(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herritarrek parte hartu dute Nafarroako ikus-entzunezko ekoizpenerako Foru Gobernuaren laguntza-planean asteartea, 2016.eko otsailak 9


Otsailaren 19ra arte proiektuari ekarpenak egin daitezke; haren bidez, 1,6 milioi euroko laguntza emango zaie tokiko telebistei, autonomikoei eta ikus-entzunezko produkzio-etxeei


Herritarrek parte hartu dute ikus-entzunezko ekoizpenari laguntzak definitzeko Nafarroako Gobernuaren planean; plan horrek 1,6 milioi euroko diru-laguntza aurreikusten du 2016an telebista autonomiko eta tokiko telebistetarako (TDT), bai eta ikus-entzunezko edukiak dituzten produkzio-etxeetarako ere.

Agiria esteka honetan topa daiteke, eta ekarpenak otsailaren 19ra arte egin daitezke ondorengo helbide elektronikoan: dg.comunicacion.relaciones@navarra.es.

Nafarroako telebistetarako laguntzak 2005ean sortu ziren, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak hala eskatuta; kontseilu horrek Nafarroako telebista-etxeetan tokiko eta eskualdeko intereseko programak emititzeko pizgarriak ezartzeko gomendioa egin zuen, ekoizpen propioko portzentajeak oro har behera egin zuela ikusirik.

Hamar urte hauetan, Nafarroako ikus-entzunezkoen sektoreak aldaketa nabarmenak jasan ditu eta, beraz, Nafarroako Gobernuak, Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, beharrezkotzat jotzen du laguntzen plangintza berri bat zehaztea, telebista eta ikus-entzunezko sektorearen errealitate berriari egokituta. Gogoeta horren emaitza da partaidetza prozesuaren esku orain jarri den agiria.

Laguntzen ezaugarriak

Laguntzen proiektuak honako printzipio hauek bilatzen ditu, bestak beste: laguntzak ekitate eta aniztasun handiagoarekin banatzea, tokiko operadore eta autonomikoen artean bereiztea, Nafarroako produkzio-etxeak laguntzen onuradun modura sartzea, edukien hizkuntz aniztasuna, genero-berdintasuna sustatzea, kultur aniztasuna eta interes publikoko edukiak sustatzea.

Nafarroako Gobernuak Lurreko Telebista Digitala (tokikoa eta autonomikoa) emititzeko emandako lizentzien titularrentzat dira diru-laguntzak, beren lizentzia eskuratu zuten baldintza tekniko eta programaziokoen arabera emititzen dutenak; laguntza horiek ere Nafarroako ikus-entzunezko edukien produkzio-etxeetarako dira edo eduki horiek Nafarroan egoitza izanik emititzeko konpromisoa hartzen dutenentzat, eta emititzeko akordioak dituztenak, gutxienez, Nafarroarako TDT lizentzien titularrekin.

Erregulazio berriak laguntzak lau atal handitan banatzen ditu: dibulgaziozko edukiak, kultur edukiak, hezkuntzakoak eta kiroletakoak, euskara oro har sustatzeko edukiak eta proposamen libreko programazioa.

Dibulgaziozko edukiak

600.000 eurorekin, atal hau TDT autonomikoa duten lizentziaren titularrentzat da. Telebistako programazioa babesteko helburua du, haren hainbat formatutan, eta ondorengo gaiak jorratuko ditu: ekintzailetza, berrikuntza, genero-berdintasuna, eskubide sozialak, landa-garapena, ingurumena, turismoa, kontsumoa, osasuna, bizikidetza, bai eta Nafarroako gizarterako interes publiko orokorreko beste edozein ere.

Kultur, hezkuntza eta kiroletako edukiak

400.000 eurorekin, eta lizentzia autonomikoa duten titularrentzat, honako gai hauek aztertzen dituzten telebistako produktuak barneratzen ditu: kultur sormena eta agenda, diziplina artistikoak, historia, hezkuntza edo kirol-jarduera, jarduera fisikoa edo kultura, hezkuntza edo kirolari lotutako interes publikoko beste edozein.

Euskara oro har sustatzeko edukiak

150.000 euro arteko laguntza. Lizentzia autonomikoa edo tokikoa duten titularrek eskura dezakete.

Euskara dibulgatzeko eta sustatzeko berariazko programazioa diruz laguntzeko laguntzak dira, bai eta euskara ikasteko babesa emateko ere.

Proposamen libreko programazioa

450.000 euro arteko laguntza horiek interes publiko orokorreko gaiei edo Foru Komunitateko sustapenekoak edo bertako edozein merindade edo eskualdetako gaiei buruzko telebista-edukietarako dira; jende guztiarentzako edo jende zehatz batentzako edukiak dira, formatu, iraupen eta aldizkakotasunean askatasun osoa izanik.

Atalak bi adar ditu: haietako batean (telebista autonomikoek, tokikoek eta ikus-entzunezko produkzio-etxeek parte har dezakete), programen komunikazio-hizkuntza euskara izango da, eta bigarren adarrean (tokiko telebistetarako bakarrik), hizkuntza aukeratu ahalko da.

Lizitatzaileek proposatutako ikus-entzunezko edukiak Nafarroako bi hizkuntza ofizialetako batean ekoitzi ahalko dira, "tokiko telebistei, autonomikoei eta produkzio-etxeei irekitako proposamen libreko programazioaren" tipologian salbu; haien kasuan, euskarazko edukien eskaintzak baino ez dira onartuko.

Eskaerak programen diseinua kontuan hartuz baloratuko dira (puntuen % 50), haren interes eta sormenean arreta berezia jarriz. Beren sormen eta zabalkundeari begira bideratutako baliabideak ere kontuan hartuko dira eta edukien finantzaketa (% 45), bai eta euskaraz eta gaztelaniaz edukiak berriz emititzea ere (% 5).

Nolanahi ere, diru-laguntzaren zenbatekoak ezingo du diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70 gainditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa