(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beaumont kontseilariak “segurtasun juridikoagatik mugatutako” Hezkuntzako LEP berri bat aurkeztu die sindikatuei ostirala, 2016.eko otsailak 5


334tik 200era murriztu dira plazak, eta kopuru hori Estatuak aurkeztutako errekurtsoak eragin gabekoak dira


Nafarroako Jauregia

Nafarroako Jauregia.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª Jose Beaumont kontseilariak "segurtasun juridikoagatik mugatutako" Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoko proposamen berri bat aurkeztu die gaur goizean Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean zeuden sindikatuei; proposamen hori egin du Estatuko Abokatutzak kautelaz bertan behera uzteko eskaera eta hark jarritako errekurtsoa ikusi ondoren; kasu honetan, hasiera batean aurreikusitako plazatatik 134ri eragiten die.

Hala, Nafarroako Gobernuak 200 plaza deitzea proposatzen du orain, eta haiek udaberri honetan egin ahalko dira deialdia gainditzen duten oposiziogileek plaza horiek datorren ikasturtean bete ditzaten. Horrenbestez, oposizioak prestatzen ari diren pertsonei "berme eta segurtasuna" ematen zaie. Nolanahi ere, Beaumont kontseilariak azpimarratu duenez, Foru Gobernuak bere argudio juridikoen sendotasunean konfiantza du Estatuak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari bertan behera uzteko eskaerak aurrera egin ez dezan.

Zehazki, proposamen berriarekin espezialitateetako 200 plaza deituko dira: haietatik 108 euskaraz eta 92 gaztelaniaz. Gainera, Gobernuak hainbat espezialitatetara bi hizkuntzetan aurkeztu ahal izateko konpromisoa hartu du.

Beaumont kontseilariak aitortu duenez, Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren bilera horrekin, Nafarroako Gobernuak "sindikatuei entzun" nahi izan die, nahiz eta nabarmendu duen "ez dela derrigorrezkoa sindikatuen gehiengoak LEP babestea Gobernuak hura onartu ahal izateko". CCOO eta UGT sindikatuak proposamen berriaren aldeko jarrera agertu dute. Aldiz, ELAk plazen beste banaketa bat iradoki du hutsune gehien dagoen espezialitateetan eskaini daitezen, eta LABek aurkako jarrera erakutsi du.

Nafarroako Gobernuak oposizioaren deialdia Hezkuntzako Sektoreko Mahaiari helaraziko dio gaur arratsaldean egingo den bileran. Datorren asteazkenean, ohiko bilkuran, Foru Gobernuak Hezkuntzako LEP onartuko duela aurreikusten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa