(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehendakariak eta Fabrice Deloye kontsul frantsesak Nafarroa euroeskualdean sartu izana aztertu dute astelehena, 2016.eko otsailak 8


Uxue Barkosek Frantziako Gobernuarekin harreman onak izateko interesa helarazi dio


Delloye kontsula, Barkos Lehendakaria eta Frantziak Iruñean duen ohorezko kontsul Miguel Angel Cazon.

Delloye kontsula, Barkos Lehendakaria eta Frantziak Iruñean duen ohorezko kontsul Miguel Angel Cazon. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos eta Bilbon dagoen Frantziako kontsul Fabrice Delloye bildu dira gaur goizean Nafarroako Jauregian. Beste gai batzuen artean, Nafarroa gaur egun Euskadik eta Akitaniak egun osatzen duten euroeskualdean sartu izanak eragindako itxaropenak aztertu dituzte, honako gai hauei dagokienez: elkarren arteko garapena, kohesio ekonomiko, sozial eta kulturala; edo Europako funtsak eskuratzeko erraztasunak.

Gainera, lotura kultural eta ekonomikoak estutzeko beharraz aritu dira. Alde horretatik, Lehendakariak Frantziako Gobernuarekin eta bertako ordezkariekin harreman onak izateko bokazioa helarazi dio. Bilera horretan, Delloye kontsularekin batera, Frantziak Iruñean duen ohorezko kontsul Miguel Angel Cazon izan da.

Gogoratuko denez, Nafarroako Gobernuak urrian eskatu zuen Foru Komunitatea "Akitania/Euskadi Euroeskualdean" sartzea. Nafarroak bi eskualdeekin jadanik 1992an lankidetza-protokolo bat izenpetu zuen, baina harreman horiek ez zituen sakondu. Euskadi eta Akitaniak aurrera egin zuten eta, hala, 2011n, zuzenbide komunitarioak araututako lankidetzako egitura bat sortu zuten, izaera juridikoarekin, Lurralde Lankidetzako Europako Taldea izenarekin ezagutzen dena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa