(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko alokairu-poltsaren bidez etxebizitzak eskaintzeko baldintzak sinplifikatu dira astelehena, 2016.eko otsailak 8


Iruñerriko hamabost bat udalerritan jadanik ez da beharrezkoa izango gutxieneko denboraldi batez higiezina aurrez utzi izana egiaztatzea


Etxebizitzak

Etxebizitza-bloke bat.

Nafarroako Gobernuak baldintzak sinplifikatu ditu Nasuvinsa enpresa publikoak kudeatutako babestutako alokairu-poltsaren bidezko etxebizitzak eskaintzeko; hala, ahalik eta higiezin gehien bereganatu ahalko dira, eta babestutako etxebizitzen eskatzaile-zentsuan izena emandako pertsonen artean hazten ari den eskaera asebete ahalko da.

Gogora ekarri behar da Nafarroako Gobernuak beren etxebizitza alokairu-poltsan jartzen dutenei errenta puntualki eta seguru kobratzea bermatzen diela, higiezina egoera onean itzultzea eta etxeko edukitzailearen arrisku anitzeko aseguru bat kontratatzea, Nasuvinsaren bitartez; aseguru horrek etxebizitzan izan daitezkeen ezbeharrak estaltzen ditu.

Orain arte, etxebizitza libre bat nahiz babestutako bat eskaintzeko alokairu-poltsa honetan gutxienez denboraldi batez libre egon izana egiaztatu behar zen. Nolanahi ere, hemendik aurrera baldintza hori ez da beharrezkoa izango Iruñerriko hamabost bat udalerritan dauden higiezinetarako: Honako hauek dira: Aitzoain (Berriobeiti), Antsoain, Artika (Berriobeiti), Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Gorraitz (Eguesibar), Huarte, Mutiloa (Aranguren), Olatz (Eguesibar), Iruña, Sarriguren (Eguesibar), Atarrabia eta Zizur Nagusia.

Tuteran ere ez da baldintza hori beharrezkoa izango, nahiz eta udalerri horretako etxebizitzak onartuko diren soilik babestutako alokairu-poltsan, Nasuvinsak sustapeneko etxebizitza libreak ez dituenean.

Bestalde, Iruñerriko zortzi udalerritan beharrezkoa izango da etxebizitza libreak hutsik izatea beren jabeek alokairu-poltsa horretan sartzeko eskaera egin baino baino hiru hilabete lehenago gutxienez. Udalerri horiek dira: Arre (Ezkabarte), Beriain, Zizur Txikia (Zizur Zendea), Cordovilla (Galar Zendea), Eskirotze (Galar Zendea), Noain, Orkoien eta Ororbia (Oltza Zendea).

Beste berrikuntza bat da hemendik aurrera alokairu-poltsa horrek pertsona juridikoen jabetzak izan ahalko direla eta hipoteka-kreditu baten ordainean ematearen bidez eskuratu direnak, hipoteka-subrogazio bidezko salerosketa bitartez edo antzeko negozio juridiko baten bidez. Pertsona juridiko bakoitzeko ez da gehieneko etxebizitza muga bat izango.

Poltsan izena emateko prozesua

Nafarroako Gobernuko babestutako alokairu-poltsan beren etxebizitza sartu nahi duten jabeek Nasuvinsaren bulegoetara jo behar dute (San Jorge etorbidea, 8, Iruña), eta bertan, higiezinaren ezaugarriak eman ondoren, enpresa publiko horretako teknikariek haren balorazio bat eta inbentarioa egingo dute. Interesa duten pertsonek aurrez honako telefono-zenbaki honetan jaso dezakete informazioa: 848 42 06 00, eta baita Nafarroako Gobernuko webgunean ere (www.vivienda.navarra.es).

Nasuvinsak, beste baldintza batzuen artean, etxebizitzak indarrean dagoen bizigarritasun-zedula izatea eskatzen du, hornidurak alta emanda izatea (ura, argindarra eta gasa), sukaldea ekipatuta izatea eta etxebizitzaren errolda guztiak baliogabetzea. Igogailurik gabeko higiezinak ez dira onartzen, beheko solairuan badaude salbu.

Enpresa publikoa maizterrak bilatzeko kudeaketaz arduratzen da, bitartekotzaz eta kontratua egiteaz. Errentamenduaren prezioa 5 euro da etxebizitzaren metro erabilgarri bakoitzeko.

Nasuvinsaren babestutako alokairu-poltsak 531 etxebizitza ditu gaur egun eta, baldintzak sinplifikatuz, kopuru hori "nabarmen" handiagotzea espero du babestutako alokairu baten eskaera handiari erantzun ahal izateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa