-dekretuak bertan behera uzteko eskaeraren aurka jo dezan 2013tik 2015erako LEP onartuz eta suhiltzaileen 20 plaza gehituz

osteguna, 2016.eko otsailak 4


Foru Gobernuak bere argudio juridikoen sendotasunean konfiantza osoa du hilaren 13rako iragarritako azterketak egin ahal daitezen


Justizia Jauregia

Nafarroako Justiziaren Jauregia.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak epea hamar egunetik bira murriztu du Foru Gobernuak Estatuko Abokatutzak errekurritutako bi foru-dekretuak bertan behera uzteko eskaeraren aurka jo dezan.

Sala horrek bertan behera uzteko eskaera hori ez duela onartuko uste du Foru Gobernuak, ez baitu argudio juridiko sendorik, prozedura-mailan nahiz mamiari dagokionez; hala, suhiltzaileak hautatzeko azterketei eutsi ahal izatea espero da (hilaren 13rako iragarriak), eta bertan 849 hautagaiek parte hartuko dute. Nolanahi ere, erabaki judizialak errespetatuko dituela esan du.

TSJNk hartutako erabaki hori ostegun honetan jakinarazi zaio Nafarroako Gobernuari eta, beraz, Aholkularitza Juridikoak datorren astelehenera arte alegazioak aurkezteko epea izango du. Neurri hori hartu da Justizia Auzitegi Nagusiak hedabideen eskutik jakin duenean otsailaren 13a suhiltzaileen oposizioen lehen proba egiteko data dela, eta auzia data horren aurretik ebatzi ahal izateko asmoz.

Gogoratuko denez, Estatuko Abokatutzak errekurtsoak aurkeztu zituen honako hauen aurka: alde batetik, martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren aurka; haren bidez, 2013, 2014 eta 2015 urteei zegozkien lan eskaintza publiko bat onartu zen; bestetik, irailaren 9ko 233/2015 Foru Dekretuaren aurka; haren bidez, plantilla organikoa aldatzen zen eta lan eskaintza horretako plaza-kopurua handitzen zen suhiltzaileen 20 plaza gehituz.

Nafarroako Gobernuak beharrezkotzat jotzen du iritzi publikoak oro har eta Suhiltzaileen oposizioan parte hartzen duten 849 pertsonak bereziki (aspalditik deitua), salaren erabakien berri izan dezaten, lehen azterketa hori bertan behera geratzeko arriskua dagoela eta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa