(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2015ean erretiratutako edo hildako 594 enplegatu publikoei omenaldia eskaini die asteartea, 2016.eko otsailak 9


Barkos Lehendakariak diploma bat entregatu die beren lanean buru-belarri aritzeagatik eta jardunean erakutsitako profesionaltasuna aitortzeko


Argazki orokorra

Barkos Lehendakaria ekitaldian egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaur, asteartea, otsailak 9, iaz erretiratutako edo hildako Foru Administrazioko 594 enplegatu publikoak omendu ditu.

Baluarte jauregian egindako ekitaldian, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Foru Komunitateko armarria duen intsignia bat entregatu die, eta baita diploma bat ere, beren lanean buru-belarri aritzeagatik eta jardunean erakutsitako profesionaltasuna aitortzeko. Omenaldian parte hartu dute ere, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª Jose Beaumontek eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Amaia Goñik.

Bere agerraldian, Barkos Lehendakariak omendutako Gobernuko langileei eskerrak eman dizkie Nafarroaren aurrerabidean eta ongizatean emandako laguntzagatik, bai eta Foru Komunitateko herritarrekiko hartutako konpromiso pertsonalagatik. "Eskerrak eman nahi dizkizuet Nafarroako erakundeen euskarri, oinarri sendo eta erreala izateagatik", gaineratu du Uxue Barkosek.


Argazki orokorra

Omenaldira bertaratutako jendea. ( irudia handitu )

Ekitaldia Nafarroako Ereserkiarekin hasi da, José Luis Gómez (saxofoia), Javier Olabarrieta (pianoa) eta Jokin Zabalza (kontrabaxua) hirukoak interpretatu dute eta, horrez gain, jazz-piezak eta melodia herrikoi tradizionalak ere jo dituzte. Omenaldia erretiratutako funtzionarioa den Lontxo Aburuzak botatako hiru bertsorekin amaitu da; gizon hori bertsolaritza Nafarroan euskarazko ahozko literatura modura sustatzen lagundu duenetako bat da.

594 enplegatu publiko

Omendutako 594 enplegatuetatik, 577 2015ean erretiratu ziren eta 17 hil egin ziren. Erretiratukoen artetik, 233k Osasunean egiten zuten lan, 207k Hezkuntzan, 127 Administrazio Nukleoan eta 10 Justizian.

Nafarroako Gobernuko erretiratutako edo hildako langileei egindako omenaldi hau 1985. urtetik egiten da. Iaz 510 enplegatu omendu ziren, eta aurrekoan, 527.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa