(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Euskadik nekazaritza eta abeltzaintzako gai komunak aztertu dituzte ostirala, 2016.eko otsailak 5


Tokiko produktua sustatzea eta gazteak sektorera erakartzea, Elizalde kontseilariak eta Oroz sailburuordeak gaur goizean Gasteizen egindako bileran aztertutako gai nagusiak


Ezkerretik eskuinera: Gil, Elizalde kontseilaria, Oroz sailburuordea eta Manterola. ( irudia handitu )

Nafarroak eta Euskadik nekazaritza eta abeltzaintzako gai komunak aztertu dituzte, tokiko produktua sustatzea eta gazteak sektorera erakartzea bereziki. Gai horiek eta beste zenbait jorratu dituzte Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek, gaur goizean Gasteizen egindako bileran; bilkura horren helburua bi administrazioek lehen sektoreari eta landa-munduari lotutako politiken esparruan duten lankidetza sakontzea izan da.

Gainera, landa-ingurunerako eta lehen sektorerako gaurkotasunezkoak eta garrantzi handikoak diren gaiak jorratu dira, adibidez: landa garapeneko programen ildo estrategikoak (PDR) 2015-2020, esnekien sektorea, indarrak batzeko aukera kalitatezko markak sustatze aldera, Idiazabal Jatorrizko Deituraren Planari jarraipena egitea eta Europako programetan parte hartzea.

Bilkuran parte hartu dute ere: Foru Gobernuko Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi Ignacio Gilek eta Eusko Jaurlaritzako Kalitate eta Elikadura Industrien zuzendari Peli Manterolak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa